Josu Lopez-Gazpiok testu eder hau utzi zigun Tolosaldeko Atarian, zientzia eta poesia uztartzen.
-
-
Horrela nekez zientzia hedatuko da
Atzo jakin genuen azken bost urteetan diru-laguntzak nabarmenki murriztu egin zaizkiola Elhuyar Aldizkiariari eta Zientzia.eus webguneari. Elhuyar taldea osotzen duten pertsonekin harreman bikaina dudala ez dut ukatuko eta, hortaz, ez itxaron gai honetan objektiboa izatea.
-
Dibulgazioa eta zientzia zintzoaren garrantzia
Zubia eta oporrak aitzakia bezala hartuta, internetetik deskonektatzeko eta telebista deitutako gailu hori pizteko aukera dut. Eta azken egunotan goizeko magazin eta arratsaldeko tertulietan gai batekin bueltaka ikusi ditut, haserre eta sinesgaitz artean. Bederatzi urtez Nadia deitutako gaixo baten aitak dirutza lortu du bere alabaren tratamendua ordaintzeko eta, dirudienez, orain…
-
#Txiotesia3-ri gorazarre
Bihar jakingo ditugu Txiotesia3ko irabazleak. Donostiako Garoa liburutegian bilduko gara Unibertsitatea.net-en 10. urteurrena ospatzeko, dibulgazioaz hitz egingo digute Estitxuk, Itxarok eta Itziarrek Xabierren gidaritzapean eta sarien banaketa egingo dugu. Ekitaldia interesgarria guztiz.
-
Irakurgai gomendatuak (XXI): Ahaztutako burdinbideak
Burdinbideen artean hazi nintzen eta trenek zirrara berezia sortzen didate. Hortaz, EHUko Campusa agerkariak eta Zientzia Kaierak argitaratu duten trenbide zaharrei buruzko EHUko ikerketa halabeharrez hona ekarri behar nuen.
-
Irakurgai gomendatuak (XX): Eguneroko pozoiak
Juanma Gallegok Berrian eguneroko pozoi txikiak ekarri zizkigun eta beraien inguruan dagoen eztabaida. Kontuan hartzeko gaia.
-
Konbergentzia ebolutiboa
Badira aste batzuk, Joxeren txio batean inspiratua, Zalldieroak zinta eder hau egin zuen Eboluzioaren zuhaitza, auzitan (by @joxe & @zaldieroa, v/@berria): https://t.co/I2phXZLlYE — Ana Galarraga Aiestaran (@AnaGalarraga1) October 11, 2016 Baina, noski, beti marmarti bat etorri behar da festa zapuztera Sentitzen dut, konbergentzia ebolutiboa ez da nahikoa ahaidetasun filogenetikoa frogatzeko…
-
Irakurgai gomendatuak (XIX): Euskal prosa zientifikoa
Zientziaren dibulgazioari buruzko udako ikastaroaren ostean, Kepa Altonagak Saiakera zientifikoa idazteko abiapuntu bat iritzi-artikulua bidali zidan, Ekaian argitaratu zena. Berau Kepa berak “Prosa zientifikoari buruzko biltzarra” jardunaldian emandako hitzaldian esandakoak dira, prosa zientifikoan idazten dugunontzat guztiz gomendagarria (behar-beharrezkoa ez esateagatik) dena.
-
Genetikaren sasizientzia
Sasizientzietaz idaztea oso eskertua da, modu nahiko errazean idazten den zerbait da, formekin jolasteko aukera ematen dizu eta, oro har, harrera ona izaten du. Adibidez Josuk homeopatia edo kimiofobiarekin egiten duena. Eta blog honek inoiz izan dituen bisita gehien sortu duen sarrera Josurena homeopatiari buruz izan zen KZJaia3an, ba guztiz…
-
Irakurgai gomendatuak (XVIII): Txotx artifiziala
Josu Lopez-Gazpio Sagardo artifizialaren alde dago. Tolosaldeko Atarian azaldu digu natural/artifizial dikotomia hori tranpatia dela.