Gure gene-materialean zenbat bizi gaitezkeen idatzita egotea gai errepikakor bat da. Jada sorta honetan gai hori landu dugu, mutazio ultraarraroen eragina aipatuta. Gaurkoan, beste ikuspuntu batetik jorratuko dut gaia. Sexu bakoitzak zenbat bizi den ezberdintasun nabarmenak daude espezie askotan. Eta gakoa sexu-kromosometan egon daiteke.
-
-
Itxialdirako genetika (48): Bigarren olatuak
Mingain urdin gaixotasuna hainbat etxaberek, bereziki ardiek, pairatzen duten gaixotasun infekziosoa da. Mingain urdin birusak sortzen du eta birus hori artropodoen bidez hedatzen da. 2006. urtean birus horren agerraldi bat gertatu zen Europako iparraldean, BTV-8 motarena hain zuzen ere, eta ia Europa osora hedatu zen. Kalte ekonomikoak handiak izan ziren…
-
Itxialdirako genetika (47): Gene-dibertsitatea
Irakurriko zenuten akademiako eta ikerkuntzako 350 profesional inguruk sinatu dugula COVID-19a osteko Euskal Herriko ekonomia ekologikoaren aldeko manifestua. Bai arazoen diagnosian, bai proposamen konkretuetan biodibertsitearen garrantzia azpimarratzen da. Goazen kontzeptu horren atzean izkutatuta geratu ohi den zerbait aztertzera.
-
Itxialdirako genetika (46): COVID-19a eta tripak
COVID-19aren epidemia hasi zenetik, gaixo batzuk arazo gastrointestinalak izan dituzte. Itxialdirako sorta honetan aipatu dudan bezala, SARS-CoV-2ak ACE2 hartzailea erabiltzen du zelulak infektatzeko; eta ACE2 hartzailea nabarmenki aurkitzen da hesteetako zeluletan. Hortaz, ikus dezagun zer dakigun SARS-CoV-2ak tripetan duen eraginaz.
-
Itxialdirako genetika (45): Zama diren onurak
Gaurkoan eboluzioaren bitxikeria batekin nator, kontraintuitiboa dirudiena. Istorio honetan ezer ez da dirudiena, plottwistak daude eta aldi berean gauza ezberdinak gertatzen ari da. Joan krispetak prestatzen.
-
Itxialdirako genetika (44): Eboluzioa bueltan da
Munduari gure zilborretik eta gure zilborrarekin begiratzen diogu. Bai norbanako moduan, bai espezie moduan. Antropozentrismo horrek gure inguruan gertatzen direnak interpretatzeko moduan eragina du eta aurreiritziak sortzen dizkigu ere. Batez ere gure espeziearen inguruan.
-
Itxialdirako genetika (43): Hesteak minberak direnean
1997. urtean Gaixotasun Gastrointestinalen Nazioarteko Fundazioak apirila izendatu zuen Heste minberaren sindromearen (HMS) kontzientziazio hilabetea bezala. Horrela, hilabete honetan zehar hainbat informazio-ekintza egiten dira nahasmendu hau ezagutzera emateko; eta apirilaren 19an goiak jotzen du HMSari buruzko informazioa zabaltzeko hilabeteak. Baina, aurten, COVID-19a dela eta, bertan behera gelditu zen. Baina ez…
-
Itxialdirako genetika (42): Jirafen lepoa
Ez dakidanez zenbat iraungo duen itxialdirako sorta honek, noizbehinka, ideiak jasotzeko eta lantzeko materiala edukitzeko, txio desesperatu bat bidaltzen dizuet gaiak eskatzen, zuen galderak edo zalantzak jasotzeko. Amaia Urzelaik epigenetikak ea Lamarcki arrazoia ematen ote ez dion galdetu zidan. Sakonki arnas egin nuen 😜.
-
Itxialdirako genetika (41): Birus erraldoiak
Asteak daramatzagu birusei hitz egiten. Izan ere, sorta honetan hizpide izan ditut SARS-CoV-2a edota gripea; eta pasaden astean birus, bakteria, patogeno, epidemia eta izurriteen astea ospatu nuen. Berez birusekin dena nahiko “baina ze arraio” bada ere, badago oraindik are zoroagoa dena: birus erraldoiak bezala ezagutzen ditugun gauza horiek.
-
Itxialdirako genetika (40): Bizi-urteak kentzen dituzten mutazioak
Zenbat bizi gaitezkeen gure geneetan idatzita egon daitekela ideia tentagarria da. Izan ere, ezaguna da bizi-urteen heredagarritasuna %23-33 izan daitekela. Baina, beste edozein ezaugarri konplexutan bezala -askotan hemen esan dudan bezala-, gene-osagai horiek zeintzuk diren ihes egiten digute.