SARS-CoV-2ak ACE2 hartzailea erabiltzen du zeluletan sartzeko. Hori ondo ikasi dugu. Baita ere badirudi ezberdintasunak daudela emakumeek eta gizonek COVID-19ari duten sentikortasunean. Eta ACE2 hartzailea X kromosoman dagoenez, baten batek proposatu du emakumeek bi X kromosoma dutenez eta gizonek bakarra, ba genearen adierazpena handiagoa dela eta horregatik daudela ezberdintasunak. Garunak eztanda egin zidan.
Normaltasuna estatistikan erabiltzen da balioen banaketa bat izendatzeko. Ez naizenez matematikaria (euskaldunen artean matematikari dibulgatzaile apartak ditugu) ez naiz hori azaltzen saiatuko; bakarrik biologo moduan askotan erabiltzen dugun kontzeptua dela azaldu nahi dut, aztertzen ditugun ezaugarri askok banaketa hori baitute.
Gure genometan guda-hotz bat dago. Alde batetik gene-osagai kooperatiboak daude; beste batetik gene-osagai bizkarroiak. Lehenengoek funtzio biologikoak burutzeko elkarlanean lan egiten dute; besteek bere burua kopiatzea besterik ez dute egiten. Bi indar hauen arteko tentsioek genomen eboluzioa bultzatu dute, batez ere bakoitzaren funtzioa kontrolatzen duten mekanismoak fintzen. Lan berri batek mekanismo horietako batean sakondu du.
Mastodonen @mikelgs -ek txerriek saihets estrak dituztela adierazi zidan, gizakiok egin diegun hautespena dela eta. Horri tiraka etxabereekin dugun harremanak gene-mailan zein eragin duen aztertzea ariketa polita izan zitekela iruditu zait.
Askotan irakurriko zenidaten biologia konplexua dela zerbaitek agerikoa ez dirudienean edo galdera baterako erantzun zuzenik ez dugunean. Izan ere, hitzaldiren batean, bukatu baino lehen gehitu dut “beno, kontatu dizuedana horrela izan daiteke edo ez. Zeren bizia konplexua da”. Gaurkoan bizia konplexua dela esaten dudanean zer esan nahi dudan azaltzen saiatuko naiz. Zeren azken egunotan gertatu diren gauza batzuk eta etor daitezkenak ulertzeko, beharrezkoa dugu oinarri hau sendo ezartzea.
Itxialdirako genetika sorta honetan zehar SARS-CoV-2ari buruz eta epidemiak eragin dituzten beste patogenoei buruz aritu naiz. Asteak pasa dira SARS-CoV-2a gure bizitzak hankaz gora jarri zituenetik. Momentu aproposa da koronabirusen erretratua egiteko eta SARS-CoV-2ari buruz oraindik ez dakiguna berrikusteko. Horretarako orain dela astebete Naturek koronabirusei buruz argitaratutako artikulua oinarri hartu dut eta punturik garrantzitsuenak jorratuko ditugu.
Norberak gauzak egiteko mugimendua, ingelesezko do it yourself (DIY) hori, gero eta alor gehiagotara hedatu da. Telebista piztu geroz, kate batzuren programazioan DIY saioak hamaika gaien inguru aurki daitezke: brikolajea, lorezaintza, minietxeak, dekorazioa,… Itxialdi honetan jende asko etxean azkenburukoak, yogurtak eta ogia egiten ibili da, normalean eginda erosten ditugun gauzak. Gorka Juliok beste zuk zeuk egin bat proposatu zidan: DIYbio.
https://t.co/d8CKaPBpWS Eta noiz hasten zaren biologia klase popularrak egiten. Zentrifugadora, mikroskopio eta katxarreoa lortzen dugu nolabait edo birtualki animatzen bazara orain… Hurrengo pandemian testak ere hackerrek (biohackerrek) egin beharko dituzte.