Latest Posts

  • Kafepintxo

    Eta dibulgaziorik egingo ez banu?

    Gaur 15 urte betetzen dira Edonola martxan jarri nuenetik. Urtero kontatzen dudan bezala, hasieran zeozer pertsonala zen, nire interesei eta harrikadei irtenbide bat izateko. Txoko txiki bat, asmo handirik gabekoa, zaletasun txiki bat. 8 urte baino gehiago dira genetikaren eta zientziaren dibulgaziora bideratu nuela. Hortaz, Edonolaren bizitza erdia baino gehiago…

  • Genetika, genomika ta beste - Kafepintxo

    Hesteetako hanturazko gaixotasunaren gene-oinarriak euskal populazioan

    Dakizuen bezala, lehen egilea naizen zientzia-artikulu bat argitaratzen denean egin duguna azaltzeko ohitura daukat. Egia da ere, oraindik halako azalpen-artikulu bat zor dizuedala, laster zor hori kitatzea espero dut. Edonola ere, gaurkoan argitaratu berri den artikulu bat azaltzen saiatuko naiz. Batez ere bertako populazioa aztertu dugulako eta horrek beti interesa pizten duelako.…

  • Kafepintxo

    Zientziak, jomugan

    Azken bi urteak estres proba bat izan dira maila, ertz eta arlo askotan. Pandemiak gure egitura guztiak jo ditu eta ditugun muga guztiak agerian utzi ditu. Horien artean zientziak eta bere egiteko moduak izan dira lehen lerroan jarri direnak. Periferian bizitzera ohituak, gauza arraroak egiten dituzten frikien talde bat bezala…

  • Kafepintxo

    Kafepintxoaren, adeitasunaren eta alkandora hawaiiarren akademia

    Urtebetetzeak ospakizun egunak dira, baina heltzen direnean pixka bat hausnartzeko ere erabiltzen ditugu, batez ere zenbaki berezietara heltzen garenean. Gaurkoan hogeitaguztiak betetzen ditut (euskaldunok hogeinaka zenbatzen dugu) eta 20-39 tarte honetan zerbaitek baldintzatu banau hori akademia izan da. Urte hauetan akademiarekin lotzen ditugun hainbat alderdi, bai forma aldetik, bai eduki…

  • Kafepintxo

    Bizi bakarra al dago?

    Xabier Landabideak, komunikazioan adituak, eskertu zuen hainbat lagunok egiten dugun dibulgazio-lana, baina komunikabideetan zientzia jebiagoa argitaratzea ere eskertuko lukeela. Hortaz, denboraldi honetarako, otu zait noizean behin gai totxoak modu hardcorean lantzea. Total, nire bloga da (ados, ez da Berria) eta bertan nahi dudana egiten dut, nire arauak apurtzea barne 😝. Gai totxo…

  • Kafepintxo

    Enpatxuen genetika

    Dibulgazioan hasi nintzenean (non sartzen ari nintzen ez jakiteaz gain) hautu bat egin nuen: lehen egile bezala argitaratzen nituen zientzia-artikuluak azaltzea. Tira, zuk egin duzun lana ez baduzu zuk azaltzen, ez dakit nork azalduko duen. Eta hainbeste lan hartu eta sufritu ostean, ez zabaltzea egindako hori, ba pixka bat tristetxo…

  • Kafepintxo

    Hemen gene-salda badago

    Gaur arrastian udazkena hasiko da. Iraileko ekinokzioarekin batera Edonolan dibulgazio-denboraldia hasteko ohitura dut (bakoitza bere frikiak bizi du eta hemen zientziazaleak gara), eta horretara etorri naiz. Honako hau 9. denboraldiaren hasiera da. Nork esango zidan niri orain dela zortzi urte, zergatik dibulgatzen ez nuela azaltzerakoan, modu honetara buelta emango nionik…