Gaur arrastian udazkena hasiko da. Iraileko ekinokzioarekin batera Edonolan dibulgazio-denboraldia hasteko ohitura dut (bakoitza bere frikiak bizi du eta hemen zientziazaleak gara), eta horretara etorri naiz. Honako hau 9. denboraldiaren hasiera da. Nork esango zidan niri orain dela zortzi urte, zergatik dibulgatzen ez nuela azaltzerakoan, modu honetara buelta emango nionik…
(gehiago…)Etiketa: dibulgazioa
-
Koroaldaerekin ez galtzeko gida arina
Dibulgazio-oporretan banago ere, eta pandemiari buruz aritzetik distantzia pixka bat hartu nahi banuen ere, egoera zein den ikusita, ba zerbait arina kozinatzea otu zait. Baina ez aditu moduan (horrek dakartzan lanekin), baizik eta kafepintxo baten inguruan lagun batek kontatzen dizuna bezala. Beno, blog honen izpiritua jarraitzea, ezta? Joan berotzen kafea.
(gehiago…) -
Zientziak kritikatu behar dira
Gaur amaitzen dudan 8. dibulgazio-denboraldi hau atipikoa izan da. Aurrekoa bezain beste ez, baina arraroa: lehenago hasi nuen egoerak hala eskatzen zuelako eta urte hasieratik motel joan da. Eta denboraldia bukatu nahi dut hasi nuen bezala: jakinpozaren aldeko aldarria egiten.
(gehiago…) -
Beharrezkoa al da DNAren eguna?
Niri ezdakitzerren egunena eskutatik joan zaigula iruditzen zait. Egia da badaudela halako aitormena merezi duten gertaerak, borrokak eta eskubideak, baina hiperinflazio honekin indarra gal dezakete. Gaur DNAren eguna ospatzen da, beharrezkoa al da?
(gehiago…) -
Guzti honek merezi du
Gaur Edonolak 14 urte betetzen ditu. Urtero bezala konta nezake blog hau harrikada pertsonalak botatzeko hasi zela eta denboraren poderioz zientziarekin eta, batik bat, genetikarekin lotutako harrikadak botatzeko bilakatu nuela. Zera, bada, berriro kontatu dut. Kontua da, merezi al du zientziei eta genetikari buruzko blog bat elikatzeak?
(gehiago…) -
Sindemiak hemen jarraitzen du
Orain dela urtebete itxialdirako zientzia-pilulak hasi nituen. Orduan ez nekien zenbat iraungo zuten, ezta bi txanda izango zutenik edo zein harrera izango zuten. Nire asmo bakarra izan zen zientziak gehien behar genituen momentuan lagungarria izatea, heltzen zitzaizkigun berriak interpretatzen laguntzea. Zientzietaz zeozer dakien lagun bat bezala. Adituak eta arituak beste batzuk ziren eta izan behar zuten momentu horretan. Pertsonaletik egin nuen, ezjakintasunean lagun izateko. Urtebete geroago hemen jarraitzen dugu.
(gehiago…) -
Pandemia bati aurre egiteko neurriak
SARS-CoV-2aren hedapenaren eta COVID-19aren egoera oso kezkagarria da gurean. Berriro ere. Orain dela urtebete hasi zen pandemia honi neurria hartu ezinik gaude. Edo ez diogu hartu nahi. Orain dela 10 hilabete pasatxo hasi ginen neurri ezberdinak erabiltzen birusari aurre egiteko edo birusarekin bizitzeko. Baina badirudi ez dugula ezer ikasi eta akats berdinak egiten ditugula, bai erakundeek, bai norbanakook. Erantzukizun-maila ezberdina badugu ere eta egiten dugunaren eragina ezberdina bada ere, denon inplikazioa ezinbestekoa da pandemia bati aurre egiteko.
(gehiago…) -
Etxeratze-agindurako genetika (eta 134): 37 galdera mundua hankaz gora jarri duen birusari
Gaur, bigarren aldiz, pilula-sorta honi bukaera emango diot. Ez dakit hirugarren txanda bat etorriko den urte berriarekin, aurrerago berriro ekingo ote diodan formatu honi edo hemen bukatzen ote den. Edonola ere, pandemia honek uzten digun galderekin bukatu nahiko nuke. Oraindik ez dakigun horrekin, oraindik buruan bueltaka ditudan galdera horiekin. Doinua, beno, badakizue zein jarri.
Gabonetan ondo pasau, gutxi gastau, bueltak amari eta, batez ere, zaindu zaitezte. Maskara, garbitasuna, distantzia, aireztapena.
(gehiago…) -
Etxeratze-agindurako genetika (133): Sinbiosiaren gene-arrastoa
Bizia baliabideak lortzeko lehiaketa bat dela askotan saldu digute. Baliabideak mugatuak direnez, espezierik edota indibiduorik egokienak aurrera egingo dutela baliabide horiek eskuratuko dituztelako. Baina baliabide horiek lortzeko estrategia ezberdinak gara daitezke, batzuk oso eraginkorrak direnak. Adibidez, bi espezieren arteko harreman kooperatiboak, sinbiosia deitzen dugun hori, bientzat onurak ekar litzake. Horien artean daude gurekin bizi diren bakterioak; likenak, alga eta onddo sinbionteak direnak; edota mikorrizak, hau da, landareen eta onddoen artean sortzen den harreman sinbiontea.
(gehiago…) -
Etxeratze-agindurako genetika (132): Hiru dimentsiotako egitura
Genetikan buruak zerbaitekin eztanda egiten badit hori da hiru dimentsiotan pentsatzea. Beti diogu DNA (edo RNA) sekuentzia bat dela, bere sekuentziazioa, gene-aldaerek funtzioan eragiten dutela etab. luze eta astun bat. Noski, nik hori dimentsio bakarrean ikusten dut: sekuentzia bat (hau da, “letren” jarraiera bat) eta sekuentziak zer dioen arabera gauza bat edo beste gertatuko dela. Baina biologian gauzak ez dira inoiz hain sinpleak.
(gehiago…)