Latest Posts

  • Kafepintxo

    Hemen gene-salda badago

    Gaur arrastian udazkena hasiko da. Iraileko ekinokzioarekin batera Edonolan dibulgazio-denboraldia hasteko ohitura dut (bakoitza bere frikiak bizi du eta hemen zientziazaleak gara), eta horretara etorri naiz. Honako hau 9. denboraldiaren hasiera da. Nork esango zidan niri orain dela zortzi urte, zergatik dibulgatzen ez nuela azaltzerakoan, modu honetara buelta emango nionikā€¦

  • Domeketako gosaria - Kafepintxo

    Guzti honek merezi du

    Gaur Edonolak 14 urte betetzen ditu. Urtero bezala konta nezake blog hau harrikada pertsonalak botatzeko hasi zela eta denboraren poderioz zientziarekin eta, batik bat, genetikarekin lotutako harrikadak botatzeko bilakatu nuela. Zera, bada, berriro kontatu dut. Kontua da, merezi al du zientziei eta genetikari buruzko blog bat elikatzeak?

  • Genetika, genomika ta beste - Kafepintxo

    Sindemiak hemen jarraitzen du

    Orain dela urtebete itxialdirako zientzia-pilulak hasi nituen. Orduan ez nekien zenbat iraungo zuten, ezta bi txanda izango zutenik edo zein harrera izango zuten. Nire asmo bakarra izan zen zientziak gehien behar genituen momentuan lagungarria izatea, heltzen zitzaizkigun berriak interpretatzen laguntzea. Zientzietaz zeozer dakien lagun bat bezala. Adituak eta arituak beste batzuk ziren…

  • Kafepintxo

    Pandemia bati aurre egiteko neurriak

    SARS-CoV-2aren hedapenaren eta COVID-19aren egoera oso kezkagarria da gurean. Berriro ere. Orain dela urtebete hasi zen pandemia honi neurria hartu ezinik gaude. Edo ez diogu hartu nahi. Orain dela 10 hilabete pasatxo hasi ginen neurri ezberdinak erabiltzen birusari aurre egiteko edo birusarekin bizitzeko. Baina badirudi ez dugula ezer ikasi eta…

  • Domeketako gosaria - Kafepintxo

    2020

    Urte honetan idatziko dudan azkenengo testua da hau. Urte arraroa izan da, gogorra, momentu batzuetan beldurgarria. Baina ez dut sentitzen urtea berez txarra izan denik. Gure miserien ispilua izan da baina horrek ez du urtea txarra egiten, orain arte egin duguna baizik. Bide errazetik joko dugu eta erru guztia urteari…

  • Domeketako gosaria - Kafepintxo

    Gabonak

    Oso gabonzalea naiz. Bihar Tomas Deunarekin hasiko den urteko sasoia hau pila bat gustatzen zait. Aurten pixka bat ezberdinak izango dira, baina berdin-berdin gozatuko ditut.  Bihar Areatzara ez naiz joango, ados, baina horrela jendetza ekidingo dut (iaz pilo bat agobiatu nintzen). Baina txistorra jatea eta indabak sakramentu guztiekin jatea berdin-berdin…

  • Genetika, genomika ta beste - Kafepintxo

    Etxeratze-agindurako genetika (eta 134): 37 galdera mundua hankaz gora jarri duen birusari

    Gaur, bigarren aldiz, pilula-sorta honi bukaera emango diot. Ez dakit hirugarren txanda bat etorriko den urte berriarekin, aurrerago berriro ekingo ote diodan formatu honi edo hemen bukatzen ote den. Edonola ere, pandemia honek uzten digun galderekin bukatu nahiko nuke. Oraindik ez dakigun horrekin, oraindik buruan bueltaka ditudan galdera horiekin. Doinua,…