Askotan “hori hautespen naturalak azaltzen du” esan dizut. Hautespenak geneen aldaerek duten arrakasta baldintzatzen duela eta, hortaz, eboluzioaren bidea. Egia da eboluzioa bi gauza direla: aldaera berrien sortzea eta alderen patua. Lehena eztabaida luze baterako eman dezake (aldaketa txiki onuragarriak? aldaketa txikiak eraginik gabe? sinbiosia? informazio elkartrukeak? informazioa bikoiztea? pixkat denetarik egia esan), bigarrena hautespen naturalaren menpe dagoela onartzen dugu. Baina gauza bat “hautespenean” dagoela esatea da eta, bestea, hori neurtzea. Ikertzaile guztioi zenbaki bat jartzea gustatzen zaigu, zehaztasuna bermatzeko, ez bakarrik susmoan gelditzeko. Baina, nola neurtu hautespen naturala? Hautespena maila ezberdinetan gertatzen denez, gaur maila molekularrean nola neurtzen den azaltzen saiatuko naiz. (gehiago…)
Etiketa: dibulgazioa
-
Genetika zientzia-fikziozko telesailetan (3)
Bai, hemen da berriro ere #KZJaia2an hasi nuen artikulu sorten jarraipena. Zientzia-fikziozko telesailetan genetika agertzen denean sinesgarria al da edo lizentzia poetikoegiak hartzen al dituzte? Jarrai dezagun seriei egurra ematen. (gehiago…)
-
Homeopatiari buruzko kon(tzep)tuak
Josu Lopez-Gazpio (@Josu_lg) kimikari eta zientziazalea da. (gehiago…)
-
Aldatu ezer ez aldatzeko
Lewis Carroll-en Alicia-ren 2. liburuan (“Ispiluan barrena eta Alicek han aurkitu zuena”) Erregina Gorriak “Orain, hemen, ikusten duzu, egin korrika ahal duzun guztia, leku berean gelditzeko” esan zuen. Hitz horietan oinarrituta Leigh Van Valen biologo ebolutiboak Erregina Gorriaren hipotesia proposatu zuen biologia ebolutiboaren alorrean. Liburu batetik ateratako metafora zientzian hipotesi bihurtuta, nork dio zientziak eta letrak ezin daitezkeela uztartu? (gehiago…)
-
Testuen konplexutasuna neurtzen
Itziar Gonzalez-Dios (@ItziarGD) , Ixa Taldean (@IxaGroup) linguistika konputazionalen ikertzailea. (gehiago…)
-
Handiena zara Barbara McClintock!
#KZJaia3 ko lehenengoko ekarpena zorrak kitatzeko erabiliko dut. Askotan zientzietan emakumeek ez dute merezi duten errekonozimendua jasotzen eta hainbat pertsonekin gai honi buruz txioak gurutzatu ditut. Ados gaude: bai ikerkuntzan gabiltzanon partetik, bai jendartean oro har ez gara gai 10 emakume zientzialari aipatzen. Eskerrak Zientzia Kaieraren “Emakumeak zientzian” atala edo Mujeres con ciencia bezalako egitasmoak ditugun emakume zientzialariak ezagutzera emateko. Joan dadila ekarpen hau harri-koskor moduan eta nire omenaldi xumea, hortaz guztiz subjektiboa, historiako zientzialari handienetako bati. (gehiago…)
-
#KZJaia3-ko opariak
Gaur gauean Olentzerok opariak (eta ikatza) banatuko ditu. Edonolan ikazkin jator hau asko estimatzen dugunez, bere baimenarekin, gaur #KZJaia3an zer oparituko dugun jakinaraziko dizuegu. (gehiago…)
-
#KulturaZientifikoaren 3. Jaialdiaren funtzionamendua
Aurreko bi jaialdiak bikain funtzionatu zutenez prozedura mantenduko dugu! Gogoratzen ez baduzu edo berria bazara, hemen informazio guztia bilduta duzu. Gogoratu, Urtarrilaren 7tik hasita Martxoaren 31 arte #kzjaia3 a martxan izango dugu. (gehiago…)
-
Aurreko edizioetan…
Aurrekoan #KZJaia3 a aurkeztu genuen. Kultura zientifikoa hedatzeko helburua duen jaialdi honen 3. edizioa hain zuzen ere. Baina zer ikasi genuen aurreko jaialdietan? (gehiago…)
-
RNAren hizki-zopa
Hainbatetan RNA mota ezberdinek hizki-zopa bat eratzen dutela aipatu dizut. Honakoan zergatik hizki-zopa deitzen diodan azaltzen saiatuko naiz. (gehiago…)