Idoloen fenomenoa eta sortzen dituen pasioak eta fanen legioak behiak trenei begira bezala uzten naute. Hotz, oso hotz. Batzuetan iruditzen zait dela ulertzen ez dudalako edo, agian, nire estandarretarako, zerbait irrigarria dela pertsona bat edo dena delakoa gurtzea. Baina ez da hori, gertatzen ari dena ulertzen dut, eta ez du…
Latest Posts
-
-
Euskaraldiarako genetika (125): Geneak geneen baitan
Genomen antolakuntza, hau da, gene-materiala deitzen dugun horren antolakuntza, dirudiena baino konplexuagoa da. Hainbat gene-osagai egon daitezke bertan, izaki bizidun edo ez-bizidunaren arabera, baina geneak dira hoberen ezagutzen ditugunak. Badakigu nola hasi egiten diren, nola itzultzen diren proteinetara eta nola bukatzen diren. Nolabait, geneen gramatikan trebeak garela uste dugu. Bai,…
-
Euskaraldiarako genetika (124): Genetikaren etorkizuna (eta 13)
Aurreko hamabi asteetan hona ekarri ditut genetikako eta genomikako hainbat adituk genetikaren etorkizuna nolakoa izango denari buruz esan dutena. Gaurkoan, bukatzeko, nire iragarpenak egingo ditut. Zeren ez naute nazioarteko aldizkari ospetsu batera gonbidatuko edo inora gonbidatuko nire iritzia ematera, baina, tira, nik nire iritzia dudanez zuekin partekatu nahiko nuke.
-
Euskaraldiarako genetika (123): Retroiak
CRISPR sistema bakterio batzuek beren buruak birusetatik babesteko duten mekanismoa da. Ezaguna zaigu orain dela gutxi CRISPR sistema gene-ediziorako moldatzeak Nobel saria jaso zuelako. Baina ez dirudi gene-ediziorako baliagarria izan daitezkeen bakterioen defentsa-sistema bakarra denik.
-
Euskaraldiarako genetika (122): Deus ex machina
Telesail eta film askotan ikusi izan dugu: egoera supertxungoa da, gure heroiek irtenbiderik gabe daude baina, tatxan, bapatean, istorioaren norabidearen kontra zerbait agertzen da gure heroiek mundua salba dezaten. Ez dakit, gizateria ia birrindu duten estralurtar batzuei birus informatiko bat bidaltzea; edo birus ultratxungo baten aurkako txertoa tximino batetik lortzea,…
-
Euskaraldiarako genetika (121): Korodatuak (4)
COVID-19aren inguruan eta gaixotasun hori sortu duen SARS-CoV-2 birusaren inguruan datu asko ematen dira. Horietako batzuk aurrekoetan landu ditut, pandemiaren fase ezberdinetan eman dezaketen informazioa ulertzeko eta pandemiaren bilakaera ulertzeko. Esate baterako, joerak nolakoak diren ikusteko, testak egiteko dagoen gaitasuna ikusteko edota, lazgarriena, hildakoen joera ikusteko. Gaurkoan agian intuizioaren aurkako zehaztasun bati buruz aritu nahiko nuke.
-
Eltxoak
Eltxoek oso gogoko dute ni ziztatzea. Ez dakit zer duen nire odolak edo usainak erakartzen dituela. Uda terriblea da zentzu horretan: ez banaiz kontuz ibiltzen, edozein momentutan ziztatzen naute. Okerrena gauetan da, ez badut eltxo-hilgarria botatzen goizeko ordu txikitan ziztada heltzen da. Eta esnatzea. Eta azkura. Eta azkurak lo egiten…
-
Errua
Azken zortzi hilabeteetan, eta azken asteetan batez ere, errua oso presente izan dugu. Kororen hedatzearen errua banatzen eta errieta egiten denbora pasatzen dute beren erantzukizunari so egin nahi ez diotenek. Baina errua oso arrotza egiten zaidan zerbait da. Agian nire formakuntza laikoagatik hain kristaua den erruak ez du inolako eraginik…
-
Euskaraldiarako genetika (120): Genetika komunikatzen
Ana Galarragak egin zidan elkarrizketan berak esan zuen bezala Edonola genetika euskaraz jorratzen duen lehen bloga da. Hamabostaldi honetan euskaldunok ahalduntze ariketa bat egingo dugunez, egokia iruditu zait blog honetan egiten dudan eta dugun ariketari buruz hausnartzea. Azken finean genetika euskaraz komunikatzeko izanik, zientzia gizarteratzen du eta euskara indartzen du.
-
Etxeratze-agindurako genetika (119): Genetikaren etorkizuna (12)
Nature Reviews Genetics aldizkariak, 20 urte bete dituela erabilita, 12 ikertzaileri genetikaren eta genomikaren etorkizunaz aritzeko eskatu die, jakintza-arlo horiek dituzten aukeren eta errenkoei buruz, hain zuzen ere. Blog honetan genetikak eta genomikak ematen duten azaltzen saiatzen naizenez, interesgarria iruditu zait iritzi horiek hona ekartzea. Horrela, etorkizunean jorratuko ditugun gaiak gaurdanik…