Aurrekoetan gene guztiak aldi berean aktibo ez zeudela eta gene batzuk ez dutela zertan proteinatara itzuli behar kontatu nizun. Kontu guzti horietan, giroan hor nonbait, genetikaren kutxa beltza dago: epigenetika . Izen ponposo horren atzean geneetan idatzita ez dagoena baina heredatzen den ziur-ez-dakigun-zer-hori dago.
-
-
Klik egitea bezain erreza balitz…
Noizbait biologia konputazionalari buruz idatzi dizut eta gaur egun datu asko kudeatu eta aztertu behar direla . Gaur honen zailtasunei buruz bizpahiru kontu esango dizkizut.
-
Gauza bat da esatea eta beste bat egitea (II)
Aurrekoan aktibo dauden gene batzuk gero proteinatara itzultzen ez direla esan nizun, baina zer esan nahi du horrek? Beno, horretarako biologia molekularraren dogma zentrala azaldu behar dizut. Beno, ez da dogma baina horrela deitzen zaio.
-
Gauza bat da esatea eta beste bat egitea
Genomari buruz idazten dudanean, bai, gure argibide-liburu erraldoi horretaz idazterakoan, bakoitzak gurea dugula esan dizut. Beno, ñabardurak alde batera utzita, gure gorputzeko zelula guztiek (zenbaki bat bilatzen saiatu naiz baina ez dut aurkitu, estimazio ezberdinak egin dira eta zenbakiak hain aldakorrak dira ez naizela zenbaki bat ematera ausartzen) argibide-liburu berdina…
-
Geneak eskua emanda doazenean
Gizakiok 20.000 gene inguru ditugu eta gene bakoitzean informazio ezberdinak joan daitezke. Esate baterako odol sisteman A, B eta 0 odol motak ditugu gene horretan (ABO genea hain zuzen ere) dugun informazioaren arabera. Egia esan gene bakoitzeko bi informazio ditugu: aitak informazio bat ematen digu eta amak bestea. Guk gure…
-
Informazio guzti hori kudeatzen
Informazioaren garaian bizi omen garela diote. Hamaika iturritik informazio mordoa eskuragarri dugu. Nola biziraun informazio guzti horretan galdu gabe eta benetan jakin nahi duguna lortu? Zer egin ohi dugu horretarako?
-
Ez da erreza Ig Nobel bat irabaztea
Gaur gauean 2014ko Ig Nobel saridunak ezagutu dira . Horrek bi gauza esan nahi ditu: Nobel sarien atarian gaudela (bi aste inguru falta dira) eta zientzian ere umorea badagoela.
-
Zergatik dibulgatzen dut?
Orain dela urtebete zergatik dibulgatzen ez nuen azaltzen saiatu nintzen . Ordutik blog honetan 52 sarrera idatzi ditut zientzia edo zientziarekin lotutako gaiak jorratuz, Ekaian artikulu bat argitaratu , Euskalnaturan erreportaje bat idatzi eta #txiotesia n #kafepintxo ekin zein ondo ikertzen den kontatu dut . Eta agertzeke daudenak. Zer dela…
-
Gehiago bizitzearen ordaina
Hainbat gaixotasun, beren oinarri genetikoa izan dezaketenak, zahartzen goazen heinean agertzen dira. Hor ditugu Huntington, Alzheimer eta Parkinson-a bezalako gaixotasun neurodegeneratiboak edota minbizi mota batzuk. Aurreko batean oinarri genetikoak zehaztea zaila zela azaldu nizun , gaurkoan zailtasuna beste ikuspuntu batetik jorratuko dut: gehiago bizitzearen ordaina izatea.
-
Gure barneko borroka (eta 2)
Udako etenaldia baino lehen genometan ematen den borrokari buruz idatzi nuen . Orain orduko horri jarraiera emango diot.