Dakizuen bezala blog hau #KZJaia3ko anfitrioia izan da. Baina baita ere, aurrekoetan bezala, nire ekarpenak ere egin ditut, guztira 13, @TxoniMatxainekin batera ekarpen gehien egin dituenen artean kokatu naiz. Hona egindako ekarpenak, horietako batzuk beste gune batzuetan kolaborazioa eginda ta guzti. (gehiago…)
Etiketa: dibulgazioa
-
Genetika zientzia-fikziozko telesailetan (4)
#KZJaia3a bukatu baino lehenago zientzia-fikziozko serieak aztertzen dudan segida hauen atal berri bat idatziko nuela esan nuen eta emandako hitza betetzera nator. (gehiago…)
-
Hizkuntzaren eboluzioa burmuinaren eboluzioaren bidetik bilatzen
Luis Pastor (@aloxieusko) EHUko Gogo Elebidun taldeko ikertzailea da. (gehiago…)
-
Noiz sortzen da espezie bat?
Azken aldian bolo-bolo dabiltza Neandertalen inguruko aurkikuntzak, Homo generoaren aztarnarik zaharrenak omen direnak hautsak harrotu ditu,… Izan ere, #Zientziatekan Alvaro Arrizabalagak egindako hitzaldiaren bukaeran Iñako (@uhandrea) , Kepa eta Alvaro (@alvaroleizetxiki) ibili ziren Neandertalak espezie bereizi bat ote ziren inguruan solasean. Espezien mugak non kokatzen diren, noiz kokatzen diren, korapilatsua eta erantzun zuzen bat aurkitzea zaila dela iruditzen zait. Baina gaia lantzen saiatuko naiz. (gehiago…)
-
Hegazti-genoma andana
Hilean behin Info7 irratiko Talaiatik-era hurbiltzen naiz zientziaren inguruan bururatzen zaidana kontatzera. Azkenekoan niretzat iazko berri zientifikorik garrantzitsuena izan zena izan nuen hizpide. Ez zuen aparte aipamenik izan, ez zen zerrendetan agertu, baina niretzat nahiko lan mardula eta garrantzitsua izan zen. 48 hegaztiren genoma aztertzea ez baita nolanahikoa. (gehiago…)
-
Opariak: Be(hi) plana
Egin duzue. Opari guztiak banatu ditut. #KZJaia3a hasi baino lehen izaki bizidunen taldeak banatuko nituela esan nizuen eta 102 opari horiek banatu ere. Badazpada birus taldeak nituen buruan ere, definizioz ez dira izaki bizidunak baina biziarekin harreman estua dute, eta 7 horiek banatu ere. Eta orain Be planari ekin behar diot, edo Behi plana hobeto esanda: behien arrazak banatzeari. Euskal arrazekin hasiko gara eta horiek agortu ostean gainontzeko arrazekin. (gehiago…)
-
Zergatik ez duzue gaixotasun (genetiko) honentzat sendabiderik aurkitu?
Aurreko batean galdera hori plazaratu nuen “Mozkorra eta giltzak” metafora azaltzeko. Gertatu ohi zait gaixotasun bat hizpide bilakatzen denean goizago edo beranduago norbaitek zergatik ikertzaileok sendabiderik aurkitu ote ez diogun galdetzen didala. Gaia berrartuko dut, orduan azaldutakoak garatzeko eta gai zail honen atzean dagoen azaltzeko. Hasieratik argi utzi nahi dut osagai genetiko handia duten gaixotasunez arituko naizela; infekzioak eta ingurunearen eraginez sortzen direnak, genetikak baldintzatu baditzake ere, beste baterako utz ditzakegu. (gehiago…)
-
Emakumeen presentzia profesionala jasotzen duten traolak
Itziar Gonzalez-Dios (@ItziarGD) eta Uxune Martinez (@UxuneM) . Gonzalez-Dios Ixa Taldean (@IxaGroup) linguistika konputazionalen ikertzailea da. Martinez Inguma datu-basearen arduraduna da. (gehiago…)
-
Nabokov eta tximeletak
Vladimir Nabokov bere liburuengatik ezaguna da, batez ere “Lolita” liburuagatik. Agian hain ezaguna ez dena bere ikertzaile lana da, entomologo (intsektuak aztertzen dituen ikertzailea) bikaina izen baitzen. Tximeletak maite zituen, liburuak baino gehiago. Asko bidaiatzen zuen tximeleten bilduma egiteko. Izan ere “Lolita” Estatu Batuetan zehar tximeletak jasotzeko bidaia batean idatzi zuen. (gehiago…)
-
Zorionak, Charles!
Gaur 206 urte betetzen dira Charles Darwin jaio zenetik. Horregatik gaurko eguna mundu osoan zehar Darwinen eguna ospatzen da, hitzaldi eta jarduerari anitzekin, gurean ere . Hau ez da biografia bat izango, horretarako badaude leku hobeak, hau omenaldi xume bat besterik ez da. (gehiago…)