Sorta honetan zehar hainbat aldiz aipatu dut iruditzen zaidala COVID-19ari buruzko zientzia-artikuluen hiperinflazioa dagoela. Pasaden ostiralean Berrian Ion Orzaizek gaia oso txukun landu zuen. Hainbat gako ematen dira bertan, esate baterako argitalpen-sistema zaharkitua edota ikerkuntza-sistemaren inertziak. Egia da nori galdetzen diozun arabera, esango dizu ona dela hainbeste ikertzailek zientzia-artikuluak argitaratzea, horrek esan nahi duelako ikerkuntza-sistema arin mugitu dela COVID-19a ikertzeko. Badakizue nik kontrako iritzia dudala.
(gehiago…)Etiketa: dazientziat
-
Itxialdirako genetika (62): Estigmak diren geneak
Ezaugarri eta gaixotasun askok gene-oinarria dute. Idatzi ditudan berrehun testuetan zehar horietako batzuk azaldu ditut, azken finean, genetikaren bidez hori delako ulertu nahi duguna: lau aukeren konbinazio ezberdinek nola sortzen duten bizian ikusten ditugun funtzio biologiko guztiak. Eta horrek dituen elkarrekintza eta inplikazioak. Baina ikertzen den ezaugarriaren arabera tentuz ibili behar da zer eta nola ikertzen diren eta nola komunikatzen diren emaitzak, adibidez jokabideen edo nahasmenduen kasuan. Emaitza horien interpretazio gaiztoak ez egoteko eta eugenesiari atea ez irekitzeko.
(gehiago…) -
Itxialdirako genetika (61): Gizakion adaptazio lokalak
Sorta honetan zehar aipatu izan dut hautespen naturala gainditu genuela uste genuela baina eboluzioak zaplazteko bat eman zigula. Baita ere @mikelgs -k proposatu zidan ea benetan hautespen naturala saihestu dugun egokitzeko dugun gaitasunagatik eta gure kiderik ahulenak zaintzeagatik. Gaurkoan hori landuko dugu beste modu batera: nola giza-populazioak egokitu diren lekuetara eta horrek zein isl duen gure gene-materialean.
(gehiago…) -
Itxialdirako genetika (60): Gene-dosia orekatzen
SARS-CoV-2ak ACE2 hartzailea erabiltzen du zeluletan sartzeko. Hori ondo ikasi dugu. Baita ere badirudi ezberdintasunak daudela emakumeek eta gizonek COVID-19ari duten sentikortasunean. Eta ACE2 hartzailea X kromosoman dagoenez, baten batek proposatu du emakumeek bi X kromosoma dutenez eta gizonek bakarra, ba genearen adierazpena handiagoa dela eta horregatik daudela ezberdintasunak. Garunak eztanda egin zidan.
(gehiago…) -
Itxialdirako genetika (59): Gaixotasunak eta sexua
Gero eta ikerketa gehiago daude non ikusten den sexuak eragina duela gene-oinarria duten gaixotasunetan. Ezberdintasun horiek gaixotasunak garatzeko arriskuan eragina dute eta, kasuan kasu, aztertu behar da sexuak zein mekanismoen bidez eragiten duen ezberdintasun hori. Orain dela gutxi argitaratutako lan batek emakumeak eta gizonak modu ezberdinean eragiten dien hiru gaixotasun aztertu dituzte.
(gehiago…) -
Itxialdirako genetika (58): Normaltasuna
Normaltasuna estatistikan erabiltzen da balioen banaketa bat izendatzeko. Ez naizenez matematikaria (euskaldunen artean matematikari dibulgatzaile apartak ditugu) ez naiz hori azaltzen saiatuko; bakarrik biologo moduan askotan erabiltzen dugun kontzeptua dela azaldu nahi dut, aztertzen ditugun ezaugarri askok banaketa hori baitute.
(gehiago…) -
Itxialdirako genetika (57): Kontserbazioa eta gene-aldaerak
Itxialdirako sorta honetan gene-aniztasuna eta espezieek aurrera egiteko duten gaitasuna hainbatetan aipatu dut eta baita ere itxialdia baino lehenago Zientzia Kaieran gene-aniztasunak basoen kudeaketan lagun dezakela azaldu nuen. Gaur gai honi beste ertz batetik helduko diot, orain dela gutxi argitaratutako artikulu batean oinarritua: mutazioak eta espezien kontserbazioa.
(gehiago…) -
Itxialdirako genetika (56): Genometako guda-hotza
Gure genometan guda-hotz bat dago. Alde batetik gene-osagai kooperatiboak daude; beste batetik gene-osagai bizkarroiak. Lehenengoek funtzio biologikoak burutzeko elkarlanean lan egiten dute; besteek bere burua kopiatzea besterik ez dute egiten. Bi indar hauen arteko tentsioek genomen eboluzioa bultzatu dute, batez ere bakoitzaren funtzioa kontrolatzen duten mekanismoak fintzen. Lan berri batek mekanismo horietako batean sakondu du.
(gehiago…) -
Itxialdirako genetika (55): Etxabereak eta gu
Mastodonen @mikelgs -ek txerriek saihets estrak dituztela adierazi zidan, gizakiok egin diegun hautespena dela eta. Horri tiraka etxabereekin dugun harremanak gene-mailan zein eragin duen aztertzea ariketa polita izan zitekela iruditu zait.
(gehiago…) -
Itxialdirako genetika (54): Bizi(tz)a konplexua da
Askotan irakurriko zenidaten biologia konplexua dela zerbaitek agerikoa ez dirudienean edo galdera baterako erantzun zuzenik ez dugunean. Izan ere, hitzaldiren batean, bukatu baino lehen gehitu dut “beno, kontatu dizuedana horrela izan daiteke edo ez. Zeren bizia konplexua da”. Gaurkoan bizia konplexua dela esaten dudanean zer esan nahi dudan azaltzen saiatuko naiz. Zeren azken egunotan gertatu diren gauza batzuk eta etor daitezkenak ulertzeko, beharrezkoa dugu oinarri hau sendo ezartzea.
(gehiago…)