Hilean behin Info7 irratiko Talaiatik-era hurbiltzen naiz zientziaren inguruan bururatzen zaidana kontatzera. Azkenekoan niretzat iazko berri zientifikorik garrantzitsuena izan zena izan nuen hizpide. Ez zuen aparte aipamenik izan, ez zen zerrendetan agertu, baina niretzat nahiko lan mardula eta garrantzitsua izan zen. 48 hegaztiren genoma aztertzea ez baita nolanahikoa. (gehiago…)
Kategoria: Genetika, genomika ta beste
-
Zergatik ez duzue gaixotasun (genetiko) honentzat sendabiderik aurkitu?
Aurreko batean galdera hori plazaratu nuen “Mozkorra eta giltzak” metafora azaltzeko. Gertatu ohi zait gaixotasun bat hizpide bilakatzen denean goizago edo beranduago norbaitek zergatik ikertzaileok sendabiderik aurkitu ote ez diogun galdetzen didala. Gaia berrartuko dut, orduan azaldutakoak garatzeko eta gai zail honen atzean dagoen azaltzeko. Hasieratik argi utzi nahi dut osagai genetiko handia duten gaixotasunez arituko naizela; infekzioak eta ingurunearen eraginez sortzen direnak, genetikak baldintzatu baditzake ere, beste baterako utz ditzakegu. (gehiago…)
-
Nabokov eta tximeletak
Vladimir Nabokov bere liburuengatik ezaguna da, batez ere “Lolita” liburuagatik. Agian hain ezaguna ez dena bere ikertzaile lana da, entomologo (intsektuak aztertzen dituen ikertzailea) bikaina izen baitzen. Tximeletak maite zituen, liburuak baino gehiago. Asko bidaiatzen zuen tximeleten bilduma egiteko. Izan ere “Lolita” Estatu Batuetan zehar tximeletak jasotzeko bidaia batean idatzi zuen. (gehiago…)
-
Zorionak, Charles!
Gaur 206 urte betetzen dira Charles Darwin jaio zenetik. Horregatik gaurko eguna mundu osoan zehar Darwinen eguna ospatzen da, hitzaldi eta jarduerari anitzekin, gurean ere . Hau ez da biografia bat izango, horretarako badaude leku hobeak, hau omenaldi xume bat besterik ez da. (gehiago…)
-
Hautespen naturala maila molekularrean neurtzen
Askotan “hori hautespen naturalak azaltzen du” esan dizut. Hautespenak geneen aldaerek duten arrakasta baldintzatzen duela eta, hortaz, eboluzioaren bidea. Egia da eboluzioa bi gauza direla: aldaera berrien sortzea eta alderen patua. Lehena eztabaida luze baterako eman dezake (aldaketa txiki onuragarriak? aldaketa txikiak eraginik gabe? sinbiosia? informazio elkartrukeak? informazioa bikoiztea? pixkat denetarik egia esan), bigarrena hautespen naturalaren menpe dagoela onartzen dugu. Baina gauza bat “hautespenean” dagoela esatea da eta, bestea, hori neurtzea. Ikertzaile guztioi zenbaki bat jartzea gustatzen zaigu, zehaztasuna bermatzeko, ez bakarrik susmoan gelditzeko. Baina, nola neurtu hautespen naturala? Hautespena maila ezberdinetan gertatzen denez, gaur maila molekularrean nola neurtzen den azaltzen saiatuko naiz. (gehiago…)
-
Genetika zientzia-fikziozko telesailetan (3)
Bai, hemen da berriro ere #KZJaia2an hasi nuen artikulu sorten jarraipena. Zientzia-fikziozko telesailetan genetika agertzen denean sinesgarria al da edo lizentzia poetikoegiak hartzen al dituzte? Jarrai dezagun seriei egurra ematen. (gehiago…)
-
Aldatu ezer ez aldatzeko
Lewis Carroll-en Alicia-ren 2. liburuan (“Ispiluan barrena eta Alicek han aurkitu zuena”) Erregina Gorriak “Orain, hemen, ikusten duzu, egin korrika ahal duzun guztia, leku berean gelditzeko” esan zuen. Hitz horietan oinarrituta Leigh Van Valen biologo ebolutiboak Erregina Gorriaren hipotesia proposatu zuen biologia ebolutiboaren alorrean. Liburu batetik ateratako metafora zientzian hipotesi bihurtuta, nork dio zientziak eta letrak ezin daitezkeela uztartu? (gehiago…)
-
Handiena zara Barbara McClintock!
#KZJaia3 ko lehenengoko ekarpena zorrak kitatzeko erabiliko dut. Askotan zientzietan emakumeek ez dute merezi duten errekonozimendua jasotzen eta hainbat pertsonekin gai honi buruz txioak gurutzatu ditut. Ados gaude: bai ikerkuntzan gabiltzanon partetik, bai jendartean oro har ez gara gai 10 emakume zientzialari aipatzen. Eskerrak Zientzia Kaieraren “Emakumeak zientzian” atala edo Mujeres con ciencia bezalako egitasmoak ditugun emakume zientzialariak ezagutzera emateko. Joan dadila ekarpen hau harri-koskor moduan eta nire omenaldi xumea, hortaz guztiz subjektiboa, historiako zientzialari handienetako bati. (gehiago…)
-
Zientziak eta arteak, arteak eta zientziak
Pasaden egunean @AnaGalarraga1 -i txio hau ikusi nion (gehiago…)
-
RNAren hizki-zopa
Hainbatetan RNA mota ezberdinek hizki-zopa bat eratzen dutela aipatu dizut. Honakoan zergatik hizki-zopa deitzen diodan azaltzen saiatuko naiz. (gehiago…)