Pasaden astean bolo-bolo ibili zen berria: 1280 indibiduo besterik ez zituen gure espezieak Pleistozenoan eta, ondorioz, desagerpenetik gertu izan ginen. Tremendoa, apokaliptikoa. Azter dezagun auzi hau patxadaz.
-
-
Esklabotasunaren arrastoa gaur egungo pertsonetan
Gene-informazioa eskuratzea gero eta errazagoa da. Hain da erraza, ezen gero eta pertsona gehiagok erabiltzen dituztela hainbat konpainiak eskaintzen dituzten gene-zerbitzuak. Hala, bere jatorria jakin dezakete, senide urrunak aurkitu eta osasun-informazioa eskuratu. Gainera, erabiltzailearen eta konpainiaren arabera, gene-informazio hori ikerkuntzan erabili daiteke.
-
Nahi gabeko gene-aurkikuntzak
Gene-ikerketa bat abiatzen dugunean, beno gizakiekin egiten den edozein ikerkuntzan bezala, hasieratik ezartzen da ikerketaren helburua eta egingo dena. Hala ere, geneak geneak direnez, nahi gabeko gene-aurkikuntzak egin daitezke. Hau da, gaixotasun bat ikertzeko pertsonei beren gene-informazioa eskatzea eta informazio hori aztertzerakoan beste gaixotasun batekin lotuta dauden gene-aldaerak aurki daitezke.…
-
Bakterioak minbiziak diagnostikatzeko. Edo ez.
Science aldizkariko berrien atalean istorio bat argitaratu dute zientzia-saltseorako abagunea ematen diguna. Eta saltseoaren oso zalea naizenez (zientifikoa nahiz edozein motakoa), hona nator horri buruz idaztera. Prestatu krispetak, marianitoak edo udan hartzen duzuen pozoia.
-
Kolon eta ondesteko minbiziaren diagnostikoa hobetzeko gene-informazioa erabiltzeak aurretik dituen erronkak
Berrikuspen bat argitaratzea ez zait bere horretan berri bat iruditzen. Noizbehinka, gai baten inguruan dauden lanak biltzea, aztertzea eta ondorio batzuk lortzea egokia da zure jakintza-arloko gai bat kokatzeko. Berez, ez da ezer berria egiten, tira, agian zein ikuspuntu ematen diozun. Zeren, inoiz ez gara neutroak, eta zer nabarmentzen dugun…
-
Zientzian jolasten eta endredatzen (eta V): Ikertzailea hil arte
Eguna iritsi da. Aste hauetan nire ikertzaile-bizitzaren lau fase nagusiak laburbildu ditut (hastapenak,Bartzelonako garaiak, itzulera eta azken urteak) eta gaur azken lan-eguna dut ikertzaile gisa. Beti hor egon den zera hori (“honakoa azken kontratua da”) heldu da. Uste nuen bertigoa emango zidala, nostalgia izango nuela edo hutsune bat sentituko nuela. Baina, zera, onartuko…
-
Zientzian jolasten eta endredatzen (IV): Nire baldintzekin hil
Behin EHUn nire zikloa bukatuta eta itxita zegoela onartuta, Biodonostiara egin nuen salto. 2017a zen Donostiara heldu nintzenean. Hilabete gutxi batzuetarako kontratua neukan. Baina bizitza da den modukoa eta, gauza batzuk hemendik, beste batzuk hortik, azken sei urteak bertan ikertzen eman ditut. Denetatik gertatu den sei urte. Eta denetatik diodanean, guztiok…
-
Zientzian jolasten eta endredatzen (III): Ni ez naiz hemengoa
Bartzelonako abenturaren ostean, Euskal Herrira itzuli nintzen zeren, aizuek, nire sentipena beti izan da nire gaitasunak (direnak direla) herri honen mesedetan erabili behar ditudala. Ni eroso sentitzen naiz gertuko gauza txikiak egiten, ez hotsandiko gauzak egiten. Baina jada ez nintzen nintzena, eta agian lekurik ez nuen.
-
Zientzian jolasten eta endredatzen (II): Atlantida 17
Aspaldi esan nuen noizbait nire autobiografia ez baimendua idazten banuen Bartzelonari buruzko kapitulua “Atlantida 17” deituko nuela. Hortaz, zentzua dauka bi urte horiek laburtzeko erabiliko dudan sarrera horrela deitzea. Aurreko atala tesia defendatu berritan bukatu nuen. Tesia defendatu ostean oporretan Tenerifera joan nintzen eta joan baino lehenago Bartzelonako lan-eskaintza batera…
-
Genetikari konputazional baten begira adimen artifizialari
Adimen Artifiziala (AA) bolo-bolo dabil azken aldian, batez ere entrenatutako hainbat ereduk testuak eta irudiak sortzeko duten gaitasun ikaragarria dela eta. Gai honi buruz gauza asko idatzi dira (interesgarriak nahiz ke hutsa) eta nire ausardia ez da hain handia horiei buruz aritzeko. Baina gauza batzuk irakurtzean genetikari konputazional bezala déjà vu sentsazioa…