Pilula hauetan noizbait aipatu dut gene-informazioa gaixotasunak eta beste ezaugarri batzuk aurreikusteko erabil daitekela. Hau da, dituzun gene-aldaeren arabera gaixotasun bat edo beste garatzeko probabilitatea kalkula daiteke, gene-aldaera jakinek gaixotasun hori sortzeko duten arriskua kontuan izanda. Oraindik ideia horren aplikazioak muga batzuk dituenez, ertz ezberdinetatik ikertzen ari dira beren aplikazioa hobetzeko.
(gehiago…)Etiketa: dibulgazioa
-
Euskaraldiarako genetika (130): Txertoa
SARS-CoV-2aren aurkako txertoa da azken asteetan (eta hilabeteetan) lerroburuak bete dituen gaia. Pandemia honetaz kokoteraino omen gaudenez, berarekin bukatzeko edozein itxaropen izpi gogor besarkatzen dugu. Pandemiaren hasieratik txerto bat izatea jarri zen inflexio puntutzat (Plague Inc-era jolasten duen edonork ondo dakien bezala) eta puntu horretara heltzen ari garela dirudi. Eta genetikak zer esan handia izan du horretan.
(gehiago…) -
Euskaraldiarako genetika (129): Berrikusi gabeko zientzia-artikuluak
SARS-CoV-2aren pandemiak gauza asko ekarri dizkigu. Horien artean birus horri buruzko, sortzen duen gaixotasunari buruzko eta pandemiari buruzko zientzia-artikuluen loraldia. Inoiz ez da hainbeste eta hain arin ikertu gai bat. Ondorioz, baliagarria den informazioa arin lortu da, baina balio ez duen informazio asko ere sortu da. Baita ere, kasu batzuetan, zientziaren prozedurak behartu dira edo txarto ulertu dira, eta hori ez da positiboa izan. Horien artean dago berrikusi gabeko zientzia-artikuluen erabilera okerra.
(gehiago…) -
Euskaraldiarako genetika (128): Diseinu adimentsua
Badira bi hilabete Josu Lopez-Gazpiok erronka bat bota zidala. Konspirazio zentzugabeak botatzen dituen tipo batek esaten zituen ergelkerien harira izan zen hori. Ez dudanez pazientziarik zentzugabekeriak desegiteko eta halako jendea eta bere paranoiak sekulako nagitasuna ematen didatenez, ba ez nuen lokatz horretan sartu nahi. Baina buruan bai gelditu zitzaidala ea merezi duen halako diskurtso arriskutsuei aurre egitea edo hobea den entzungor egitea. Eta horrek orain dela urte asko entzun nuen hitzaldi bat gogorarazi zidan.
(gehiago…) -
Euskaraldiarako genetika (127): Itsasoko gutiziak hobetzen
Urteko azken hilabetea hasi berri dugu. Badakigu hilabete hau berezia dela, hil bukaeran urteko garairik bereziena ospatzen baiugu. Beste era batera esanda, gabonak bertan ditugu. Gutxi barru gure mahaiak gutiziez beteko dira, horien artean itsasoak ematen dituztenak, hau da, arrainak eta itsaskiak. Eta genetikak hori horrela izatea errazten ari da.
(gehiago…) -
Euskaraldiarako genetika (126): DNAren soinua
Soinuaren bidez komunikatzen gara. Soinuak egiten ditugu eta gure garunak soinu horiek interpretatzen ditu. Baita ere soinuei erreparatzen diegu egoeraren ikuspegia edukitzeko edota arriskuak aurreikusteko. Soinuen arabera jokatzen dugu eta gure garuna horiek jasotzeko adaptatuta dago. Hori dela eta soinuetan patroiak aurkitzen ditugu eta patroi batzuk (musika) atseginak egiten zaizkigu.
(gehiago…) -
Euskaraldiarako genetika (125): Geneak geneen baitan
Genomen antolakuntza, hau da, gene-materiala deitzen dugun horren antolakuntza, dirudiena baino konplexuagoa da. Hainbat gene-osagai egon daitezke bertan, izaki bizidun edo ez-bizidunaren arabera, baina geneak dira hoberen ezagutzen ditugunak. Badakigu nola hasi egiten diren, nola itzultzen diren proteinetara eta nola bukatzen diren. Nolabait, geneen gramatikan trebeak garela uste dugu. Bai, ziur?
(gehiago…) -
Euskaraldiarako genetika (124): Genetikaren etorkizuna (eta 13)
Aurreko hamabi asteetan hona ekarri ditut genetikako eta genomikako hainbat adituk genetikaren etorkizuna nolakoa izango denari buruz esan dutena. Gaurkoan, bukatzeko, nire iragarpenak egingo ditut. Zeren ez naute nazioarteko aldizkari ospetsu batera gonbidatuko edo inora gonbidatuko nire iritzia ematera, baina, tira, nik nire iritzia dudanez zuekin partekatu nahiko nuke.
(gehiago…) -
Euskaraldiarako genetika (123): Retroiak
CRISPR sistema bakterio batzuek beren buruak birusetatik babesteko duten mekanismoa da. Ezaguna zaigu orain dela gutxi CRISPR sistema gene-ediziorako moldatzeak Nobel saria jaso zuelako. Baina ez dirudi gene-ediziorako baliagarria izan daitezkeen bakterioen defentsa-sistema bakarra denik.
(gehiago…) -
Euskaraldiarako genetika (122): Deus ex machina
Telesail eta film askotan ikusi izan dugu: egoera supertxungoa da, gure heroiek irtenbiderik gabe daude baina, tatxan, bapatean, istorioaren norabidearen kontra zerbait agertzen da gure heroiek mundua salba dezaten. Ez dakit, gizateria ia birrindu duten estralurtar batzuei birus informatiko bat bidaltzea; edo birus ultratxungo baten aurkako txertoa tximino batetik lortzea, adibidez. Baliabide horri Deus ex machina deitzen diote (inkluso Stargate SG1 telesailean kapitulu bati izenburu hori jarri zioten, autokonszienteak, autoparodikoak eta putoamoak direla aski soberan utzita) eta Grezia klasikoko antzerkian du oinarri, non makina batek jainko baten papera zuen antzezle bat eszenan sartzen zuen.
(gehiago…)