#kzjaia2 a joan zaigu eta Zientzia.net-en eskutik unibertsoko hamar tokitara bidaiatu dut! (gehiago…)
Kategoria: Kafepintxo
-
2014ko 25. asteko serieak
Aste honetan udaberriko serieak bukatu dira, tartean Fargo bikaina, eta udako telesailak hasten jarraitzen dute. Hona asteak eman duena. (gehiago…)
-
Kafepintxo&Ikerkuntza solasaldiak: Koldo Garcia
#kzjaia ko 2 edizio joan zaizkigu eta oraindik inork ez du nirekin kafepintxo bat hartu izan nahi ikerkuntzaz hitz egiteko. #kzjaia ko hamargarren sarreran zeozer berezia egiten dudanez, 2. edizioan hau azkenengoa izango denez eta gaur lau urte betetzen direnez tesia irakurri nuenetik, aukera bikaina iruditu zait nire buruarekin #kafepintxo baten inguruan ikerkuntzaz hitz egiteko. (gehiago…)
-
(Genomaren) tamainak ez du axola
Izaki bizidun baten konplexutasunaren artean eta genomaren tamainaren artean erlazioa egon daitekela uste dezakezu. Nahiko agerikoa dirudi, ezta? Gero eta konplexuagoa izan are eta argibide liburu handiagoa izan. Baina horrek, oro har, bakterioetarako balio badu ere landare eta animaliontzat ez du halabeharrez horrela izan behar. Landare eta animalion kasuan genomaren tamainak eta izaki bizidunaren tamainak edo konplexutasunak ez du erlazio zuzenik. Batzuentzat paradoxa, besteentzat enigma . (gehiago…)
-
2014ko 24. asteko serieak
Pixkanak udako serieak hasten doaz eta udaberrikoak bukatzen. Hona asteak eman duena. (gehiago…)
-
Laktosari tolerantzia
Bai, ondo irakurri duzu, laktosari tolerantzia, ez intolerantzia. Baina noski, lotuta daude: laktosa liseritu ahal baduzu ez zara laktosari intolerantea. Laktosa liseritzeko laktasa deitzen den entzima (proteina) bat beharrezkoa da. Jaiotzerakoan laktasa kodetzen duen LCT genea oso aktibo dago eta titia kentzerakoan genea aktibo egoteari uzten dio, laktosa gehiago ezin liserituz. Hori giza-populazio gehienetan gertatzen dena da. (gehiago…)
-
2014ko 23. asteko serieak
Uda bidean martxa lasaia daramagu. Hemen asteko laburpentxoa (berandu). (gehiago…)
-
Behin eta berriro asmatzen
Izaki bizidunon antzeko funtzioak betetzen ditugu: jaio, handitu, ugaldu eta hil. Baina funtzio horiek betetzeko hamaika bide aurkitu ditugu. Bizitza den bezalakoa da eta mota askotako konponbideak asmatu ditugu (egia esan zoriz agertu eta garatu dira eta hautespenak saritu ditu) erronkei aurre egiteko. Baina antzeko konponbideek ez dute zertan jatorri berdina eduki behar. (gehiago…)
-
2014ko 22. asteko serieak
Denboraldi arrunta bukatu ostean, udako seriak hasteko bidean gaude, serie gutxi batzuk zubia eginez. (gehiago…)
-
Genetika artea egiteko
Bartzelonan nengoela, nire behi-katiluarekin kafe bat hartzera nindoan egun horietako batean, korridorearen sarreran genomikako zerbitzukoak jende talde batekin ikusi nituen. Bisita gidaturen bat izango zela pentsatu nuen. Bazkal orduan kontatu zigutenagatik Arte Ederretako ikasleak ziren beren lanak genetika/genoma/DNAn oinarritua egin nahi zutenak. Posible da genetika erabiltzea arte lanak egiteko? Ba nire harridurarako bai, posiblea da. (gehiago…)