Orain dela pare bat hilabete tailer batean onartu nuen ez nuela inoiz transgenikoei buruz publikoki hitz egiten. Genetikan polemika gehien sortzen duen gaia izanda ere, nire iritziak izan ditzakeen ondorioak zirela eta nirekin haserretu zitekeenak zirela, ez nuela esaten uste nuena. Baina ehun Nobelen berria niretzat gehiegi izan da eta esan beharrekoak botako ditut. Beroaldia pasata lerrook ez argitaratzea erabaki nuen baina, ze arraio, banoa gustura gelditzera.
Kategoria: Kafepintxo
-
2016ko 26. asteko serieak
Behin udaberriko serieak bukatu direla udakoak itzultzen jarraitzen dute. Hona asteak emandakoa
-
Zientzia jalgi hadi plazara (7): Kontakizun berria eraikitzen
Aurreko ataletan nire ustez zientziagintzaren helburuak, protagonistak, etika, oztopoak, komunikazioa eta euskararekin harremana zeintzuk diren azaldu ditut. 6 esparru horietan egiten dudan diagnostikoa partekatu dut, nire esperientziatik zein ahulgune eta indargune ikusten ditudan. Gaian dudan ikuspuntua zehazteko, nire pentsamendu sakona partekatzeko eta horrela nire praxia ulertzeko.
-
Irakurgai gomendatuak (X): zientzia ardatz
Josu Lopez-Gazpiok udako oporrak baino lehen ikastaroko balorazioa egin digu Tolosaldeko Atarian. Merezitako oporren ostean indarrez itzuliko dela ziur nago.
-
2016ko 25. asteko serieak
Udako serieak hasten ari dira udaberrikoak bukatzen dauden bitartean, serie bati betirako agur esan ere. Hona asteak emandakoa.
-
2016ko 24. asteko serieak
Uda gurekin da eta, berarekin, serie berriak ere. Hona asteko laburpena.
-
Zientzia jalgi hadi plazara (6): Zientzagintzan euskaraz
Zientzia eta euskara bata bestearen arnasgune dira. Askotan esan dut eta behar beste alditan errepikatuko dut: euskara zientziarako hizkuntza da; zientziak euskara indartu eta zabaltzen du; euskarak zientziari plaza bat eskaintzen dio hedatu dadin. Zientziagintzak eta euskalgintzak ezin dute bata besteari lepo emanda bizi, biek hazteko aukera galtzen baitute.
-
Irakurgai gomendatuak (IX): Obesitatea eta hesteko flora
Egoitz Etxebestek Elhuyar aldizkarian azaldu digu azetatoaren bidez gosea eragiten digutela gure hesteetako mikroorganismoek.
-
2016ko 23. asteko serieak
Erritmo baxuan jarraitzen dugu udako serieak hasteko zain. Hona asteko laburpentxoa.
-
Zientzia jalgi hadi plazara (5): Zientziaren komunikazioa
Zientziaz hitz egiten denean bi leku ezberdinetan egin daiteke: gaian adituak direnen plazetan eta gaian adituak ez direnen plazetan. Azken honetan ere bi talde nabarmendu daitezke: adituak ez badira ere zaleak direnak eta oraindik zaleak direla ez dakitenak.