Gaurkoan ez dakit zer gertatu den Pekin aldetik. Hainbat gauza ikusi ikusi ditut baina ez naz adi egon. Apatia fase batean sartu naiz: edo ez ditut lehiaketak ikusten edo ikusten ditudan lehiaketak interes barik ikusten ditut. Ea finalak heltzen doazen.
Kategoria: Kafepintxo
-
Olinpikoki pasatzen: 10 eguna
Gero eta interes gutxiago nabil jartzen joku olinpikoetan. Phelps-ek lortutakoaren ostean ezer gutxi interesgarri gelditzen da. Gauza batzuk direla, besteak direla, ez dut ariketarik bilatzen, zapping egiten zeozer topatzen badut, pixkat gelditzen naiz, bestela, paso egiten dot. Hori bai, internet bidez azken emaitzen zai egoten naiz.
-
Olinpikoki pasatzen: 9 eguna
Phelps-ek lortu du: 8 urre. Hitzik gabe. (gehiago…)
-
Olinpikoki pasatzen: 8 eguna
Beste egun lasai bat erritmo jeiste honetan: atletismoa, txirrindularitza pistan, igeriketa, saskibaloia eta futbola. (gehiago…)
-
Olinpikoki pasatzen: 7 eguna
Erritmo geldoagoan kirol ezberdinak dastatzeari ekin diot: txirrindularitza pistan, tenisa, atletismoa, saskibaloia eta igeriketa. (gehiago…)
-
Olinpikoki pasatzen: 6 eguna
Egun honetaz paso egin dut. Desintoxikazio pixkat behar nuen, joku olinpikoei kasu handirik ez egitea. Interneten emaitza garrantzitsuenak begiratu (Phelps berriro ere) eta gutxi gehiago. Saturatua nengoen.
-
Olinpikoki pasatzen: 5 eguna
Onartzen dut: saturatzen/aspertzen hasi naiz. Hainbeste kirol, hainbeste ordu eta, orain bai, hainbeste aukera, galtzen hasi naizela. Tenisa, igeriketa, judoa, borroka, piraguismoa, boxeoa, futbola, eskubaloia, bela, halterofilia, waterpoloa, tiroa, txirrindularitza eta esgrima. (gehiago…)
-
Olinpikoki pasatzen: 4 eguna
Saskibaloia, tenisa, bela, piraguismoa, judoa, halterofilia, igeriketa, boleibola, hondartzako boleia, tenisa eta waterpoloa izan dira eguneko menua. (gehiago…)
-
Olinpikoki pasatzen: 3 eguna
Gaurkoan joku olinpikoei kasu handirik ez diet egin. Hainbat gauza artean, berandu esnatu naizelako, zineman egon naizelako eta arratsaldean errepikatu dituzten gauzak edo ikusita nituen edo ez zitzaizkidan gehiegi interesantzen. Hala ere hainbat kirol zatika ikusteko aukera izan dut: igeriketa, hockeya, piraguismoa, judoa, halterofila, saltuak, tenisa, arraunketa eta bela. (gehiago…)
-
Olinpikoki pasatzen: 2 eguna
Gaurkoan bai, mandoa hartu eta kirol ezberdinetan saltzeatzen ibili naiz. Onartzen dut ez dudala lehiaketa oso bat ikusten, saltoka noala frogaz-froga emaitzak ikusten edo tartetxo bat ikusten. Modu honetan igeriketa, bela, arrauna, gimnasia artistikoa, txirrindularitza, esgrima, judoa, saskibaloia, futbola eta tenisa (gutxi bertan behera gelditu baita) ikusi ditut gaur. (gehiago…)