Itxialdiaren inguruan termino belikoak ugaldu dira. Leku ezberdinetatik kritikatu dira, lekuz kanpo baitaude. Garrantzitsua iruditzen zait ahal den guztietan hau azpimarratzea: krisi hau ezin daiteke termino militarretan ulertu, zeren sendatzea ez da guda bat eta gu ez gara soldaduak.
-
-
13 urte Edonola plazaratzen
Irakurle maiteok, Gaur 13 urte betetzen dira Edonola martxan jarri nuenetik. Garai arraroak bizi ditugu halako gauza hutsalak ospatzeko, baina, tira, bizipoza ere mantendu behar dugu halako garaietan. Eta ikusita inguruan gertatzen ari dena, edozein aitzakia ona da irri txiki bat lortzeko.
-
Itxialdirako genetika (19): Laborategietako langileei, eskerrak
Pilula hau Irati Romerok idatzi du. Azken asteetan egoera arraro batean bizitzea egokitu zaigu. Aste zailak izaten ari dira oraingoak, baina argi izpi bat ere ageri da iluntasunean: maite ditugunon ongizatean inoiz baino gehiago pentsatzen dugu, elkarrengandik isolatuta bagaude ere inoiz baino gertuago gaude, eta intentziorik onenarekin abiatutako egitasmoak ikusten…
-
Itxialdirako genetika (18): Eugenesia eta Darwinismo soziala 2.0
COVID-19 gaixotasunaren kudeaketaren inguruan badaude kezkatzen nauten ertz batzuk. Buruan nuen horiei buruz idaztea eta Xabier Landabideak ere proposatu zidanez horri buruz idaztea, gaurko pilula genetikaren eta eboluzioaren erabilera maltzurrez izango da. Hau da, eugenesiaz eta darwinismo sozialaz.
-
Itxialdirako genetika (17): Urtaroko gripearen genetika
Sorta honetan zer landu daitekeen eskatu nizuen eta hainbat proposamen interesgarri jaso nituen. Gaur horietako bat landuko dugu, Uxune Martinezek eskatutako bietatik lehena: “zerbait urtaroko gripearen inguruan? Haren genetika zer-nolakoa den erakusteko?”
-
Itxialdirako genetika (16): Tuskegee deitutako amesgaiztoa
Aliatuek kontzentrazio-esparruak askatu zituztenean bertan naziek egindako esperimentu zitalak agerian geratu ziten. Nurenbergeko epaiketetan, Mengele doktoreak eta enparauek egindakoa aztertu eta epaitu zen. Horiek ez errepikatzeko 1947.an Nurenbergeko kodea onartu zen, giza-esperimentazioa egiteko gida-lerroa. Onarpen nahikorik jaso ez zuenez, bere puntuak garatzen zituen Helsinkiko adierazpena onartu zen 1964.an, giza-ikerkuntza egiteko mugarri bilakatu…
-
Itxialdirako genetika (15): Birusei aurre egiten
Esan nuen modu “ofizialean” ez dudala COVID-19az hitz egiten, baina bai idazten dudala zeharkako gaiez edota nire izenean, pixka bat dakien herritar modura alegia. Eta ziberezagun batek galdetzen badu, lege onez erantzun beharko zaio. Ane Urkiolak galdetu zigun ea birusak nola hiltzen diren eta erantzuten saiatu nintzen sei txiotan. Beranduago nire aitak galdera…
-
Itxialdirako genetika (14): SARS-CoV-2aren jatorria (II)
Ana Galarragari atzo txio batean irakurri nion SARS-CoV-2aren jatorriari buruz datu berriak aurkitu zituela ikertzaile talde batek. Ez da lehen aldia sorta honetan SARS-CoV-2aren jatorriari buruz aritze naizela, baina Nature aldizkari entzutetsuak argitaratu du ikerketa eta, jakinminagatik, irakurri eta hona ekarri dut. Gainera, horrela, jatorria zein den jakitea detektibe-eleberri bat bezala har dezakegu!
-
Itxialdirako genetika (13): Endorfinen genetika
Etxean sartuta gaudenez eta kanpotik datozen berriak momentuz pozgarriak ez badira ere, bizipoza mantendu behar dugu. Ongizate sentsazioa eta euforia endorfinek eman ahal dizkigute, plazerra sortzen dizkiguten jarduera batzuetan (esaterako, txokolatea jaterakoan edo orgasmoan) askatzen baitira gure nerbio sistemara.
-
Itxialdirako genetika (12): RNA
SARS-CoV-2 birusa RNA birusa dela entzuteaz/irakurtzeaz aspertuko zinen. Itxialdirako genetika sorta honetan ere aipatu izan dugu hori! Agian institutu garaietan azken aldiz aurkitu zinen molekula honekin, hortaz, goazen berau aztertzera, baina saltseo pixka batekin.