Gene-informazioa eskuratzea gero eta errazagoa da. Hain da erraza, ezen gero eta pertsona gehiagok erabiltzen dituztela hainbat konpainiak eskaintzen dituzten gene-zerbitzuak. Hala, bere jatorria jakin dezakete, senide urrunak aurkitu eta osasun-informazioa eskuratu. Gainera, erabiltzailearen eta konpainiaren arabera, gene-informazio hori ikerkuntzan erabili daiteke.
-
-
Nahi gabeko gene-aurkikuntzak
Gene-ikerketa bat abiatzen dugunean, beno gizakiekin egiten den edozein ikerkuntzan bezala, hasieratik ezartzen da ikerketaren helburua eta egingo dena. Hala ere, geneak geneak direnez, nahi gabeko gene-aurkikuntzak egin daitezke. Hau da, gaixotasun bat ikertzeko pertsonei beren gene-informazioa eskatzea eta informazio hori aztertzerakoan beste gaixotasun batekin lotuta dauden gene-aldaerak aurki daitezke.…