Orain dela bi hilabete pasatxo argitaratu zen minbizia hobeto ulertzeko pausu bat izan zitekeena. Momentuan hainbat hedabidetan oihartzuna izan zuen, baina gurean ez asko, egia esan; eta ni beti bezain marmarti agertu nintzen.
-
-
Itxialdirako genetika (28): Genomak berdefinitzen
Gaur hilabete bat betetzen da itxialdirako pilula hauek hasi nituenetik. Hortaz, momentu egokia da blog honen ardatzetako bat den gai bati korapilo berri bat emateko: genomak zer diren, hain zuzen ere.
-
Itxialdirako genetika (27): (gene-)datuen gobernantza
COVID-19a dela eta gure osasun-informazioa eta kokalekua jasotzen duten mugikorren APPak jartzeko eskatu dizkigute erakundeek; testak eta txertoak arintzeko malgutasuna eskatzen da; edota jasotako datu horiek erakundeen eskuetan (eta erakundeek erabakitzen duten enpresen eskuetan) uzten ari gara. Dena pandemiari aurre egiteko aitzakiarekin, denon onerako izango dela argudiatuta. Baina nire zalantzak…
-
Itxialdirako genetika (26): Erratuta nengoen eta erratuko naiz
COVID-19a oraindik zurrumurru bat zenean, oraindik izenik ez zuenean, lasai nengoela idatzita utzi nuen blog honetan Otsailaren 15an, momentu horretan askoz gehiago arduratzen ninduten furanoekin eta dioxinekin alderatuta. Lasai nengoen nioen, zeuden datuak ulertzen nituelako eta beren interpretazioak lasai egotera eramaten ninduelako. Espreski parrafo hau berreskuratuko dut: Hortaz, lasai egoteko arrazoiak…
-
Itxialdirako genetika (25): Parte-hartzearen garrantzia
Pilula hauetan lantzeko gaiak eskatu nizkizuenean Urko M. Marigortak bitxikeria hau aipatu zidan. Oraindik lana berrikusi gabe badago ere gako oso interesgarri batzuk ematen ditu.
-
Itxialdirako genetika (24): Beldurraren genetika
Egun gogorrak bizitzea egokitu zaigu. Psikologikoki ez da erreza konfinamenduari eta ezjakintasunari aurre egitea. Bakoitzak ahal duen moduan eramaten ari da estresagarria den egoera hau. Egunotan pairatzen ditugu ere motibazioa emateko eta boluntaristak diren esaldiak, bideoak eta memeak. Niri behintzat horiek lagundu baino, gogaitu egiten naute. Aringarri bezala edo, pilula…
-
Itxialdirako genetika (23): Genetika zientzia-fikzioko filmetan
Pilula hauetan zeri buruz idatz nezakeen galdetu nizuenean, Ion Olanok filmetan genetikarekin lotutako kontzeptuak oinarria ote zuten aztertzea proposatu zidan. Bere garaian (ia sei urte!!! 😱) telesailei buruzko halako bi sarrera egin nituen, zeren, onartzen dut, aspalditik seriezalea naiz.
-
#Dazientziat-ek 5 urte
Orain dela bost urte Edonola 3. Kultura Zientifikoaren jaialdiaren anfitrioia izatetik zetorren. Bertan hiru hilabetez euskaraz 144 dibulgazio-artikulu jaso genituen. Baina, Uxune Martinezek zioen (eta dioen) bezala, produzitzen dena zabaldu behar da eta, askotan, loti eder moduan gelditzen dira. Hau da, horiek jaso eta zabaldu behar zirela. Ideia horrekin buruan, orain dela…
-
Itxialdirako genetika (22): Gripe-pandemien genetika
Uxune Martinezek bi proposamen egin zizkidan pilula hauetan lantzeko. Lehena urtaroko gripearen birusaren ingurukoa izan zen eta orain bigarrena jorratuko dugu: XX. mendeko pandemiak sortu zituen gripeen genetikaren ingurukoa, hain zuzen ere.
-
Itxialdirako genetika (21): COVID-19ari gene-sentikortasuna
SARS-CoV-2ak ez digu guztioi berdin eragiten. Batzuk lasai asko pasatzen dute eta badago COVID-19 oso latza pairatzen duena. Intuitiboki pentsa dezakegu gure geneek hori azal lezaketela eta aste hauetan zehar halako ideiak zabaldu dira sare sozialetan. Gainera Urko M Marigortak ostalarien genetikak COVID-19ari aurreko erantzunean eraginik ote duen aztertzeko egitasmoa martxan jarri zutelaz…