Amaia Portugalek Huelvako Tinto Arroa Marteko baldintzak simulatzeko erabiltzen dela azaldu digu Zientzia Kaieran.
Etiketa: dibulgazioa
-
Konstitutiboki aktibo
Josuk homeopatia egurtu zuenean Zientzia Kaierari txio honekin erantzun nion.
@zientzia_k nik uste, genetikan diogun bezala, @Josu_lg-k alergia horren geneak konstitutiboki aktibo dituela urte osoan zehar 😉
— Koldotxu (@koldotxu) April 14, 2016
-
Irakurgai gomendatuak (III): Zertarako balio du horrek?
Gorka Azkunek hainbat pasadizo ekartzen dizkigu oinarrizko ikerkuntzaren garrantziaz konturatzeko. Elhuyar Aldizkariko Gai librean azaltzen dizkigu.
-
Euskarari eta dibulgazioari egindako ekarpenak
Ikertzaileok dibulgatu behar dugu. Askotan diogun zerbait da, gure lana zuzenen ez bada ere, gure jakintza-arloa bai behintzat. Baina agian egiten dugun ekarpen horrek ez du gure curriculum-etan behar duen lekua eta hizkuntzari eta ezagumenduari egiten diogun ekarpena ez da merezi duen beste ikustarazten. Hori dela eta txoko honetan egiten ditudan ekarpenen zerrenda eguneratua eramango dut, ez galtzeko malkoak bezala Interneteko itsaso erraldoian.
-
Genetikak eman ez diguna
Zientziatekan emandako hitzaldian genetikak bere hitza bete ez izanaren kutsua egon daitekeela esan nuen. Gauza handi asko espero egiten direla genetikaz eta gero betetzen ez direnez iruzur kutsua geldi daitekeela. Horren harira zergatik itxaropen handi horiek bete ez diren azaltzen saiatuko naiz, hau da, zergatik ez gara supergizakiak?
-
Irakurgai gomendatuak (II): Homeopatia
Laburbilduz, Homeopatiaren Astea
1) https://t.co/1BdjrGymNb
2) https://t.co/7IeMLEo9IN
3) https://t.co/tP75iJ5XxJ
4) https://t.co/YwGrrtAWu5— Josu Lopez-Gazpio (@Josu_lg) April 13, 2016
Pasaden astean, homeopatiaren astea aitzakia hartuta, Josu Lopez-Gazpiok artikulu sorta bat idatzi zuen homeopatia egurtzen, irakurri beharrekoak:
- Homeopatiaren astea (I): zer da homeopatia?
- Homeopatiaren astea (II): homeopatiaren eraginkortasuna
- Homeopatiaren astea (III): homeopatiaren aldeko argudioen gainbehera
- Homeopatiaren astea (eta IV): eztabaida homeopatikoa
Baita Norteko Ferrokarrilan entzun dezakezue.
-
Geneak nahieran aldatzea, etorkizuneko botika?
Atzo Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentruak antolatzen duen #Zientziatekan izan nintzen. Hemen bota behar nuen diskurtsoa uzten dut, zehatz-mehatz bota ez banuen ere. Eta erabilitako diapoak ere . (gehiago…)
-
Neandertalak gure genoman (eta gu berean)
Aste honetan bi berri izan ditugu gure antzinako arbasoen eta gure genomen arteko elkartrukeaz: Neandertalen aldaerek gure osasunean duten eragina eta Neandertalen genoman gure aldaeren presentzia . Bata Science-n, bestea Nature-n. Zientzian ospe handien duten bi aldizkarietan. Baina gaurkoan batez ere lehenaz arituko naiz, nire kezkak jada azaldu nituelako, eta bigarrenaz apunte txiki bat bakarrik. (gehiago…)
-
Zientzia, komunikazioa eta jendartea
Badaude ziklikoak diren gaiak, marmotaren eguna bezala erremediorik gabe behin eta berriz gurekin ditugunak. Gure mundutxo honetan horietako bat zientziaren komunikazioa eta berau jendartean nola heltzen den. Asteburu honetan berriro ekin diote gaiari Natur Zientzien 2. topaketan antolatu zuten “Komunikabideak zientzian, zientzia komunikabideetan” mahai-inguruan, atzo Amaia Portugalek Zientzia Kaieran jaso zuena . Twitter bidez jarraitu nuen kasualitatez, eta esan ziren gauza batzuekin nire desadostasuna erakutsi ere. Urko Aristi gaixoa, nire dardoak jaso zituen, agian gogorregia izan nintzen. (gehiago…)
-
Wolfram Deuna
Bihar egun berezia izango da. Ez bakarrik urterokoagatik, beste urte bat eguzkiari bira, baita ere zientziazalez beteriko ekitaldi batera gonbidatu nautelako. (gehiago…)