Udako Euskal Unibertsitateko aurtengo Udako Ikastaroak, 44.ak, “Anitza” lemapean ospatuko dira. Horien artean, Eibarreko Markeskoa Jauregian, Uztailaren 11-12an, “Zientziaren dibulgazioa: aukerak, baliabideak eta erronkak” izenburuarekin egingo den ikastaroa antolatu dugu.
-
-
Zientzia jalgi hadi plazara (1): Sortu, zaindu, transmititu
Zientziagintzaren lan nagusia ezagumendua sortzea, zaintzea eta transmititzea da. Edo beharko luke. Nire ustez behintzat, oinarria hori izan beharko litzateke. Badaude dakizkigun gauzak eta, horietan oinarrituta, gauza berriak ikertzen eta jakiten ditugu. Bernardo Chartreskoak esan bezala (beranduago Newtonek famatu egin zuena) Ipotxak gara erraldoien bizkar gainean igota.
-
Irakurgai gomendatuak (IV): Tinto arroa
Amaia Portugalek Huelvako Tinto Arroa Marteko baldintzak simulatzeko erabiltzen dela azaldu digu Zientzia Kaieran.
-
Konstitutiboki aktibo
Josuk homeopatia egurtu zuenean Zientzia Kaierari txio honekin erantzun nion. @zientzia_k nik uste, genetikan diogun bezala, @Josu_lg-k alergia horren geneak konstitutiboki aktibo dituela urte osoan zehar 😉 — Koldotxu (@koldotxu) April 14, 2016
-
Zientzia jalgi hadi plazara (0): Ezer baino lehen
Zientziagintzaz modu subjektiboan hausnartu nahiko nuke, hilabeteetan zehar buruan bueltaka izan ditudanak partekatzeko.
-
Irakurgai gomendatuak (III): Zertarako balio du horrek?
Gorka Azkunek hainbat pasadizo ekartzen dizkigu oinarrizko ikerkuntzaren garrantziaz konturatzeko. Elhuyar Aldizkariko Gai librean azaltzen dizkigu.
-
Arratoien erretrobirus endogenoak
Lehen autore moduan argitaratzen ditudan artikulu zientifikoen azalpena emateko dudan erantzukizun sozialari so eginez, gaurkoan orain dela pare bat bizitza egindako lan batekin nator. Virology aldizkarian argitaratu duten artikulu xumea , baina nire haur guztiak bezala, polita.
-
Euskarari eta dibulgazioari egindako ekarpenak
Ikertzaileok dibulgatu behar dugu. Askotan diogun zerbait da, gure lana zuzenen ez bada ere, gure jakintza-arloa bai behintzat. Baina agian egiten dugun ekarpen horrek ez du gure curriculum-etan behar duen lekua eta hizkuntzari eta ezagumenduari egiten diogun ekarpena ez da merezi duen beste ikustarazten. Hori dela eta txoko honetan egiten…
-
Genetikak eman ez diguna
Zientziatekan emandako hitzaldian genetikak bere hitza bete ez izanaren kutsua egon daitekeela esan nuen. Gauza handi asko espero egiten direla genetikaz eta gero betetzen ez direnez iruzur kutsua geldi daitekeela. Horren harira zergatik itxaropen handi horiek bete ez diren azaltzen saiatuko naiz, hau da, zergatik ez gara supergizakiak?
-
Irakurgai gomendatuak (II): Homeopatia
Laburbilduz, Homeopatiaren Astea1) https://t.co/1BdjrGymNb2) https://t.co/7IeMLEo9IN3) https://t.co/tP75iJ5XxJ4) https://t.co/YwGrrtAWu5 — Josu Lopez-Gazpio (@Josu_lg) April 13, 2016 Pasaden astean, homeopatiaren astea aitzakia hartuta, Josu Lopez-Gazpiok artikulu sorta bat idatzi zuen homeopatia egurtzen, irakurri beharrekoak: Homeopatiaren astea (I): zer da homeopatia? Homeopatiaren astea (II): homeopatiaren eraginkortasuna Homeopatiaren astea (III): homeopatiaren aldeko argudioen gainbehera Homeopatiaren…