Heste minberaren sindromea populazioaren %5-%20 artean pairatzen duen gaitz bat da. Zerbait organikoak huts egiten ez duenez ez dago modu argirik diagnostikoa egiteko (analitiketan ez dago ezer txarto, kolonoskopia egitean dena ondo dirudi) eta sintomen arabera egiten da diagnosia. Ohiko sintomak dira tripetako mina eta komunera joateko arazoak. Kasu batzuetan idorreria…
-
-
Zer dakigu ostalariaren eta mikrobiotaren arteko elkarrekintzez kolon eta ondesteko minbizian?
Dakizuen bezala, arduradun naizen zientzia-artikulu bat argitaratzen duten bakoitzean hona nator egindakoa azaltzeko. Oraingoan, zertxobait ezberdina izango da. Noizbehinka (batzuk beste batzuk baino maizago, hori ere egia da) gai baten inguruan jakina dena biltzen dugu eta laburpen antzeko bat egiten dugu, review deitzen duguna, hain zuzen ere. Modu errez batean: gai baten inguruan…
-
Patxadaz dibulgatu, gustura egiteko
Iraileko ekinokziorekin batera dibulgazio-denboraldiari hasiera ematen diot Edonolan. Egia da, udan kolon eta ondesteko minbiziari buruzko artikulu bat argitaratu zigutenez, aurten aurredenboraldia ere izan dugula. Eta ekinokzioa erabili ohi dut denboraldiaren aurreikuspen bat egiteko. Edo halako zerbait.
-
Kolon eta ondesteko minbiziaren gene-oinarriak euskal populazioan
Ohiturari jarraituz, eta oporretatik indartsu itzultzeko, bueltan nator argitaratu berri dugun zientzia-artikulu bat azaltzeko. Ohitura diot, zeren lehen egilea naizen zientzia-artikuluak beti azaltzen ditut txoko honetan. Gainera, gaia kolon eta ondesteko minbizia izanik eta bertoko populazioa aztertuta, ba zentzu guztia dauka gizarteratzea egindako lana. Nire ohiko estiloarekin.
-
Determinismo genetikoaren aurka
Ekainaren 17an dibulgazio-denboraldiari amaiera eman ohi diot, iraileko ekinokziora arte atseden hartzen baitut. Aurtengoa arraro samarra atera zait eta, beti bezala, nahiko nukeena baino gutxiago idatzi dut blogean, zorionez, beste plaza eta saltsa batzuetan egon bainaiz. Dibulgazio-denboraldi honetan gauza totxoei buruz modu totxoan idaztearekin esperimentatzea erabaki nuen, Xabier Landabidearen erronka…
-
Gene-publizitatea
Hainbat konpainiek gailuetan dugun jarduera zelatatzen dute publizitatea ahalik eta “pertsonalizatuena” izateko. Hots, nolakoak garen zehatz mehatz jakin nahi dute kontsumituko dugun zerbaiten publizitatea jartzeko, horrela mozkinak ahalik eta handienak izatea bermatzen baitute. Algoritmoek eta enparauek “genetika” hitza asko erabiltzen dudala ondorioztatu dutenez (zergatik izango ote da? 🤔), Twitterren gene-publizitatea agertzen…
-
Kolon eta ondesteko minbizia hiru ikuspegi biologikotatik
Beno, aspalditik dudan (lau hilabete t’erdi baino gehiago!) zor bat kitatzera noa. Zientzia-artikulu baten lehen egilea naizenetan egindako lana azaltzen dut, baina gauza bategatik edo besteagatik lan hau azaltzea atzeratzen joan naiz. Izan ere, beranduago argitaratu zen hesteetako hanturazko gaixotasunari buruzko zientzia-artikulua lehenago azaldu nuen. Hau marka. Eskerrak kolon eta ondesteko…
-
Eta dibulgaziorik egingo ez banu?
Gaur 15 urte betetzen dira Edonola martxan jarri nuenetik. Urtero kontatzen dudan bezala, hasieran zeozer pertsonala zen, nire interesei eta harrikadei irtenbide bat izateko. Txoko txiki bat, asmo handirik gabekoa, zaletasun txiki bat. 8 urte baino gehiago dira genetikaren eta zientziaren dibulgaziora bideratu nuela. Hortaz, Edonolaren bizitza erdia baino gehiago…
-
Hesteetako hanturazko gaixotasunaren gene-oinarriak euskal populazioan
Dakizuen bezala, lehen egilea naizen zientzia-artikulu bat argitaratzen denean egin duguna azaltzeko ohitura daukat. Egia da ere, oraindik halako azalpen-artikulu bat zor dizuedala, laster zor hori kitatzea espero dut. Edonola ere, gaurkoan argitaratu berri den artikulu bat azaltzen saiatuko naiz. Batez ere bertako populazioa aztertu dugulako eta horrek beti interesa pizten duelako.…
-
Mikrobiotari buruzko 24 txio
Txioerriak hitz egin zuen eta mikrobiotari buruzko haria egitea ideia ona zela erabaki zuen. Hortaz, hemen gaudenez, goazen harira 🧵! (Blogean ere dena batera jarri dut, errazago irakurtzeko)