Egunotan hainbat artikulurekin bueltaka nabil (zuzenketak direla, beste batzuk prestatzen, etab) eta Schekman Nobelak aldizkari handitan argitaratzeari utziko diolari helduz publikazio zientifikoi buruz idatziko nuela esan nuen. Eta, gainera, badirudi ikertzaileon kalitate indizeak neurtzeko sistemaren batek huts egin dezakela . Hortara noa. (gehiago…)
Kategoria: Genetika, genomika ta beste
-
Behien erretrobirus endogenoak hausnarkarietan
Gaurkoan nire erretrobirus endogeno (ERV laburtua, ingelesezko izenagatik) kuttunei buruz arituko naiz berriro ere. Aurreko baten zer ziren azaldu nizuen , nire tesia beraien inguruan egin bainuen. Orain dela pare bat aste behien erretrobirus endogenoei buruzko artikulu bat argitaratu ziguten eta zuei zertan datzan azaltzea ideia ona dela iruditu zait. Eta lan hau ere pasaden astean SESBEko kongresura poster moduan eraman nuen. (gehiago…)
-
#kafepintxo batekin ikertzen. Making off-a
Pasaden astelehenean Udako Euskal Unibertsitatearen Unibertsitatea.net atariak gonbidatuta #txiotesia lehiaketako sari banaketa ekitaldian hitzalditxo bat emateko aukera izan nuen. Egia esan horrelako zeozer egiten nuen lehen aldia zela, inoiz inork ez zidan gonbidatu hitzaldi bat ematera eta are gutxiago gure lanaz, ikerkuntzaz, hitz egiteko. Modu umoretsu edo ez hain serio batean, bai, baina 15 minutu bete behar dituzu jendea aspertu gabe. (gehiago…)
-
Euskara zientziarako hizkuntza da
Inoiz ez dut nire burua euskararen aldeko apologiarik egiten. Euskara, edozein hizkuntza bezala, erabiltzean du zentzua, hizkuntzak erabiltzeko direla iruditu zait beti, ez beraiei buruz gehiegi hitzegiteko. Eta batzuetan badirudi euskarari buruz euskaraz baino gehiago hitz egiten dugula. (gehiago…)
-
SESBE 2013 kongresua
Ikertzaileok besteen lanak ezagutzeko eta gure lana gainontzekoekin partekatzeko kongresu, jardunaldi eta holakoetara goaz. Aste honetan Bartzelona aldean egon naiz Espainiako Biologia Ebolutibo Elkarteak (SESBE erderako laburduragatik) antolatutako kongresuan egon naiz. (gehiago…)
-
Dena idatzita al dago? (II)
Aurrekoan gure argibide liburua (genoma) nola interpretatzen den argibidea bera (geneak) bezain garrantzitsua dela iradoki nuen. Hau azaltzeko berriro ere janariak erabiliko ditut. (gehiago…)
-
Dena idatzita al dago?
Joseba Sarrionandiak “Moroak gara behelaino artean?” deitutako bere tesi horretan (tesi asko baino tesiagoa baita) pasarte batean lagun batek dena idatzia zegoela esaterakoan Josebak “zein hizkuntzatan?“ galdetzen zion. Burura, genetikari moduan, bizitzan dena DNAren hizkuntzan idatzita dagoela etorri zitzaidan. Baina dena idatzita al dago? (gehiago…)
-
Zergatik HIESari sentikorrak gara?
80ko hamarkadan jaio ginenok Hartutako Immuno Eskasiaren Sindromea (HIES) sinez gogoratzen dugu, gaixotasun honen inguruko beldur, aurreiritzi eta askotako teoriekin hazi ginen. Philadelphia filme bikainak kontatu zituen. Ordutik zorionez egoera aldatu da. Prebentzio, hezkuntza eta ikerkuntzari esker, aurreiritzi asko gainditu ditugu eta HIESa gaixotasun hilgarria izatetik kronikoa bilakatzera lortu da. (gehiago…)
-
Gurekin bizi diren bakterioak
Txikitatik gure gorputzean bakterio onak bizi direla irakasten digute. Edo, behintzat, buruan ideia hori daukat. Gero etxe komertzialek telebistako iragarkien bidez probiotikoak, prebiotikoak eta auskalobiotikoak saltzeko gure digestio-aparatuko bakterioak zaindu behar ditugula esaten digute. Beren produktuen eraginkortasuna marketing hutsa izan daiteke baina gurekin bizi diren bakterioak garrantzitsuak direla dudarik ez dago. (gehiago…)