Dakizuen bezala, arduradun naizen zientzia-artikulu bat argitaratzen duten bakoitzean hona nator egindakoa azaltzeko. Oraingoan, zertxobait ezberdina izango da. Noizbehinka (batzuk beste batzuk baino maizago, hori ere egia da) gai baten inguruan jakina dena biltzen dugu eta laburpen antzeko bat egiten dugu, review deitzen duguna, hain zuzen ere. Modu errez batean: gai baten inguruan dokumentatzea. Eta hori da egin duguna, kolon eta ondesteko minbizian ezagunak diren ostalariaren eta mikrobiotaren arteko elkarrekintzak jaso, antolatu, ondorio batzuetara heldu eta gehiago jakiteko proposamenak egin.
(gehiago…)Kategoria: Genetika, genomika ta beste
-
Kolon eta ondesteko minbiziaren gene-oinarriak euskal populazioan
Ohiturari jarraituz, eta oporretatik indartsu itzultzeko, bueltan nator argitaratu berri dugun zientzia-artikulu bat azaltzeko. Ohitura diot, zeren lehen egilea naizen zientzia-artikuluak beti azaltzen ditut txoko honetan. Gainera, gaia kolon eta ondesteko minbizia izanik eta bertoko populazioa aztertuta, ba zentzu guztia dauka gizarteratzea egindako lana. Nire ohiko estiloarekin.
(gehiago…) -
Determinismo genetikoaren aurka
Ekainaren 17an dibulgazio-denboraldiari amaiera eman ohi diot, iraileko ekinokziora arte atseden hartzen baitut. Aurtengoa arraro samarra atera zait eta, beti bezala, nahiko nukeena baino gutxiago idatzi dut blogean, zorionez, beste plaza eta saltsa batzuetan egon bainaiz. Dibulgazio-denboraldi honetan gauza totxoei buruz modu totxoan idaztearekin esperimentatzea erabaki nuen, Xabier Landabidearen erronka jarraituta. Hortaz, ideia ona dela otu zait denboraldia zerbait totxoarekin bukatzea. Totxoa eta beharrezkoa, zeren determinismo genetikoari buruz solasaldi eta eztabaida oso serioa behar dugu.
(gehiago…) -
Gene-publizitatea
Hainbat konpainiek gailuetan dugun jarduera zelatatzen dute publizitatea ahalik eta “pertsonalizatuena” izateko. Hots, nolakoak garen zehatz mehatz jakin nahi dute kontsumituko dugun zerbaiten publizitatea jartzeko, horrela mozkinak ahalik eta handienak izatea bermatzen baitute. Algoritmoek eta enparauek “genetika” hitza asko erabiltzen dudala ondorioztatu dutenez (zergatik izango ote da? 🤔), Twitterren gene-publizitatea agertzen zait, batzuetan besteetan baino gehiago. Azter dezagun zer saldu nahi didaten.
(gehiago…) -
Kolon eta ondesteko minbizia hiru ikuspegi biologikotatik
Beno, aspalditik dudan (lau hilabete t’erdi baino gehiago!) zor bat kitatzera noa. Zientzia-artikulu baten lehen egilea naizenetan egindako lana azaltzen dut, baina gauza bategatik edo besteagatik lan hau azaltzea atzeratzen joan naiz. Izan ere, beranduago argitaratu zen hesteetako hanturazko gaixotasunari buruzko zientzia-artikulua lehenago azaldu nuen. Hau marka. Eskerrak kolon eta ondesteko minbiziari buruz egindako lan hau oso polita dela iruditzen zaidala!
(gehiago…) -
Hesteetako hanturazko gaixotasunaren gene-oinarriak euskal populazioan
Dakizuen bezala, lehen egilea naizen zientzia-artikulu bat argitaratzen denean egin duguna azaltzeko ohitura daukat. Egia da ere, oraindik halako azalpen-artikulu bat zor dizuedala, laster zor hori kitatzea espero dut. Edonola ere, gaurkoan argitaratu berri den artikulu bat azaltzen saiatuko naiz. Batez ere bertako populazioa aztertu dugulako eta horrek beti interesa pizten duelako. Bertako populazioa esaten dudanean Donostia edo Gurutzetako ospitalean artatuak izan diren pertsonei ari naiz. Twitterren haritxo bat egin badut ere, hemen patxada handiagoz arituko naiz zeren blogak beti izango dira gure gotorlekuak eta hemen iruzkin pertsonalagoak egin ditzazket. Gauzarik normalena izan beharko luke zerbitzatzen duzun gizarteari azaltzea gizarte horretan egin duzun ikerketa bat.
(gehiago…) -
Koroaldaerekin ez galtzeko gida arina
Dibulgazio-oporretan banago ere, eta pandemiari buruz aritzetik distantzia pixka bat hartu nahi banuen ere, egoera zein den ikusita, ba zerbait arina kozinatzea otu zait. Baina ez aditu moduan (horrek dakartzan lanekin), baizik eta kafepintxo baten inguruan lagun batek kontatzen dizuna bezala. Beno, blog honen izpiritua jarraitzea, ezta? Joan berotzen kafea.
(gehiago…) -
Zientziak kritikatu behar dira
Gaur amaitzen dudan 8. dibulgazio-denboraldi hau atipikoa izan da. Aurrekoa bezain beste ez, baina arraroa: lehenago hasi nuen egoerak hala eskatzen zuelako eta urte hasieratik motel joan da. Eta denboraldia bukatu nahi dut hasi nuen bezala: jakinpozaren aldeko aldarria egiten.
(gehiago…) -
Beharrezkoa al da DNAren eguna?
Niri ezdakitzerren egunena eskutatik joan zaigula iruditzen zait. Egia da badaudela halako aitormena merezi duten gertaerak, borrokak eta eskubideak, baina hiperinflazio honekin indarra gal dezakete. Gaur DNAren eguna ospatzen da, beharrezkoa al da?
(gehiago…) -
Sindemiak hemen jarraitzen du
Orain dela urtebete itxialdirako zientzia-pilulak hasi nituen. Orduan ez nekien zenbat iraungo zuten, ezta bi txanda izango zutenik edo zein harrera izango zuten. Nire asmo bakarra izan zen zientziak gehien behar genituen momentuan lagungarria izatea, heltzen zitzaizkigun berriak interpretatzen laguntzea. Zientzietaz zeozer dakien lagun bat bezala. Adituak eta arituak beste batzuk ziren eta izan behar zuten momentu horretan. Pertsonaletik egin nuen, ezjakintasunean lagun izateko. Urtebete geroago hemen jarraitzen dugu.
(gehiago…)