Aste bat bakarrik gelditzen zaigu sorta honekin bukatzeko eta gene-lengoaian murgilduta jarraitzen dut. Lengoaia horren hizkiak eta hizki horiekin sortzen diren patroi eta egiturei so egin ostean, gaurkoan horiek nola interpretatzen diren landuko dut. Bi zentzutan: sistema biologikoek nola interpretatzen dituzten eta genetikariok nola interpretatzen ditugun.
-
-
Itxialdirako genetika (78): Gene-lengoaia (II) – Patroiak ta egiturak
Pilula hauek bukatzen ari direnez, oinarrira itzultzea erabaki dut eta asteetan zehar kontatu dudan oinarrian dagoen mugida kontatzen ari naiz. Atzo gene-lengoaian lau hizki daudela kontatu nizuen eta gaur hizki horiekin sortzen diren patroiez eta egiturez.
-
Itxialdirako genetika (77): Gene-lengoaia (I) – Hizkiak
Itxialdirako sorta honen azken txanpan sartu gara. Eta pilula hauei bukaera ematen hasteko, ziklo honi bukaera emateko, oinarrira itzuliko naiz. DNAz idazteko, genetikak ikertzen duen lengoaiaz idazteko. Zeren, azken finean hori egiten dugu, ezezaguna zaigun lengoaia bat deskodetu, zer esaten duen jakiteko eta, horrela, bizia ulertu.
-
Itxialdirako genetika (76): Sormena
Gaurko beste zerbaitez idatzi behar nuen. Baina ez nintzen gai gaiari ekiteko eta berandu noa gaurko pilularekin. Blokeo bat dut eta nire sormena oraindik ez da iratzarri. Sorta honen azken txanpan gaudenez, ez nau gehiegi arduratzen blokeatuta egoteren kontuak. Egoera baliatuko dut sormenaz hitz egiteko.
-
Itxialdirako genetika (75): Gene biziak arrazakeriaren kontra
Badira egunak AEBtan arrazismo estruktural eta instituzionalaren aurkako altxamendu bat geratzen ari dela. George Floyd-en hilketa izan da azken sumindura olatu honen eragilea eta supremazista zuriek elikatu besterik ez dute egin beren harrokeria, harropuzkeria eta oilarkeriarekin. Beltzek ezin dute arnastu. Eta arrazoi bakarra da azaleko zelulek duten melanina kopurua.
-
Itxialdirako genetika (74): Egitasmo handien datuak erabiltzen
Pasaden astean Elhuyar Aldizkarian Aitziber Agirre Ruiz de Arkautek azaldu zigun GnomAD proiektuaren nondik norakoak. Halako proiektuetan zenbakiak handiak dira, hainbat emaitza generiko ematen dituzte eta, gehienetan, beste ikerketa batzuk erraztuko dituela esaten da. Gauza bera kontatu nizuen minbizien gene-katalogoa aurkeztu zenean. Beti gehitzen dugu “beste ikerketa batzuk lagunduko dute” hori. Bada, ikus dezagun adibide…
-
Itxialdirako genetika (73): Birusak minbizien aurka
Azken asteetan birusak gaizkile nagusiak bilakatu zaizkigu. Hala ere, biziaren parte dira eta, ingeniaritza genetikoaren bidez, erabilgarriak suerta daitezkeen lanabesak bilaka daitezke. Birusen ezaugarrietan oinarrituta bioteknologiako lanabes asko garatu dira eta, aspalditik, birusak erabili nahi izan dira gene-ediziorako eta bestelako osasun helburuekin. Baina, tira, birusak direnez, beren erabilerak kezka sortzen…
-
Itxialdirako genetika (72): Gene-informazioa lagatzea
Itxialdian zehar (lehenago ere) gene-datuei buruz hainbatetan hitz egin dut. Kontua garrantzitsua izateaz gain, gizarte moduan ikerkuntzan dugun konfiantza indartu edo kolokan jarri dezakelako. Azken finean pertsona batek, laguntzeko borondatearekin, denon onurako, bere (gene-)informazioa ematen digu ikerketak gauzatu ahal izateko. Baina behin informazio horiek utzita, jendeak gogoratzen al du zer…
-
Itxialdirako genetika (71): Genomaren zaindaria, gene-ediziorako oztopo
Orain dela lau urte gene-edizioak bultzada handia izan zuen CRISPR-Cas9 teknika zela eta. Orduan etorkizun oparoa zuela saltzen zen, gene-gaixotasunak konponduko zituela eta iraultza bat izango zela; ordutik askotan bere aplikazioak eta hobekuntzak izan dira hizpide. Dena euforia puntu batekin. Beno, ni bezalako hondatzaileek izan ezik, zuhurtziaz jokatzeko eskatzen nuela…
-
Itxialdirako genetika (70): Espezieen mugak
Aurreko batean @mikelgs-ek proposatu zidan espezie bat zer den eta espezien arteko mugak nola zehazten diren azal nezakela. Hori azaltzea pardel bat da eta gainera taxonomiarekin nituen amesgaiztoak gogoratzen dizkit. Hortaz, saiatuko naiz azaltzen zergatik den hain zaila erantzun bat aurkitzen.