Nature Reviews Genetics aldizkariak, 20 urte bete dituela erabilita, 12 ikertzaileri genetikaren eta genomikaren etorkizunaz aritzeko eskatu die, jakintza-arlo horiek dituzten aukeren eta errenkoei buruz, hain zuzen ere. Blog honetan genetikak eta genomikak ematen duten azaltzen saiatzen naizenez, interesgarria iruditu zait iritzi horiek hona ekartzea. Horrela, etorkizunean jorratuko ditugun gaiak gaurdanik zeintzuk izan daitezkeen jakin dezakegu.
(gehiago…)Kategoria: Kafepintxo
-
Etxeratze-agindurako genetika (112): Gene-erregulazioa
Geneek funtzio biologikoak burutzen dituztenez beti interesa sortzen dute. Askotan helburua da gaixotasun baten edo ezaugarri baten oinarrian dauden geneak zeintzuk diren ezagutzea. Horregatik giza genoma sekuentziatu zenean itxaropen handiak jarri ziren gaixotasunen eta ezaugarrien gene-oinarriak hobeto ulertuko zirelakoan. Baina bizian gauzak ez dira hain errazak: geneak ezagutzeaz gain, geneen aktibitatea nola erregulatzen den jakin behar da ere. Gene-erregulazioa hobeto ezagutzeko orain dela 10 urte GTEx egitasmoa abiatu zen eta orain dela aste batzuk beren azken emaitzak argitaratu dituzte.
(gehiago…) -
Sukaldea
Nahiko agerikoa da jatea gustuko dudala: janarien argazkiak txiokatzen ditut, azpiatal hau gosariaren inguruan eraikita dago eta kokatzen den atala hamaiketakoari egiten dio aipamena. Bai, janaria nire bizioa da eta jaten asko gozatzen dut. Batez ere janari hori kozinatu badut.
Zeren niretzat sukaldea erlaxatzeko tenplu bat da. Kozinatzeak pilo bat erlaxatzen nau. Garaia estresagarrietan nagoenean sukaldean denbora gehiago pasatzen dut eta, ondorioz, nire sabelean nabaritzen da. Noski, gauza hain gozoak prestatu ostean ez ditut zaborrera botako, hori bekatu mortala da! Ta harrikoa egitea ez zait batera kostatzen egiten, e? Erlaxazio prozesuaren parte da.
Eta, gainera, nire filosofiak nire bi grinak, sukaldea eta zientziak lotzen ditu: “Zientzia kozinatzea bezalakoa da: bakoitzak bere ukitua ematen dio, etxean eginda, maitasunez eginda eta familia eta lagunekin partekatuta, gozoagoa da”
-
Larrialdirako genetika (111): Genetikaren etorkizuna (8)
Nature Reviews Genetics aldizkariak, 20 urte bete dituela erabilita, 12 ikertzaileri genetikaren eta genomikaren etorkizunaz aritzeko eskatu die, jakintza-arlo horiek dituzten aukeren eta errenkoei buruz, hain zuzen ere. Blog honetan genetikak eta genomikak ematen duten azaltzen saiatzen naizenez, interesgarria iruditu zait iritzi horiek hona ekartzea. Horrela, etorkizunean jorratuko ditugun gaiak gaurdanik zeintzuk izan daitezkeen jakin dezakegu.
(gehiago…) -
Larrialdirako genetika (110): COVID-19ari gene-sentikortasuna (2)
Pilula hauen lehenengo txandan zehar aipatu nuen COVID-19 larria pairatzean norberaren geneek eragina ote zuten ikertzen ari zirela eta hainbat egitasmo abian zeudela datuak aztertu ahal izateko. Orduan esan nuen ez nintzela oso baikorra, baina pot egin nuela aitortzen dut. Plottwist bat barne.
(gehiago…) -
Zientziafobia
Azken hilabeteetan zientzien gain jarri ditugu gure itxaropenak. Bere akatsak izango dituzte baina dugun heldulekurik eta lanabesik onenak dira. Baina zentraltasun horrek kontrako erreakzioa sortu du, ere zientzien mesfidati direnak edo, zuzenean, zientzian aurka beren obsesioak botatzen dituztenak.
Noski, ni honetan alde interesatua naiz: zientziak dira nire ogibidea eta, gainera, grina. Horregatik ere zientzien kontrako erasoak modu pertsonalean hartzen ditut. Zeren jarrera hori hedatzen bada, zientziak arbuiatzea jarrera onargarri bat dela normalizatzen bada, agintariek (are) errazagoa izango dute zientzien inbertsioa (are) gehiago murriztea. Eta horrek ekainean kale gorrian utz nazake. Hainbaten begietan merezita, gainera.
Hortaz, ezin naiteke ulergarria, enpatikoa edo atsegina izan zientziafoboekin. Ezin dezaket tonua zaindu polarizazioa ekiditeko. Nire ogiarekin jolasten ari dira, hori oso pertsonala da. Eta pertsonala, politikoa.
-
Larrialdirako genetika (109): Genetikaren etorkizuna (7)
Nature Reviews Genetics aldizkariak, 20 urte bete dituela erabilita, 12 ikertzaileri genetikaren eta genomikaren etorkizunaz aritzeko eskatu die, jakintza-arlo horiek dituzten aukeren eta errenkoei buruz, hain zuzen ere. Blog honetan genetikak eta genomikak ematen duten azaltzen saiatzen naizenez, interesgarria iruditu zait iritzi horiek hona ekartzea. Horrela, etorkizunean jorratuko ditugun gaiak gaurdanik zeintzuk izan daitezkeen jakin dezakegu.
(gehiago…) -
Larrialdirako genetika (108): Nobel saria CRISPRaren asmatzaileei
Pasaden astean Nobel Sariak banatu ziren eta zientzietakoen artean genetikarekin zer ikusi zuzena duen bat banatu zen. Hain zuzen ere, kimikako Nobel saria Emmanuelle Charpentierek eta Jennifer A. Doudnak jaso zuten CRISPR/Cas9 metodoa garatzeagatik. Eta metodo horrek azken urteetan gene-edizioari bultzada handi bat eman dio.
(gehiago…) -
Bartzeloneta
Orain dela hamar urte Bartzelonara bizitzera joan nintzen bi urtez. Bartzeloneta auzoan pisu txiki baina itxuroso bat hartu nuen, lanetik gertu. Merkatua alboan nuen eta kalearen bukaeran hondartza ikusten zen.
Auzoaz maitemindu nintzen. Gentrifikazio prozesua hasita bazegoen ere eta turismoa mehatxu bat bazen ere, oraindik bere xarma mantentzen zuen. Bartzelona den jolas-parkearen baitan bazegoen ere, oraindik bere izaera mantentzeko gai zen. Denbora oso gutxian bertokoa banintz bezala sentitu nintzen, nire izaerarekin bat egiten zuen auzoa baitzen. Auzoaren ezizena “L’Ostia” da eta bertoko auzoko elkarteak izen hori darama. Imajina dezakezue euskaldun batekin, batez ere Bilbo ondokoa izanda, zenbat joko ematen zuen horrek.
Euskal Herrira itzuli nintzenetik, Bartzelonara bueltatzen naizen bakoitzean nire bigarren etxetzat jotzen dudan auzora itzultzen naiz, jada zena ez bada ere.
-
Larrialdirako genetika (107): Genetikaren etorkizuna (6)

(gehiago…)