#KZJaia3a bukatu da eta Kultura Zientifikoaren Jaialdiaren 3. edizio honek emandakoaren gainean balorazioa egitea dagokit. 12 astetan 144 ekarpen izan ditugu 103 egile ezberdinek eginda 23 webgune ezberdinen bidez. Laburpen laburrenek 19 ekarpen izan dituzte eta luzeenak 29 ekarpen. Errekor-zenbakiak, zenbaki potoloak. Azter dezagun zenbaki horien atzean dagoena.
-
-
#KZJaia3-ko 6. #kafepintxo-a
Azken aldiz hona gerturatzen naiz #KZJaia3ak eman duena laburtzeko. Azken laburpen honetan 13 egunetan X ekarpen egin dituzue eta trukean behi arrazak eraman dituzue. Goazen #kafepintxo eder batekin zer ekarri duzuen ikustera.
-
Hizkuntzaren eboluzioa burmuinaren eboluzioaren bidetik bilatzen
Luis Pastor (@aloxieusko) EHUko Gogo Elebidun taldeko ikertzailea da.
-
#KZJaia3-ko 5. #kafepintxo-a
Nabaritzen da azken txanpan gaudela eta gogor ekin diozuela kultura zientifikoa hedatzeari. 14 egunetan 28 ekarpen (egunean 2!) egin dituzue. Animaliak bukatu dituzue (eta horiekin izaki bizidun talde guztiak), birusak arin eraman dituzue eta lehen behi arrazak ere. Bai, #kafepintxo bat hartu eta ekin diezaiogun laburpen luze honi!
-
Opariak: Be(hi) plana
Egin duzue. Opari guztiak banatu ditut. #KZJaia3a hasi baino lehen izaki bizidunen taldeak banatuko nituela esan nizuen eta 102 opari horiek banatu ere. Badazpada birus taldeak nituen buruan ere, definizioz ez dira izaki bizidunak baina biziarekin harreman estua dute, eta 7 horiek banatu ere. Eta orain Be planari ekin behar…
-
#KZJaia3-ko 4. #kafepintxo-a
Hamabostero bezala hemen nago 14 egun hauek eman dutena laburtzeko. 19 animalia-talde eraman dituzue eta horiek birpasatzeko #kafepintxo eder bat hartuko dugu. Goazen ba.
-
Emakumeen presentzia profesionala jasotzen duten traolak
Itziar Gonzalez-Dios (@ItziarGD) eta Uxune Martinez (@UxuneM) . Gonzalez-Dios Ixa Taldean (@IxaGroup) linguistika konputazionalen ikertzailea da. Martinez Inguma datu-basearen arduraduna da.
-
#KZJaia3-ko 3. #kafepintxo-a
Beste bi aste pasa dira eta, hortaz, hamalau egun hauek emandakoaren laburpena egitera nator. Guztira 19 ekarpen egin dituzue, onddoak eta landareak guztiz agortu eta animalia talde bat eramanez. Atseden hartzeko #kafepintxoa jasotzeko minimora heldu ez garenez, #kafepintxo potoloa laburpen osoa jarraitzeko.
-
#KZJaia3-ko 2. #kafepintxo-a
Bi aste pasa direnez 14 egun hauek eman dutena laburtzea dagokit. Egin diren 22 ekarpenekin bakterio, arkeobakterio eta protista talde guztiak banatu ditugu. Hortaz, har dezagun #kafepintxo homeopatiko bat eta has gaitezen emandakoa laburtzen.
-
Homeopatiari buruzko kon(tzep)tuak
Josu Lopez-Gazpio (@Josu_lg) kimikari eta zientziazalea da.