SARS-CoV-2a birusak (Koro gure artean) dena hankaz gora jarri duela argi dago. Hain hankaz gora, batzuetan galdu egiten garela berari buruz dakigunaren inguruan. Hortaz, txio formatuan hainbat datu jarri ditut momentu honetan argi ditugun hainbat kontu. Horrela erreza eta arina izan daiteke horiek ulertzea eta zabaltzea 😉. Hona hemen beste 5…
-
-
Larrialdirako genetika (91): Korodatuak (2)
Aurrekoan esan nizuen pandemiaren egoeraren arabera neurri batzuei edo besteei erreparatzen diedala. EAEn zenbakiak ematen badituzte ere, neurri horien kalitatea ez da oso altua (batzuetan neurriak aldatzen dituzte, beste batzuetan zerbait falta dela nabaritzen dut) eta, irekiak badira ere, nahiko nahasiak ematen dituzte, eta taula ezberdinetan zehar bilatu behar dituzu…
-
Larrialdirako genetika (90): Dengea
Koro oso ikusia duzu eta birus berri bati aurre egin nahi al diozu? Gripea heldu bitartean, heltzen bada, badugu hemen gertu (Baionatik 10kmra) beste birus bat: denge sukarra gaixotasuna sortzen duen birusa, hain zuzen ere. Denge sukarra gaixotasun tropikal bat bada ere, badakizue, klima-aldaketa dela eta, dengea transmititzen duen eltxoa gero eta erosoago…
-
Larrialdirako genetika (89): #Koropilulak
SARS-CoV-2a birusak (Koro gure artean) dena hankaz gora jarri duela argi dago. Hain hankaz gora, batzuetan galdu egiten garela berari buruz dakigunaren inguruan. Hortaz, txio formatuan hainbat datu jarri ditut momentu honetan argi ditugun hainbat kontu. Horrela erreza eta arina izan daiteke horiek ulertzea eta zabaltzea 😉. Hona hemen 5 #koropilula
-
Larrialdirako genetika (88): Korodatuak
Askotan esan dut Korori egiten diodan hurbilketa pertsonaletik dela, ez bainaiz birologoa ezta epidemiologoa ere. Baina ezagutzen nautenek badakite hori horrela bada ere, birusen genetikan egin duda lan (tesi bat barne); eta ohituta nagoela datuekin –epidemiologikoak barne– lan egitera. Horren ondorioa zera da, datuak eta zenbakiak ikusterakoan joerei neurria hartzen…
-
Larrialdirako genetika (87): Jakinpozaren alde, beti
The Goodfather filme-sagaren hirugarren zati lisergikoan, Michael Corleonek eszena batean dio kanpoan zegoela uste zuenean berriro sartzera behartzen dutela. The Sopranos handian esaldi horrekin askotan parodia egin zuten. Ba hemen naiz berriro, kanpoan nengoela uste nuenean, itzuli behar izan naiz. Uste nuena baino hilabete bat baino lehenago. Dibulgazio-denboraldia iraileko ekinokzioarekin…
-
Itxialdirako genetika (eta 86): Bizitza oso bat aurretik ikasten jarraitzeko
Tesia defendatu nuenetik hamar urte betetzen dira gaur. Birus batzuei buruz egindako tesiaren urteurrenean birus baten ondorioz hasitako sorta amaitzea poetikoa iruditzen zitzaidan. Gainera, dibulgazio-denboraldia egun honetan bukatu ohi dut. Eta Euskal Herri penintsularrean alarma egoera bukatzear da. Hortaz gaurko eguna zen momenturik egokiena zikloak ixteko.
-
Itxialdirako genetika (85): Ezer ez da dirudiena
Sorta honen zehar hainbatetan ekarri ditut plot twistak, maltxur onak, on maltxurrak eta bestelako baina ze arraioak. Bizia konplexua delako eta gauzak ez direlako hain errazak. Grisen eskalan bizi gara, non ezer ez da dirudiena.
-
Itxialdirako genetika (84): Geneen aktibitatea aurreikusten
Gene-lengoaia azaltzerakoan, eta aurretik beste hainbatetan, aipatu izan dut DNAn nolabait idatzita egon behar duela bere burua erregulatzeko moduak, hau da, bere aktibitatea noiz eta nolakoa izan behar duen zehaztuta egon behar duela. Ikerketa berri bat hori egiteko gai izan da.
-
Itxialdirako genetika (83): Gene-arriskua erabiltzen
Gaur hiru hilabete betetzen dira bukatzear den abentura hau hasi zenetik. Azken lau pilulak ditugu aurretik eta, hortaz, azken harrikadak botatzeko erabiliko ditut.