• Genetika, genomika ta beste - Kafepintxo

    Norbaitek esan behar zuen

    Irail honetan 15 urte betetzen dira EHUko genetikako laborategian hasi nintzela. Orduan ez nekien, baina nire ikertzaile-karreraren abiapuntua izan zen hori. 15 urte beranduago ezin dezaket esan karrera horren esperientzia positiboa izan denik, kontrakoa baizik: frustragarria, nekagarria eta, batzuetan latza, oso latza. Bai, gauza onak egon dira: bidean egindako lagunak…