Zientzia-gaiei buruz idazten denbora eraman ostean, zure ekarpena goizetan egiten baduzu oihartzun handiagoa duenaren ustea izan nuen. KZJaia3-an izaki bizidunak banatzen ibili ostean uste hori sendotu zitzaidan. Eta urte erdi #dazientziat den esperimentu / jolas honekin pasa ostean are gehiago. Bai, gaur 6 hilabete betetzen dira #dazientziat traola proposamen bezala bota nuenetik eta, egia esan, denbora honetan bildutako datuak nire susmo hori aztertzeko baliagarriak zaizkit. Baina has gaitezen hasieratik. (gehiago…)
Etiketa: dibulgazioa
-
A gripearekiko sentikortasuna eta genetika
A gripeak (H1N1 motatakoa) 2009-2010an zeresan handia eman zuen , batez ere heldu gazte eta osasuntsuek pairatzen zutelako, beste gripe motetan arrunta ez dena. Pandemia bat izan zen, mundu guztian kasuak egon zirelako eta, deigarriena, hasieran heriotza tasa normalean baino altuagoa zelako. Pandemiak aurrera zihoala heriotza-tasa jaisten joan zen eta, azkenean, ez zen hain arriskutsua izan. Hala ere, pertsona osasuntsu askok ospitalean denbora pasa zuten A gripeaz kutsatu ostean eta beste hainbestek beste edozein gripe baten moduan pasa zuten, hots, etxean manta eta zopekin. Baina… zergatik sentikortasun ezberdintasun hau? (gehiago…)
-
Euskaldunak Afrikatik datoz
(gehiago…)Beti zeresan asko ematen duen gaia, euskaldunen jatorria @elhuyaraldizk-n @AnaGalarraga1-ren eskutik http://t.co/X928pc3c7w #dazientziat
— Koldotxu (@koldotxu) September 8, 2015 -
Kreazionismoari aurre egin ala ez lokaztu?
Kreazionismoa (edo bere bertsio eraberritua, “diseinu adimentsua”) gaitz oso larri bat da gure gizartearentzat. Gizarteko sektore atzerakoi eta irrazionalenek bultzatzen dute, beren dogma egi absolutu bilakatu nahirik. Izaki gorenago batek (jainkoaren eufemismoa) garen bezala egin gaituela defendatzen dute eboluzioaren aurka. Beraien esanetan natura hain da konplexua ezen “norbaitek” diseinatu behar izan duela. Hori ezin daitekeela zoriz gertatu, eboluzioak dioen bezala. (gehiago…)
-
Begirada ezberdina gaixotasun zeliakoaren genetikari
Gaur Estatu Espainolean zeliakoaren eguna ospatzen da. Gaixotasun hau populazioaren %1 inguruk dauka eta guztiok glutena, gariaren eta beste zereal batzuen irinean agertzen den konposatua, jan ezin dezakeen jendea ezagutzen dugu. (gehiago…)
-
Gauza bat da esatea eta beste bat egitea (IV)
Urte erdia pasa da segida honen azkena idatzi nuenetik, animatuta nago eta berrartuko dut. Lehenengoko atalean gene guztiak aldi berean aktibo ez daudela azaldu nizun , gero, aktibo badaude ere aldaketak jaso ditzaketela eta baita ere aktibo egotea nola kontrolatzen denari buruz zerbait . Gaurkoan gene bat eta betetzen duen funtzio biologikoaren arteko harremana guztiz zuzena ez dela azaltzera nator. (gehiago…)
-
Ikergazte, euskara eta zientzia bata bestearen arnasgune
Lehertuta bukatu genuen. Durangotik etxerako bidean kotxean ixiltasuna zen nagusi, atseden hartzeko gogoak genituen. Ez bakarrik ostegun gauean lo gutxi egin genuelako, baita bakoitzak buruan bere kontuak zituelako: Ainarak bere lehen kongresua zuen eta saria irabazi; Amaiak hitzaldia eman ostean lasaitua hartu zuen; eta ni gazigoxo, niretzat ikertzaile gazte bezala Ikergazten parte hartzeko aukera bakarrik nuelako hau, parte-hartzekotan hurrengokoak beste modu batera izan beharko dira. Eskarmentua zuenak kotxea gidatzen ikertzaile gazteak beren helmugara eramaten. Metafora polita gelditu zitzaigun nahi gabe. (gehiago…)
-
Enbrioien geneak berridaztea? Printzipioz, ez.
Hautsak harrotu zaizkigu txinatar ikertzaile talde batek enbrioiak genetiko eraldatu dituztelako . Batez ere sortzen duen eztabaida etikoa dela eta . Busti egingo naiz eta nire iritzia emango dut: ez, ez genuke teknologia hau enbrioien material genetikoa berridazteko erabili behar. (gehiago…)
-
Genetikaren tentazioak
Norteko Ferrokarrilean izan genuen solasaldian gene batek dena azaltzea esatea tentagarria zela esan nuen, baina ez zela horrela. Hortik abiatuta genetikan egon ohi diren tentaziootaz idaztea bururatu zitzaidan. Hona nire zerrendatxoa. (gehiago…)
-
#dazientziat proposamena
#KZJaia3ko balorazioan euskarazko kultura zientifikoa hedatzeko urte osoko traola erabiltzea erronka bezala jarri nuen eta #dazientziat proposatu. Ez da asmo berria, aurretik saiakerak egon dira eta nirea bakarrik proposamen xume bat da. Horregatik ekimena babestu duzuenoi eskerrak eman nahi dizkizuet eta proposamen honi buruzko argibideak eman nahi dizkizuet. (gehiago…)