Gure bizitzak hankaz gora jarri duen COVID-19 gaixotasunak ez gaitu modu berdinean eragiten pertsona bakoitzari. Behin SARS-CoV-2az kutsatu ostean, gure gorputzek, gure immune-sistemek, modu ezberdinean erantzuten dute: batzuk sintoma oso arinak dituzte eta beste batzuk nahiko larriak. Sorta honetan erantzun horren gene-oinarrien bila dabiltzala aipatu dugu (gero plottwist bat bizi izan dut gai horren inguruan, ea noizbat kontatzeko aukera dudan), baina gaurkoan erantzun larrietako bat aztertuko dugu: zitokinen ekaitza bezala deitzen dena, hain zuzen ere. Sare sozialetan eta horien bidez zabaltzen diren bideotan hainbatetan ikusiko edo entzungo zenuen terminoa.
(gehiago…)Etiketa: dazientziat
-
Itxialdirako genetika (32): Saguzarrak
Pangolinekin batera, bizi dugun pandemiaren beste protagonista, izurritearen iturri izan daitezkelakoan, saguzarrarak dira. Ez, ez naiz saguzarren gora beherak azaltzen jarriko, Euskal Herrian baditugu animalia horietan aditu bikainak; eta orain dela gutxi Berrian argitaratu zein saguzarrei eta COVID-19ari buruzko erreportaje sakon bat. Hemen, pangolinekin egin bezala, ze gene-informazio dugun aztertuko dugu.
(gehiago…) -
Itxialdirako genetika (31): Pangolinak
Azken asteetan ibili gara pangolinak gora, pangolinak behera, proposatu delako SARS-CoV-2a beraien bidez gure espeziera heldu dela. Animalia horiek desagertzerako bidean jarri ditugu gizakiok bere haragia preziatua delako eta bere ezkatak txinatar medikuntzan erabiltzen direlako. Baina, zer dakigu beraien genetikari buruz?
(gehiago…) -
Itxialdirako genetika (30): Gaixotasunak sailkatzen
Itxialdia hasi genuenetik hainbat alditan aurkituko zinen, komunikazioetan edo gaia azaltzerakoan, gaixotasunen kode batzuekin (J10, Z03.8, etab) edota, adibidez, gripea arnas aparatuko gaixotasunekin batera dagoela. Zer dira kode horiek edo nola sailkatzen dira gaixotasunak?
(gehiago…) -
Itxialdirako genetika (29): Minbizien gene-bilduma erraldoia
Orain dela bi hilabete pasatxo argitaratu zen minbizia hobeto ulertzeko pausu bat izan zitekeena. Momentuan hainbat hedabidetan oihartzuna izan zuen, baina gurean ez asko, egia esan; eta ni beti bezain marmarti agertu nintzen.
(gehiago…) -
Itxialdirako genetika (28): Genomak berdefinitzen
Gaur hilabete bat betetzen da itxialdirako pilula hauek hasi nituenetik. Hortaz, momentu egokia da blog honen ardatzetako bat den gai bati korapilo berri bat emateko: genomak zer diren, hain zuzen ere.
(gehiago…) -
Itxialdirako genetika (27): (gene-)datuen gobernantza
COVID-19a dela eta gure osasun-informazioa eta kokalekua jasotzen duten mugikorren APPak jartzeko eskatu dizkigute erakundeek; testak eta txertoak arintzeko malgutasuna eskatzen da; edota jasotako datu horiek erakundeen eskuetan (eta erakundeek erabakitzen duten enpresen eskuetan) uzten ari gara. Dena pandemiari aurre egiteko aitzakiarekin, denon onerako izango dela argudiatuta. Baina nire zalantzak ditut.
(gehiago…) -
Itxialdirako genetika (26): Erratuta nengoen eta erratuko naiz
COVID-19a oraindik zurrumurru bat zenean, oraindik izenik ez zuenean, lasai nengoela idatzita utzi nuen blog honetan Otsailaren 15an, momentu horretan askoz gehiago arduratzen ninduten furanoekin eta dioxinekin alderatuta. Lasai nengoen nioen, zeuden datuak ulertzen nituelako eta beren interpretazioak lasai egotera eramaten ninduelako. Espreski parrafo hau berreskuratuko dut:
Hortaz, lasai egoteko arrazoiak nituen. Akaso ardura uler dezaket txertorik ez dugulako eta, birusaren garapenaren arabera, babes hori ez edukitzeak ezinegona sor dezake. Baina ez dirudi arduratzeko zantzuak dagoenik.
Oker nengoen. Eta ez dut inolako arazorik onartzeko.
(gehiago…) -
Itxialdirako genetika (25): Parte-hartzearen garrantzia
Pilula hauetan lantzeko gaiak eskatu nizkizuenean Urko M. Marigortak bitxikeria hau aipatu zidan. Oraindik lana berrikusi gabe badago ere gako oso interesgarri batzuk ematen ditu.
(gehiago…) -
Itxialdirako genetika (24): Beldurraren genetika
Egun gogorrak bizitzea egokitu zaigu. Psikologikoki ez da erreza konfinamenduari eta ezjakintasunari aurre egitea. Bakoitzak ahal duen moduan eramaten ari da estresagarria den egoera hau. Egunotan pairatzen ditugu ere motibazioa emateko eta boluntaristak diren esaldiak, bideoak eta memeak. Niri behintzat horiek lagundu baino, gogaitu egiten naute. Aringarri bezala edo, pilula hauek hasi nituenetik, beldurraren gene-oinarriaz idatzi nahi nuen, momenturen batean beldurra sentitu dut eta. Baina kosta egin zait, ez baitut askorik aurkitu.
(gehiago…)