Ana Galarragari atzo txio batean irakurri nion SARS-CoV-2aren jatorriari buruz datu berriak aurkitu zituela ikertzaile talde batek. Ez da lehen aldia sorta honetan SARS-CoV-2aren jatorriari buruz aritze naizela, baina Nature aldizkari entzutetsuak argitaratu du ikerketa eta, jakinminagatik, irakurri eta hona ekarri dut. Gainera, horrela, jatorria zein den jakitea detektibe-eleberri bat bezala har dezakegu!
(gehiago…)Etiketa: dazientziat
-
Itxialdirako genetika (13): Endorfinen genetika
Etxean sartuta gaudenez eta kanpotik datozen berriak momentuz pozgarriak ez badira ere, bizipoza mantendu behar dugu. Ongizate sentsazioa eta euforia endorfinek eman ahal dizkigute, plazerra sortzen dizkiguten jarduera batzuetan (esaterako, txokolatea jaterakoan edo orgasmoan) askatzen baitira gure nerbio sistemara.
(gehiago…) -
Itxialdirako genetika (12): RNA
SARS-CoV-2 birusa RNA birusa dela entzuteaz/irakurtzeaz aspertuko zinen. Itxialdirako genetika sorta honetan ere aipatu izan dugu hori! Agian institutu garaietan azken aldiz aurkitu zinen molekula honekin, hortaz, goazen berau aztertzera, baina saltseo pixka batekin.
(gehiago…) -
Itxialdirako genetika (11): Etxeko gene-lanak
Gure etxeetan gaudenez, etxeko lanak zein garrantzitsuak eta eskertxarrekoak diren ohartzeko aukera izan dugu. Etxe bat funtzionatzen mantentzeko beharrezko lan guzti horiek gure egunerokoan oharkabean edo gogait pasatzen zaizkigu. Itxialdiak balio dezala duten garrantzia eta lehentasuna onartzeko. Gure zeluletan antzeko zerbait gertatzen da, zelulen funtzionamendua mantentzeko gene asko daude, etxeko gene-lanak burutzen dituztenak.
(gehiago…) -
Itxialdirako genetika (10): 150 gene-testu
Irakurtzen ari zaren testu hau genetikari buruz idazten dudan 150. dibulgazio-testua da. Kontatu ditudan istorioen collage bat egin nezakeen, hori ere egingo dut ere, baina beste gauza bat azaltzeko: hau egiten jarraitzeko nire konpromezua berresteko.
(gehiago…) -
Itxialdirako genetika (9): SARS-CoV-2aren geneak
SARS-CoV-2a birusaren ondorioez informazio eta amen omen asko entzun ditugu egunotan. Gaurko pilulan bere hamaika geneei erreparatuko diegu birusari buruz dakiguna aztertzeko.
(gehiago…) -
Itxialdirako genetika (5): Termozikladorea
Entzungo zenuten SARS-CoV-2 birusaren testa egiteko PCR deitutako zeozer egiten dela. PCR delako hori genetikan gehien erabiltzen den teknika da, gaur egun egiten diren gene-esperimentu gehienen oinarrian dagoena.
(gehiago…) -
Itxialdirako genetika (1): Birusak
COVID-19 gaixotasuna sortzen duen SARS-CoV-2 birusa gurean da. Eta horrek erantzukizunez jokatzera behartzen gaitu: birusaren hedapenak gure osasun-sistema ez kolapsatzeko eta bere sistema immunea pattal duten pertsonak babesteko. Hori egiteko modurik onena etxean gelditzea da, oinarrizko gauzak egitera atera soilik eta, nola ez, jendetzak ekidin. Halako salbuespen eta krisi egoerak psikologikoki gogorrak dira, bai beldurragatik, bai itxialdiagatik. Hortaz, egoera hau jasangarriagoa egiteko, Edonolan egunero dibulgazioa egingo dut, konpainia pixka bat egiteko eta, gainera, pixka bat ikasteko 😉.
(gehiago…) -
Gehiago pairatu ala esan?
Tripako gaitzak ikertzen ditudanetik zerbaitek atentzio deitu badit zera da, horietariko gaitz dezente emakumeek gizonek baino gehiago pairatzen dituztela. Edo estatistikek hori diote. Hori dela eta iradokitzen da gaitz hauen oinarria hormonala izan daitekeela. Emakumeek arazo gehiago dituztela komuneko kontuekin. Egia da gaixotasunetan eta hauek ikertzerakoan emakume eta gizonen artean ezberdintasunak daudela. Baina tripako kontuekin hain nabarmena izateak beti harritu nau. Edo ulertzen zaila egiten zait.
(gehiago…) -
Hamaika geruza, ondorio anitzak
Eeee, bai, bizirik nago. Hilabete nahiko zoroak izan dira (eta izaten jarraituko dute) baina bueltan naiz kafepintxo batekin. Ea gehiagotan ager naitekeen. Gainera gaur egun handia da: 21. Korrika hasiko da eta Edonolak 12 urte betetzen ditu. Zenbaki joko kuriosoa eta aitzakia bikaina euskara eta zientzia uztartzen jarraitzeko. Eta, beno, beste etxe batzuetan irakur diezadakezunez, ganoraz egindako genetikaren dibulgazio-kuota betetzen dut. Horregatik honako honetan, egun berezia dela ospatzeko zerbait hardcorea egin nahi dut, harrikada totxo dentso bat. Edonolaren estilo-liburuaren aurka (bai, estilo-liburua dut, hemen gauzak ganoraz egiten ditugu!) eta egin ohi dudanaren aurka. Zeren, aizuek, hau nire bloga da eta nahi dudanean nire arauak 3.14159kutara bidaltzen ditut 😂😂😂 Lasai ez baduzu dena ulertzen, gaurko ariketa honen alderik onena bidean dago. Ekin diezaiogun bada bideari. Ah! Eta argazkien oinak irakurri, testuaren jokaren parte dira.