Genetikan lan egiten dugunok, bereziki populazioen genetikan, badugu beti jazar egiten gaituen mamu bat. Gure gene-azterketak egiten ditugu, gure ondorioak atera, gaixoatasunen gene-oinarriaz hitz egiten dugu baina jakin badakigu mamu hori hor dagoela. Hor ez dagoela bezala jokatzen dugu edo berataz hitz egiten dugu hor dagoela dakigula esaten baina praktikara eraman gabe. Galdutako…
-
-
Berrehun metro
Ez dut ospitale batean lan egiten baina ospitale batean dago nire lan-lekua. Ospitalera zuzenean lotuta ez dagoen eraikin bakarra da baina, fisikoki, ospitalean kokatuta dago. Autobus geralekutik laneko atera arte distantzia laburra da. Ez naiz inoiz ona izan distantziak neurtzen baina zer izango dira, berrehun metro? Distantzia labur horretan, jendearen…
-
Zientzia kontsumitu, kultura kontsumitu
Dakizuen bezala, eman dudan matrakarekin jakin beharko zenukete, aste bat pasa nuen nire urtebetetzea ospatzen. Azaroaren 1ean hasi eta 7an bukatu. #koldotxuk37tour traola erabili nuen istorioak eta pasadizoak partekatzeko; eta, behin bukatuta, tour horren kronikatxo bat egitea bururatu zitzaidan. Ideia urriaren hasieran etorri zitzaidan burura, behin bi ekitalditan parte-hartzeko gonbitea…
-
Gehiago pairatu ala esan?
Tripako gaitzak ikertzen ditudanetik zerbaitek atentzio deitu badit zera da, horietariko gaitz dezente emakumeek gizonek baino gehiago pairatzen dituztela. Edo estatistikek hori diote. Hori dela eta iradokitzen da gaitz hauen oinarria hormonala izan daitekeela. Emakumeek arazo gehiago dituztela komuneko kontuekin. Egia da gaixotasunetan eta hauek ikertzerakoan emakume eta gizonen artean ezberdintasunak daudela.…
-
Norbaitek esan behar zuen
Irail honetan 15 urte betetzen dira EHUko genetikako laborategian hasi nintzela. Orduan ez nekien, baina nire ikertzaile-karreraren abiapuntua izan zen hori. 15 urte beranduago ezin dezaket esan karrera horren esperientzia positiboa izan denik, kontrakoa baizik: frustragarria, nekagarria eta, batzuetan latza, oso latza. Bai, gauza onak egon dira: bidean egindako lagunak…
-
Hamaika geruza, ondorio anitzak
Eeee, bai, bizirik nago. Hilabete nahiko zoroak izan dira (eta izaten jarraituko dute) baina bueltan naiz kafepintxo batekin. Ea gehiagotan ager naitekeen. Gainera gaur egun handia da: 21. Korrika hasiko da eta Edonolak 12 urte betetzen ditu. Zenbaki joko kuriosoa eta aitzakia bikaina euskara eta zientzia uztartzen jarraitzeko. Eta, beno,…
-
Genetika 90eko hamarkadan geldirik (eta II)
Aurreko batean genetikak azken 20-25 urteetan gauza berdina egin duela azaldu nuen, zein gene eta zergatik ikertzen zenaren harira. Beste arrazoiren artean, gene batzuk ikertzeko duten erraztasuna, noiz ikertzen hasi ziren eta famatua dena famatuago egiten dela aipatu nituen. Eta horrek ondorio batzuk dakartza.
-
Botikak geneen neurrira
Blog honetan genetika jendartean zabaltzen saiatzen naiz. Hori dela eta, noizbehinka, genetikaren inguruan nahi duzuen galdera egiteko aukera duzuela gogoratzen dizuet 😉 . Azkenengoan Euskaldun batek erronka jaso eta bere galdera egin zuen. https://twitter.com/euskaldunbat/status/1044884541536653312 Botelasterrean erantzuteko hari arin bat egin banuen ere, gaurkoan garatuago eta osotuago azaltzen saiatuko naiz gai…
-
Genetika 90eko hamarkadan geldirik (I)
Urte hasieran gehien ikertzen diren geneak aurkeztu nizkizuen: AKT1, ESR1, MTHFR, TGFB1, IL6, APOE, VEGFA, EGFR, TNF eta TP53, hain zuzen ere. Baita ere zergatik hauek eta ez beste gene batzuk aztertzen diren inguruko nire gogoeta bota nuen. Bada, ikerketa batek zenbakiak eta datuak jarri dizkio galdera horri, zergatik ikertzen…
-
Biologo baten maitasun gutuna matematikei
Gaur, European Mathematical Societyk eta European Society for Mathematical and Theoretical Biologyk deituta, Biologia matematikoaren eguna ospatzen da. Biologoa naiz eta nire lanean matematikak erabiltzen ditut genetika ikertzeko. Nola da posible hain hurrun dauden bi zientzia hauek uztartzea? Nola ez zoratu matematiken mundu perfektua erabiltzen biologiaren kaosa aztertzeko? Ba, idearik ez, baina urte…