Bihar hamar urte beteko dira bidaiarik zoroena, ederrena eta aberasgarriena abiatu nuenetik. Orain dela hamar urte nire burua aztertu nuen eta zergatik dibulgatzen ez nuen argitaratu nuen. Harrigarriki, testua ondo zahartu dela iruditzen zait. Bai erabilitako estiloan, bai plazaratutako arazoetan. Eta, zorionez, gauza batzuetan erratu nintzen.
(gehiago…)Etiketa: autobiografia
-
Zientzian jolasten eta endredatzen (eta V): Ikertzailea hil arte
Eguna iritsi da. Aste hauetan nire ikertzaile-bizitzaren lau fase nagusiak laburbildu ditut (hastapenak,Bartzelonako garaiak, itzulera eta azken urteak) eta gaur azken lan-eguna dut ikertzaile gisa. Beti hor egon den zera hori (“honakoa azken kontratua da”) heldu da. Uste nuen bertigoa emango zidala, nostalgia izango nuela edo hutsune bat sentituko nuela. Baina, zera, onartuko dut: hil arte ikertzailea izango naiz. Izan lehen ofizio gisa, izan afizio kuttun gisa, ikertzailea izatea izaera bat da eta izaera hori nirea da.
(gehiago…) -
Zientzian jolasten eta endredatzen (IV): Nire baldintzekin hil
Behin EHUn nire zikloa bukatuta eta itxita zegoela onartuta, Biodonostiara egin nuen salto. 2017a zen Donostiara heldu nintzenean. Hilabete gutxi batzuetarako kontratua neukan. Baina bizitza da den modukoa eta, gauza batzuk hemendik, beste batzuk hortik, azken sei urteak bertan ikertzen eman ditut. Denetatik gertatu den sei urte. Eta denetatik diodanean, guztiok dakigu denetatik gertatu dela urte hauetan.
(gehiago…) -
Zientzian jolasten eta endredatzen (III): Ni ez naiz hemengoa
Bartzelonako abenturaren ostean, Euskal Herrira itzuli nintzen zeren, aizuek, nire sentipena beti izan da nire gaitasunak (direnak direla) herri honen mesedetan erabili behar ditudala. Ni eroso sentitzen naiz gertuko gauza txikiak egiten, ez hotsandiko gauzak egiten. Baina jada ez nintzen nintzena, eta agian lekurik ez nuen.
(gehiago…) -
Zientzian jolasten eta endredatzen (II): Atlantida 17
Aspaldi esan nuen noizbait nire autobiografia ez baimendua idazten banuen Bartzelonari buruzko kapitulua “Atlantida 17” deituko nuela. Hortaz, zentzua dauka bi urte horiek laburtzeko erabiliko dudan sarrera horrela deitzea. Aurreko atala tesia defendatu berritan bukatu nuen. Tesia defendatu ostean oporretan Tenerifera joan nintzen eta joan baino lehenago Bartzelonako lan-eskaintza batera aurkeztu nintzen. Beranduago baiezkoa jaso nuen eta 2010ko iraila bukaera aldera Bartzelonara joan nintzen bi urtez lan egitera. Eta bizitzera. Bartzeloneta auzoko Atlantida kaleko 17. zenbakian dagoen eraikinera.
(gehiago…) -
Zientzian jolasten eta endredatzen (I): Lehengo urratsak
17 urte pasa ditut zientzian jolasten eta endredatzen, hemendik aste gutxi batzuetara bukatuko dudan zikloa. Paper guztiak jada sinatu ditut, hortaz, ez dago atzera egiterik eta ordainpeko ikertzaile izateari utziko diot. Ziklo hain luze bat ixteak bertigoa, tristura eta harrotasunaren arteko sentsazio nahasketa eragiten dit. Eta, normala den bezala, itxierek aukera ematen dute atzera begiratzeko, egindakoa laburtzeko eta baloratzeko. Eta nola bost ostegun barru azken lan eguna izango dudanez, asteko egun aproposena da urte guzti hauek biltzeko. Egia esan, ez dut alderdi eta ertz negatiboei aritu nahi, horri buruz jada idatzi nuen eta gustura idatzi ere. Ez, zintzotasun ariketa bat egin nahi dut nire buruarekin eta zerbitzatu diodan komunitatearekin, egin ditudan ekarpenak bere lekuan kokatzeko.
(gehiago…)