Gaur 15 urte betetzen dira Edonola martxan jarri nuenetik. Urtero kontatzen dudan bezala, hasieran zeozer pertsonala zen, nire interesei eta harrikadei irtenbide bat izateko. Txoko txiki bat, asmo handirik gabekoa, zaletasun txiki bat. 8 urte baino gehiago dira genetikaren eta zientziaren dibulgaziora bideratu nuela. Hortaz, Edonolaren bizitza erdia baino gehiago…
-
-
Hesteetako hanturazko gaixotasunaren gene-oinarriak euskal populazioan
Dakizuen bezala, lehen egilea naizen zientzia-artikulu bat argitaratzen denean egin duguna azaltzeko ohitura daukat. Egia da ere, oraindik halako azalpen-artikulu bat zor dizuedala, laster zor hori kitatzea espero dut. Edonola ere, gaurkoan argitaratu berri den artikulu bat azaltzen saiatuko naiz. Batez ere bertako populazioa aztertu dugulako eta horrek beti interesa pizten duelako.…
-
Zientziak, jomugan
Azken bi urteak estres proba bat izan dira maila, ertz eta arlo askotan. Pandemiak gure egitura guztiak jo ditu eta ditugun muga guztiak agerian utzi ditu. Horien artean zientziak eta bere egiteko moduak izan dira lehen lerroan jarri direnak. Periferian bizitzera ohituak, gauza arraroak egiten dituzten frikien talde bat bezala…
-
Mikrobiotari buruzko 24 txio
Txioerriak hitz egin zuen eta mikrobiotari buruzko haria egitea ideia ona zela erabaki zuen. Hortaz, hemen gaudenez, goazen harira 🧵! (Blogean ere dena batera jarri dut, errazago irakurtzeko)
-
10+1 aholku eta trikimailu GrALari, MALari edota tesiari aurre egiteko
Gure ikasketa akademikoetan zehar egiten duguna da ikastea, besteek egindakoa birziklatzea eta marko horren barruko galderak erantzutea. Ez da gradu baten amaierara arte jakintza sortu behar dugula, besteek sortutakoa bilduta edo zuzenean guk sortzea ezagumendu hori, masterreko lanetan eta tesietan ere gertatzen dena. Sormen lan horretarako ez gaude guztiz prestatuak…
-
Kafepintxoaren, adeitasunaren eta alkandora hawaiiarren akademia
Urtebetetzeak ospakizun egunak dira, baina heltzen direnean pixka bat hausnartzeko ere erabiltzen ditugu, batez ere zenbaki berezietara heltzen garenean. Gaurkoan hogeitaguztiak betetzen ditut (euskaldunok hogeinaka zenbatzen dugu) eta 20-39 tarte honetan zerbaitek baldintzatu banau hori akademia izan da. Urte hauetan akademiarekin lotzen ditugun hainbat alderdi, bai forma aldetik, bai eduki…
-
Geneen funtzioaren egonkortasuna eta dispertsioa
Zientzietan badugu ohitura oso higuingarri bat: dena neurtu behar dugu. Parametroak, neurriak eta beharrezkoa dena asmatzen dugu errealitatearen zati bat kuantifikatu ahal izateko eta horrela ondorioetara heldu. Edo ez. Zeren gauza bat da asmoa eta beste bat egitea lortzen duguna.
-
Bizi bakarra al dago?
Xabier Landabideak, komunikazioan adituak, eskertu zuen hainbat lagunok egiten dugun dibulgazio-lana, baina komunikabideetan zientzia jebiagoa argitaratzea ere eskertuko lukeela. Hortaz, denboraldi honetarako, otu zait noizean behin gai totxoak modu hardcorean lantzea. Total, nire bloga da (ados, ez da Berria) eta bertan nahi dudana egiten dut, nire arauak apurtzea barne 😝. Gai totxo…
-
Enpatxuen genetika
Dibulgazioan hasi nintzenean (non sartzen ari nintzen ez jakiteaz gain) hautu bat egin nuen: lehen egile bezala argitaratzen nituen zientzia-artikuluak azaltzea. Tira, zuk egin duzun lana ez baduzu zuk azaltzen, ez dakit nork azalduko duen. Eta hainbeste lan hartu eta sufritu ostean, ez zabaltzea egindako hori, ba pixka bat tristetxo…
-
Hemen gene-salda badago
Gaur arrastian udazkena hasiko da. Iraileko ekinokzioarekin batera Edonolan dibulgazio-denboraldia hasteko ohitura dut (bakoitza bere frikiak bizi du eta hemen zientziazaleak gara), eta horretara etorri naiz. Honako hau 9. denboraldiaren hasiera da. Nork esango zidan niri orain dela zortzi urte, zergatik dibulgatzen ez nuela azaltzerakoan, modu honetara buelta emango nionik…