SARS-CoV-2a birusaren ondorioez informazio eta amen omen asko entzun ditugu egunotan. Gaurko pilulan bere hamaika geneei erreparatuko diegu birusari buruz dakiguna aztertzeko.
-
-
Itxialdirako genetika (8): ACE2 hartzailea
COVID-19 gaixotasunaren inguruan SARS-CoV-2a da lerroburu guztiak eramaten dituen parte-hartzailea. Baina bada beste parte-hartzaile garrantzitsu bat pixka bat oharkabean pasatzen ari dena: SARS-CoV-2a zeluletan sartzeko erabiltzen duen ACE2 hartzailea. Ikas dezagun pixka bat berari buruz!
-
Itxialdirako genetika (7): Zoroa eta patxadaz, mesedez
COVID-19aren inguruan gauza asko gertatzen ari dira. Niri dagozkidan ertzetatik, gauza asko kezkatzen naute. Horien artean dago zein arin dabiltzan SARS-CoV-2aren eta COVID-19aren inguruan zientzia-argitalpenak ateratzen. Batzuk hori dabiltza goraipatzen, zein ondo dagoen zientziak abiadura handia hartzea halako egoeran, elkarlanaren isla dela eta, gainera, datuak irekiak direla. Ni ez naiz…
-
Itxialdirako genetika (6): Gene-marketina
Orain dela bi aste, norberak egiteko gene-test baten iragarkia agertu zitzaidan Twitterren. Kasu horretan nutrizio gene-test bat zen nire gene-profila ezagutzeko eta horrela jaso dieta eta bizi-estilo gomendio pertsonalizatuak pisua galtzeko, mantentzeko eta horrela ekidin gainpisua eta obesitatearekin lotutako gaixotasunak. Imajina dezakezue nire erreakzioa.
-
Itxialdirako genetika (5): Termozikladorea
Entzungo zenuten SARS-CoV-2 birusaren testa egiteko PCR deitutako zeozer egiten dela. PCR delako hori genetikan gehien erabiltzen den teknika da, gaur egun egiten diren gene-esperimentu gehienen oinarrian dagoena.
-
Itxialdirako genetika (4): SARS-CoV-2aren jatorria
Ikusiko zenuten azken orduetan SARS-CoV-2aren jatorriari buruzko lan bat argitaratu berri dela. Txio askotan ikusiko zenuten lan hori erabili dela koronabirus horren jatorri artifiziala eta konspiranoikoa gutxiesteko. Baina ez gelditu soilik “aditu talde batek artifiziala ez dela esaten duenez, ba sinistu eta kitto”, aukera hau erabili dezakegu zergatik ez den artifiziala ulertzeko.…
-
Itxialdirako genetika (3): antigorputzak
Txertorik ez dagoenez, gure immunitate-sistemak ez ditu antigorputzak garatu SARS-CoV-2 birusari aurre egiteko. Hortaz, antigorputz horiek norbera infektatua den ahala garatzen dira. Hortaz, gaurko pilulan antigorputzak kodetzen dituzten geneez arituko gara.
-
Itxialdirako genetika (2): Immunitate-sistema
Etxean gelditu behar gara SARS-CoV-2aren hedapena moteltzeko eta, batez ere, immunitate-sisteman arazoak dituztenei laguntzeko. Birus hau guztiz berria denez, gure immunitate-sistemak ez daki nola egin behar dion aurre, denbora tarte bat behar du ikasteko eta birusari aurre egiteko. Osasuntsu gaudenon kasuan, denbora tarte hori kalte handirik gabe pasa dezakegu; baina immunitate-sisteman…
-
Itxialdirako genetika (1): Birusak
COVID-19 gaixotasuna sortzen duen SARS-CoV-2 birusa gurean da. Eta horrek erantzukizunez jokatzera behartzen gaitu: birusaren hedapenak gure osasun-sistema ez kolapsatzeko eta bere sistema immunea pattal duten pertsonak babesteko. Hori egiteko modurik onena etxean gelditzea da, oinarrizko gauzak egitera atera soilik eta, nola ez, jendetzak ekidin. Halako salbuespen eta krisi egoerak psikologikoki gogorrak dira,…
-
Furanoak eta dioxinak ez dira koronabirusa
Azken asteetan koronabirusa gora koronabirusa behera ibili gara. Alarmismoa nagusi zen baina ni lasai nengoen. Zenbakiak ikusita, hau da, zenbat infekzio zeuden eta zenbat hildako zeuden ikusita, ez zitzaidan ezer espektakularra iruditzen. Egunero gripez jende gehiago hiltzen da. Txinako agintariek 2002-2003ko SARS koronabirusaren kudeaketa kaskarretik ikasi zutela zirudien eta erabaki arinak eta irmoak eta…