Gaur Estatu Espainolean zeliakoaren eguna ospatzen da. Gaixotasun hau populazioaren %1 inguruk dauka eta guztiok glutena, gariaren eta beste zereal batzuen irinean agertzen den konposatua, jan ezin dezakeen jendea ezagutzen dugu.
-
-
Gauza bat da esatea eta beste bat egitea (IV)
Urte erdia pasa da segida honen azkena idatzi nuenetik, animatuta nago eta berrartuko dut. Lehenengoko atalean gene guztiak aldi berean aktibo ez daudela azaldu nizun , gero, aktibo badaude ere aldaketak jaso ditzaketela eta baita ere aktibo egotea nola kontrolatzen denari buruz zerbait . Gaurkoan gene bat eta betetzen duen…
-
Ikergazte, euskara eta zientzia bata bestearen arnasgune
Lehertuta bukatu genuen. Durangotik etxerako bidean kotxean ixiltasuna zen nagusi, atseden hartzeko gogoak genituen. Ez bakarrik ostegun gauean lo gutxi egin genuelako, baita bakoitzak buruan bere kontuak zituelako: Ainarak bere lehen kongresua zuen eta saria irabazi; Amaiak hitzaldia eman ostean lasaitua hartu zuen; eta ni gazigoxo, niretzat ikertzaile gazte bezala…
-
Enbrioien geneak berridaztea? Printzipioz, ez.
Hautsak harrotu zaizkigu txinatar ikertzaile talde batek enbrioiak genetiko eraldatu dituztelako . Batez ere sortzen duen eztabaida etikoa dela eta . Busti egingo naiz eta nire iritzia emango dut: ez, ez genuke teknologia hau enbrioien material genetikoa berridazteko erabili behar.
-
Genetikaren tentazioak
Norteko Ferrokarrilean izan genuen solasaldian gene batek dena azaltzea esatea tentagarria zela esan nuen, baina ez zela horrela. Hortik abiatuta genetikan egon ohi diren tentaziootaz idaztea bururatu zitzaidan. Hona nire zerrendatxoa.
-
#KZJaia3-an lortutako izaki bizidunak
Dakizuen bezala blog hau #KZJaia3ko anfitrioia izan da. Baina baita ere, aurrekoetan bezala, nire ekarpenak ere egin ditut, guztira 13, @TxoniMatxainekin batera ekarpen gehien egin dituenen artean kokatu naiz. Hona egindako ekarpenak, horietako batzuk beste gune batzuetan kolaborazioa eginda ta guzti.
-
Genetika zientzia-fikziozko telesailetan (4)
#KZJaia3a bukatu baino lehenago zientzia-fikziozko serieak aztertzen dudan segida hauen atal berri bat idatziko nuela esan nuen eta emandako hitza betetzera nator.
-
Noiz sortzen da espezie bat?
Azken aldian bolo-bolo dabiltza Neandertalen inguruko aurkikuntzak, Homo generoaren aztarnarik zaharrenak omen direnak hautsak harrotu ditu,… Izan ere, #Zientziatekan Alvaro Arrizabalagak egindako hitzaldiaren bukaeran Iñako (@uhandrea) , Kepa eta Alvaro (@alvaroleizetxiki) ibili ziren Neandertalak espezie bereizi bat ote ziren inguruan solasean. Espezien mugak non kokatzen diren, noiz kokatzen diren, korapilatsua…
-
Hegazti-genoma andana
Hilean behin Info7 irratiko Talaiatik-era hurbiltzen naiz zientziaren inguruan bururatzen zaidana kontatzera. Azkenekoan niretzat iazko berri zientifikorik garrantzitsuena izan zena izan nuen hizpide. Ez zuen aparte aipamenik izan, ez zen zerrendetan agertu, baina niretzat nahiko lan mardula eta garrantzitsua izan zen. 48 hegaztiren genoma aztertzea ez baita nolanahikoa.
-
Zergatik ez duzue gaixotasun (genetiko) honentzat sendabiderik aurkitu?
Aurreko batean galdera hori plazaratu nuen “Mozkorra eta giltzak” metafora azaltzeko. Gertatu ohi zait gaixotasun bat hizpide bilakatzen denean goizago edo beranduago norbaitek zergatik ikertzaileok sendabiderik aurkitu ote ez diogun galdetzen didala. Gaia berrartuko dut, orduan azaldutakoak garatzeko eta gai zail honen atzean dagoen azaltzeko. Hasieratik argi utzi nahi dut…