Azken asteetan birusak gaizkile nagusiak bilakatu zaizkigu. Hala ere, biziaren parte dira eta, ingeniaritza genetikoaren bidez, erabilgarriak suerta daitezkeen lanabesak bilaka daitezke. Birusen ezaugarrietan oinarrituta bioteknologiako lanabes asko garatu dira eta, aspalditik, birusak erabili nahi izan dira gene-ediziorako eta bestelako osasun helburuekin. Baina, tira, birusak direnez, beren erabilerak kezka sortzen du, agian zientzia-fikzioko telesailetan bere erabilera esajeratu dutelako. Baina posible da birusak gure alde erabiltzea.
(gehiago…)Etiketa: dazientziat
-
Itxialdirako genetika (72): Gene-informazioa lagatzea
Itxialdian zehar (lehenago ere) gene-datuei buruz hainbatetan hitz egin dut. Kontua garrantzitsua izateaz gain, gizarte moduan ikerkuntzan dugun konfiantza indartu edo kolokan jarri dezakelako. Azken finean pertsona batek, laguntzeko borondatearekin, denon onurako, bere (gene-)informazioa ematen digu ikerketak gauzatu ahal izateko. Baina behin informazio horiek utzita, jendeak gogoratzen al du zer eta zertarako utzi al duen?
(gehiago…) -
Itxialdirako genetika (71): Genomaren zaindaria, gene-ediziorako oztopo
Orain dela lau urte gene-edizioak bultzada handia izan zuen CRISPR-Cas9 teknika zela eta. Orduan etorkizun oparoa zuela saltzen zen, gene-gaixotasunak konponduko zituela eta iraultza bat izango zela; ordutik askotan bere aplikazioak eta hobekuntzak izan dira hizpide. Dena euforia puntu batekin. Beno, ni bezalako hondatzaileek izan ezik, zuhurtziaz jokatzeko eskatzen nuela eta dudala. Zeren bizian dena konplexua da eta ez hain erreza. Gaurkoan edizio genomikoak duen beste oztopo bat jorratuko dut.
(gehiago…) -
Itxialdirako genetika (70): Espezieen mugak
Aurreko batean @mikelgs-ek proposatu zidan espezie bat zer den eta espezien arteko mugak nola zehazten diren azal nezakela. Hori azaltzea pardel bat da eta gainera taxonomiarekin nituen amesgaiztoak gogoratzen dizkit. Hortaz, saiatuko naiz azaltzen zergatik den hain zaila erantzun bat aurkitzen.
(gehiago…) -
Itxialdirako genetika (69): COVID-19ari buruz datuak partekatzen
COVID-19ak zientzietan eta zientziak egiteko moduan eragin handia izan du. Datuak arin eta modu fidagarrian partekatzearen beharrak, lehendik zeuden sareak egokitzea eta sendotzea ekarri du edo berriak sortzea. Horietako sare batzuen esperientzia hona ekarriko ditugu.
(gehiago…) -
Itxialdirako genetika (68): Zabor-posta zientzian
Zabor-postara, ingelesez SPAM bezala ezagutzen den horretara, ohituta gaude. Gure posta elektroniko hornitzaileek iragaziak dituzte mota horretako mezuak gure sarrera-ontzira ez heltzeko. Denetarik aurki dezakegu bertan, tartean iragarkiak edota iruzurrak, edozein gairi buruz. Gainera zabor-postak Interneteko beste arlo batzuetan ere aurki ditzakegu (foroak, blogak, sare-sozialak, etab.) eta jasotzen ditugun dei komertzial batzuk ere zabor-deia bezala jo ditzakegu. Bada, zientzian ere zabor-postak jasotzen digu.
(gehiago…) -
Itxialdirako genetika (67): Immune-sistema eraginkorrak SARS-CoV-2a antzematen
COVID-19aren krisiaren harira, sorta honetan hainbatetan landu dugu ostalariaren geneek izan dezaketen eraginaz. Nik kontu hori oso argi ez badut ere. Bada, ikertzaile talde batek aztertu du immune-sistemako gene batzuen gene-aldaerarik erangikorrenak SARS-CoV-2aren antzemateko.
(gehiago…) -
Itxialdirako genetika (66): Mikrobiomaren eragina immune-sisteman
Azken asteetan immune-sistemari begira egon gara. Patogenoen aurrean defendatzen gaituen sistema hau hainbat ertzetatik aztertu dut sorta honetan zehar eta gaurkoan osagai berri bat gehituko diot: mikrobiomaren (bizidunetan bizi diren mikrobioen) eragina.
(gehiago…) -
Itxialdirako genetika (65): Gene-informazioaren balioa
Nire lana egiteko gene-informazioa behar dut. Eta horretarako jendeak bere gene-informazioa eman nahi izatea. Beti modu altruistan egiten dute, gaixotasun bat edo beste ikertzeko erabiltzen baititugu. Edo gene-informazio hori biobanku batetik lortzen dugu, non norbanakoek arrazoi bategatik edo besteagatik bertan utzi dituzten. Esate baterako, nik hori egin dut ere, logikoa iruditzen zaidalako nire gene-informazioa ikerkuntzarako eskuragarri uztea; besteenak erabiltzen ditudan bezala, beste ikertzaileek nireak erabili ahal izatea. Lasai, guzti honek gobernantza oso zorrotza du eta ez dira datuok edonorren eskuetan uzten.
(gehiago…) -
Itxialdirako genetika (64): Zientzian konfiantza
COVID-19aren krisiak zientziari begira jarri gaitu. Gertatzen ari zena ulertzeko zientzialari, ikertzaile eta adituak jarri dira kamera, mikrofono eta komunikabideen aurrean. Baina galdera guztientzat ez zegoen erantzunik edo erantzun horiek aldatuz joan dira, zehaztasun eta ñabardurak gehituz. Hori dela eta iradoki da agian jendeak zientzian konfiantza gal dezakela eta gizartean zuen ospe ona murriztea.
(gehiago…)