Gaur hiru hilabete betetzen dira bukatzear den abentura hau hasi zenetik. Azken lau pilulak ditugu aurretik eta, hortaz, azken harrikadak botatzeko erabiliko ditut.
Genetikan aritzen garenok gene-gaixotasun konplexuei begira pasatzen dugu denbora. Gaixotasun horiek pairatzeko arriskuaren ehuneko zero koma zero zero bata azaltzen duten gene-osagaien bila. Bestelako gaixotasunak bale, ondo, baina gaixotasun konplexuak, horietan dago saltsa. Koroa zuen birus bat heldu zen arte.
Aste honetan gene-lengoaia jorratzen nabil: zeintzuk diren bere hizkiak; hizki horiekin sortzen diren patroi eta egiturak; eta nola interpretatzen den. Aurreko guzti hori testuinguru jakin batean gertatzen da eta testuinguru horri aurre egiteko. Testuinguru hori eboluzioa da.
Aste bat bakarrik gelditzen zaigu sorta honekin bukatzeko eta gene-lengoaian murgilduta jarraitzen dut. Lengoaia horren hizkiak eta hizki horiekin sortzen diren patroi eta egiturei so egin ostean, gaurkoan horiek nola interpretatzen diren landuko dut. Bi zentzutan: sistema biologikoek nola interpretatzen dituzten eta genetikariok nola interpretatzen ditugun.
Pilula hauek bukatzen ari direnez, oinarrira itzultzea erabaki dut eta asteetan zehar kontatu dudan oinarrian dagoen mugida kontatzen ari naiz. Atzo gene-lengoaian lau hizki daudela kontatu nizuen eta gaur hizki horiekin sortzen diren patroiez eta egiturez.
Itxialdirako sorta honen azken txanpan sartu gara. Eta pilula hauei bukaera ematen hasteko, ziklo honi bukaera emateko, oinarrira itzuliko naiz. DNAz idazteko, genetikak ikertzen duen lengoaiaz idazteko. Zeren, azken finean hori egiten dugu, ezezaguna zaigun lengoaia bat deskodetu, zer esaten duen jakiteko eta, horrela, bizia ulertu.
Gaurko beste zerbaitez idatzi behar nuen. Baina ez nintzen gai gaiari ekiteko eta berandu noa gaurko pilularekin. Blokeo bat dut eta nire sormena oraindik ez da iratzarri. Sorta honen azken txanpan gaudenez, ez nau gehiegi arduratzen blokeatuta egoteren kontuak. Egoera baliatuko dut sormenaz hitz egiteko.
Badira egunak AEBtan arrazismo estruktural eta instituzionalaren aurkako altxamendu bat geratzen ari dela. George Floyd-en hilketa izan da azken sumindura olatu honen eragilea eta supremazista zuriek elikatu besterik ez dute egin beren harrokeria, harropuzkeria eta oilarkeriarekin. Beltzek ezin dute arnastu. Eta arrazoi bakarra da azaleko zelulek duten melanina kopurua.