Serie batzuk geldialditxo batean dauden bitartean, beste batzuk bere denboraldia bukaerara bideratuta daude. Hona asteko laburpena. (gehiago…)
Kategoria: Kafepintxo
-
Ez dok 13
Ez dok amairu Euskal Herriako kultura mugimendu abangoardista izan zen Asteotan Edonolatik kultura zientifikoa hedatzen saiatu gara jende askorekin batera #kzjaia ren barnean. Ez dok amairu ere, ez dago malefiziorik esateko beste era bat da. Eta zer da malefizio bat? Zorte txarra edukitzea. Eta zer da zorte txarra? Zoriz gertatzen diren gauza txarrak. Eta kiribil hirukoitzdun arrisku-saltu guzti hau zoriari buruz idazteko. (gehiago…)
-
2014ko 12. asteko serieak
Aste honetan denboraldiak bukatzen hasi dira eta beste batzuk bukaera horretara bideratzen ari dira. Goazen laburpenarekin. (gehiago…)
-
Eboluzioa, kode irekikoa
Hackatibismotik jakin badakigu programek kode irekia behar dutela informazio eta funtzio horiek ulertu eta berrerabiltzeko. Geneak eta genomak, DNA hizkuntzan idatzitako informazio eta funtzio zatiak diren heinean, eta informazio trukearen bidez edo dagoen informazio aldatuz funtzio berriak lortzen diren heinean, eboluzioa kode irekikoa dela esan genezake. (gehiago…)
-
2014ko 11. asteko serieak
Topera gauden asteetan gaude, baina serieak denboraldi bukaerara heltzen ari dira. ona asteko laburpena. (gehiago…)
-
Anemia faltziformea (Gaixotasunak eta eboluzioa II)
Hemokromatosia azaldu nizuenean gaixotasunak eboluzioaren bidez ulertu daitezkela esan nizuen. Gaurekoan beste adibide batekin nator: anemia faltziformea . (gehiago…)
-
2014ko 10. asteko serieak
Aste honetan bai, serie gutziak itzuli dira, horietako hainbat bere denboraldi bukaerara zuzenduta. Hona errepasoa. (gehiago…)
-
Umorea zientzian: probabilitate kontu bat
Barretartian asteko txiolaria izendatu nautela baliatuta zientzia eta umoreaz hausnartzen ausartuko naiz. Zientzian lan egiten dugunok beti duda puntu batekin hitz egiten dugu. Horregatik probabilitateak erabiltzen ditugu: benetan esaten duguna %100an ezin dezakegulako esan. Biologian zoriz 20tik 1 arraroa izan daitekela onartzen dugu, horrexegatik %95ko ziurtasunarekin hitz egiten dugu. Zientzia gogorragoetan lan egiten dutenak (fisikariak eta matematikariak) horregatik (hainbeste) gorrotatzen gaituzte: zoria gure faktore magikoa. Esperimentu bat 100 aldiz errepikatuta 4 alditan emaitza ezberdin bat lortzen badugu, cap problema, zoriaren eragina da (izorra zaitezke, puretak). (gehiago…)
-
2014ko 9. asteko serieak
Neguko joku olinpikoen ostean normaltasuna itzuli da eta hainbat serie izan ditut ikusteko. Hona birpasa. (gehiago…)
-
Jainkoen elikagaiaren genoma
Dakizuen bezala #kzjaia rekin bat egiten duen sarrera bakoitzari taula periodikoaren txokolate ontza birtual bat ematen zaio. Honako hau kosk egiten diodan 10. denez, ospatzeko zeozer berezia bururatu zait. Bai, kakaoaren genomari buruz idatziko dut. (gehiago…)