Hainbat gaixotasun, beren oinarri genetikoa izan dezaketenak, zahartzen goazen heinean agertzen dira. Hor ditugu Huntington, Alzheimer eta Parkinson-a bezalako gaixotasun neurodegeneratiboak edota minbizi mota batzuk. Aurreko batean oinarri genetikoak zehaztea zaila zela azaldu nizun , gaurkoan zailtasuna beste ikuspuntu batetik jorratuko dut: gehiago bizitzearen ordaina izatea. (gehiago…)
Kategoria: Genetika, genomika ta beste
-
Gure barneko borroka (eta 2)
Udako etenaldia baino lehen genometan ematen den borrokari buruz idatzi nuen . Orain orduko horri jarraiera emango diot. (gehiago…)
-
Ebola, beldurra eta egin behar ez dena
Bai, azken egunetan pil-pilean dabilen gaia jorratu behar dut orain oporretatik itzuli naizela. Nahiko kuriosoa da, Ebolari halako maitasuna diot. Gaztetxoa nintzenean, Outbreak bezalako filmeek birusei eta halako birus hain kaltegarriei buruzko jakin-mina piztu zidaten. Gauza horiek ikasi nahi nituela ulertu nuen eta hara, beste birus mota batzuei buruz tesia egin eta orain ebolari buruz idatziko dut. (gehiago…)
-
Gure barneko borroka
Zure zelulen barnean borroka handi bat dagoela esango banizu, zer esango zenidake? Eta borroka hori bera zure inguruko pertsonengan ere gertatzen dela? Eta zure inguruko animalia eta landareetan ere? Interesa piztu badizut, goazen pausoz pauso. (gehiago…)
-
Udan belzten
Sarrera nahiko dentso bat prestatzen nenbilen eta alde batera utzi dut. Udan gaude, gauza arinak irakurtzeko, ez kristolako txapak irakurtzeko. Eta udan eguzkia denez protagonista (beno, lainoek uzten diotenean, noski) melaninari buruz idaztea bururatu zait. (gehiago…)
-
Jatekoa pilatu goserik ez izateko
Gaurkotasunaren gizartean bizitzeak denbora luzeko prozesuak ulertzea zailtzen digu, batez ere memoria faltagatik. Gure egungo baldintzak beti egon diren baldintzak direla iruditzen zaigulako. Har dezagun adibidez behar baino pisu gehiago izatea. Zergatik da? Bizitza sedentarioa eramateagatik? Behar baino janari gehiago eskuragarri izatea? Istoriotxo bat kontatuko dizuet. (gehiago…)
-
Mozkorrak bezala giltzak bilatzen
Batzuetan “zergatik ez duzu gaixotasun honentzat zeozer aurkitu?” galdetzen didate. Noski, genetikak moduren batean edo bestean gaixotasunetan eragin dezakeenez erantzun bat izan dezakedala uste dute. Baina inoiz ez dut erantzun zuzenik. (gehiago…)
-
Erretrobirus endogenoak eta behien genoma: maitasun-gorroto istorio bat
Tesia irakurri nuenetik lau urte pasa badira ere, oraindik egindako lanen zati bat argitaratzeke dago. Gaurkoan zati horietako bati buruz idatziko dizut. Egia esan artikulu honek zorte onik ez du izan. Denbora luzez bueltak eman ostean eta lau aldizkarik ezetz esan zioten eta azkenean aldizkari xume batean argitaratu dugu . Oso pozik nago, egia esan. Lan hau egin nuenean oso ondo pasa nuen eta asko gustatu zitzaizkidan lortutako emaitzak, baina argitaratzeko gurutze-bidea pasa ostean, gero eta higuin gehiago nion. Lan hau maitasun-gorroto istorio bat izan da. (gehiago…)
-
#kzjaia ri buruz gogoetatxo bat eta oparitxo bat
#kzjaia ren 2. edizioa joan zaigu, arrakastatsua berriro ere. 1. edizioaren eta 2. edizioaren zenbaki eta gogoeta orokorren ondoren, 2 edizio hauek Edonolan izan duten inpaktuari buruz gogoeta txiki bat plazaratu nahiko nuke. (gehiago…)
-
#kzjaia2 ko bidaien laburpena
#kzjaia2 a joan zaigu eta Zientzia.net-en eskutik unibertsoko hamar tokitara bidaiatu dut! (gehiago…)