Hasieran geneak banan-banan aztertu ziren. Geneak aztertzeri genetika deitu zitzaion. Beranduago, geneak ezagutzen gindoazen heinean, izaki bizidun batek zituen gene guztiak aztertzen hasi ziren. Gene multzoari genoma deitu zion Hans Winkler botanikoak, gen(e)+(kromos)oma hitz elkarketatik. Genoma ikertzeari genomika deitu zitzaion. (gehiago…)
Etiketa: dibulgazioa
-
Bakterioen sekuentziak identifikatzen
Orain dela bi aste BMC Bioinformatics Bartzelona aldean egon nintzenean egindako lan bat argitaratu zuen eta lan horretan egindakoa kontatuko dizuet. (gehiago…)
-
Giza zelula amak pluripotenteak al dira erretrobirus endogeno baten ondorioz?
Aste honetan erretrobirus endogenoekin lan egiten dugunontzat ikerkuntza zinez interesgarri bat argitaratu dute. Askotan erretrobirus endogenoei buruz hitz egin dizuet (gehiago…)
-
#kzjaia ko 13+1ak
Aste hauetan zientzia gizarteratzen ibili naiz I. Kultura Zientifiko Jaialdiarekin bat eginez. Genomika eta eboluzio hizpide, ezagumendua denon eskura jartzea izan dut helburu. Hona idatzitakoaren bilduma: (gehiago…)
-
Genomak (ber)idazten
Aurrekoan #kzjaiako ontzei kosk egiten bukatu nuela idatzi nuen, baina ostegunean legamiaren kromosoma sintetiko bat egin zutela Science-k plazaratu zuen, Elhuyar aldizkarian bikain azalduta . @txonimatxain ek zirikatu ostean, eta @eidercarton eta @AnaGalarraga1 medio (eskerrik asko!), jatorrizko artikulua irakurri nuen. (gehiago…)
-
Ez dok 13
Ez dok amairu Euskal Herriako kultura mugimendu abangoardista izan zen Asteotan Edonolatik kultura zientifikoa hedatzen saiatu gara jende askorekin batera #kzjaia ren barnean. Ez dok amairu ere, ez dago malefiziorik esateko beste era bat da. Eta zer da malefizio bat? Zorte txarra edukitzea. Eta zer da zorte txarra? Zoriz gertatzen diren gauza txarrak. Eta kiribil hirukoitzdun arrisku-saltu guzti hau zoriari buruz idazteko. (gehiago…)
-
Eboluzioa, kode irekikoa
Hackatibismotik jakin badakigu programek kode irekia behar dutela informazio eta funtzio horiek ulertu eta berrerabiltzeko. Geneak eta genomak, DNA hizkuntzan idatzitako informazio eta funtzio zatiak diren heinean, eta informazio trukearen bidez edo dagoen informazio aldatuz funtzio berriak lortzen diren heinean, eboluzioa kode irekikoa dela esan genezake. (gehiago…)
-
Anemia faltziformea (Gaixotasunak eta eboluzioa II)
Hemokromatosia azaldu nizuenean gaixotasunak eboluzioaren bidez ulertu daitezkela esan nizuen. Gaurekoan beste adibide batekin nator: anemia faltziformea . (gehiago…)
-
Jainkoen elikagaiaren genoma
Dakizuen bezala #kzjaia rekin bat egiten duen sarrera bakoitzari taula periodikoaren txokolate ontza birtual bat ematen zaio. Honako hau kosk egiten diodan 10. denez, ospatzeko zeozer berezia bururatu zait. Bai, kakaoaren genomari buruz idatziko dut. (gehiago…)
-
Extralurtarrak al gara? (Bizitzaren zuhaitza marrazten, eta 3)
Orain arte bizitzaren zuhaitzaz edo sareaz aritu naiz, adarrak espezie taldeak direla eta adaxkak espezieak. Eta batzuetan sareak eraiki behar direla informazio genetiko zatitxo batzuk adar batetik bestera salto egin dezaketelako. Eta enborra izaki bizidun guztien arbaso komuna izango litzatekela. Baina tranpa txiki bat egin dizuet, ez dut esan enbor hori nondik atera den, zuhaitzaren hazia nondik etorri den, hots, biziaren jatorriaz ez dizuet ezer esan. (gehiago…)