Mid-season eta joku olinpikoen artean kontu gutxi izan dugu aste honetan eta ahaztu egin zait errepasotxoa argitaratzea. (gehiago…)
Kategoria: Kafepintxo
-
GPS aurpegia dut
Kaletik lasai ibiltzen (normalean guztiz despistatuta musika entzuten edo nire gauzetan pentsatzen) jendeak gelditu eta norabide bat galdetu izana bizitzan gertatzen zaizkizun gauza horietako bat da. Ez da ezer berezia, bertokoa zarela pentsatzen dute eta galduta daudenez beren helmugara nola heldu galdetzen dizute. Nik ere galdetu izan dut. Ez da aparteko ezer. Kotxeak edo kamioiak gelditu izanak norabideak emateko, beno, bitxikeriak ziren. (gehiago…)
-
2014ko 7. asteko serieak
Mid-season eta joku olinpikoen artean kontu gutxi izan dugu aste honetan (gehiago…)
-
Extralurtarrak al gara? (Bizitzaren zuhaitza marrazten, eta 3)
Orain arte bizitzaren zuhaitzaz edo sareaz aritu naiz, adarrak espezie taldeak direla eta adaxkak espezieak. Eta batzuetan sareak eraiki behar direla informazio genetiko zatitxo batzuk adar batetik bestera salto egin dezaketelako. Eta enborra izaki bizidun guztien arbaso komuna izango litzatekela. Baina tranpa txiki bat egin dizuet, ez dut esan enbor hori nondik atera den, zuhaitzaren hazia nondik etorri den, hots, biziaren jatorriaz ez dizuet ezer esan. (gehiago…)
-
Genetikariari galdetu: Erasmus Darwin
#kzjaia ren barruan genetikari buruz izan ditzazkezuen galderak erantzuteko asmotan genetikariari galdetu ataltxoa hasi nuen. Aniturri BHItik jaso ditut lehengo galderak , ea erantzuteko gai naizen. (gehiago…)
-
2014ko 6. asteko serieak
Aste hauek arraroak izaten ari dira serieak agertu ta desagertzen dabiltzalako. Eta Ravenswood denboraldia amaitu du, ikusiko berriztatzen duten. (gehiago…)
-
Arkatzak, zuhaitzak eta sareak (bizitzaren zuhaitza marrazten, 2)
Aurrekoan bizitzaren zuhaitzari buruz aritu nintzen eta zenbat eta genomaren eskualde (sekuentzia, gene) gehiago erabili zuhaitza finagoa izango zela esan nizuen. Baina biologian dena ez da hain erreza, bestela ez litzateke hain dibertigarria izango. Zeren genomaren eskualde (sekuentzia) ezberdinak erabilita batzuetan informazio kontraesana ematen dute. Hots, eskualde batekin A eta B espezieak eta C eta D espezieak batera doazela ondorioztatzea eta beste eskualde batekin A, B eta C batera doazela eta D gaixoa arraro bat dela ondorioztatzea. Buruhauste hau konpontzen zaila da, benetan gertatu dena ezin dezakegu jakin eta (beno, denboran bidaiatzeko makina bat asmatuz gero agian bai), baina bai jakin dezakegu non dauden tranpak buruhauste hau ulertzeko. (gehiago…)
-
2014ko 5. asteko serieak
Midseason-a, neguko joku olinpikoak tarteko, hemen dagoela nabari da, serieak noizbehinka aireratuz. Hemen aste honetakoak. (gehiago…)
-
Bizitzaren zuhaitza marrazten
Eboluzioaren teoria (gehiago…)