Guztiok pairatu ditugu sabeleko minak edo ondoezak. Izan gehiegi jan edota edateagatik, birus batengatik edo urduritasunagatik. Baina batzuetan hauek ez dira arrazoi nahikoak gure sabelei gertatzen zaiena ulertzeko eta genetikara jotzen dugu gure barrenak hobeto ezagutzeko.
Kategoria: Kafepintxo
-
Jaidura ala aztura?
Zer da garrantzitsuago, genetika ala ingurunea? Urte luzez pendulu baten bezala alde batera eta bestera doan eztabaida. Ingelesek “nature or nurture?” bezala laburtzen dute, baina niri Jean Etxepareren hitzek gaia nola plazaratzen duten nahiago dut (Kepa Altonagari irakurri nizkion “Etxepare Aldudeko medikua” liburuan 21. orrian).
Azturek dituzte jaidurak zabaltzen eta gogortzen
-
Udak genetikan eman duena
Iraileko ekinokzioarekin batera nire hibernazioa bukatzen da eta Edonolara itzultzen naiz genetika mundu guztiari ulergarri eta erakargarri egitera. Edo behintzat saiatzera. Ā Lasaitasun eta opor garaia bada ere, udak hainbat berri interesgarri utzi ditu genetikarekin lotuak. Zientziak ez du inoiz atsedenik hartzen.
-
Katedrala duintasunarekin eta zintzotasunarekin okupatzen
Denboraldia bukatzearekin bat gogoetarako ta hausnarketarako garaia heltzen da. Ikasturte honetan blogari nahiko nukeena baino kasu gutxiago egin diot (ta hori 10. urteurrena izan dela!) eta, hortaz, nahiko baino gutxiago zientziaz idatzi. Behintzat Info7-n entzuteko aukera izan duzue eta Elhuyar aldizkarian irakurtzeko gaixotasun genetikoei buruz eta berenĀ konponbideari buruz.
Honen arrazoia argia da: EHUn azken hilabete (urte t’erdi egia esateko) gogor ta sinesgaitzen ostean lanez aldatu nuen eta, hortaz, ingurune eta lan egiteko modu berrietara ohitu beharra. Hau ez da testuinguru egokia izan zientziaz nahi ta behar beste idazteko. Baina ikasturte honetan bizitako guzti honek gauza batean berretsi nau: ikerketa duina eta zintzoa da bide bakarra. -
Zergatik ez dugu gure DNA ikerketarako ematen?
Datu genetikoekin lan egiten badut ere (ez dut lagin bat nire bizitzan ukitu) datu horiek sortzeko beharrezko materiala lortzea (inoiz ukitu ez ditudan lagin horiek) zaila dela badakit. Edozein ikerketa genetiko planteatzerakoan muga hori da: lortu daitekeen lagin kopurua. Ez dakizue zein zailak diren lortzen eta, horregatik, zein preziatuak diren. Muga hau, gainera, bikoitza da: aztertu nahi duzun gaixotasun edo ezaugarria duten pertsonen kopurua mugatua da; eta bestetik parte hartu nahi duten pertsonen kopurua nahiko eta beharko genukeena baino apalagoa da.
-
Bristol eskala
Badakit asteak daramatzadala Edonola elikatu gabe. Dakizuen bezala lanaz aldatu dut eta, gauza batzuk direla, besteak direla, ez dut nahiko nukeen denbora izan zuei bitxikeriak, pasadizoak eta istorioak ekartzeko. Baina tartetxo bat atera dut eta hona lehen egunean erakutsi/irakatsi zidaten kontu bat: Bristol eskala.
(gehiago…) -
10 urte mundua Edonola azaltzen
Gaur Edonolak, irakurtzen hari zaren blog honek, 10 urte betetzen ditu. Zifra borobila, zenbaki handia. Hamarkada oso bat txoko xume hau martxan jarri nuenetik. Asko pasa da ordutik eta asko aldatu da blog hau. Hasieran beste helburu bat zuen eta, denboraren poderioz, genetikari buruzko bloga bilakatu da. Eta apaltasuna alde batera utzita, demontre, egun handia baita, euskarazko dibulgazioaren erreferente izatera heldu da.
-
Irakurgai gomendatuak (XXV): Gaixotasun genetikoak ulertzen
Elhuyar Aldizkariaren Martxoko zenbakia jada hemen dugu eta, tartean, 2016-ko CAF-Elhuyar sarietara aurkeztu nuen lana: “Gaixotasun genetikoen korapiloa askatzen“. Bai, badakit metagomendio bat dela, baina ez dut bakarrik nire etxean dibulgatzen š
-
Edonola 10 urterako bidean: artikulu eskaera
Datorren Apirilaren 4ean Edonolak 10 urte beteko ditu. Hainbat etapa izan ditu hamarkada honetan zehar baina azken hiruzpalau urteetanĀ dibulgazio-blog bezala bere txokoa aurkitu du. Eta elkarrizketa bat eta guzti egin!
-
Irakurgai gomendatuak (XXIV): Plazerraren bideak
Amaia Portugalek Zientzia Kaieran azaldu digunez musikak eta sexuak gure garunean eragin berdina dute: opioideen askapena.