Epidemiaren asteari bukaera emateko etorkizunean gerta daitezkeen epidemiei erreparatuko diet. Ez, zientzialariak ez gara aztiak eta ezin dugu ziurtasunez zer gertatuko den aurreikusi. Baina ez gara errealitatearen behatzaile eta notario soilak. Hori egiten dugu indarrean dauden legeak eta arau orokorrak ondorioztatzeko, baldin badaude, noski. Eta, horrela, aurreikusi zeintzuk diren agertoki posibleak eta joerak. Beste era batera esanda, sistema determinista bada, indarrean dauden lege eta arau guztiak ezagututa, zer gertatuko den aurreikus egin daiteke. Eta ez bada, behintzat, agertoki posibleak plazara daitezke. Hortaz, goazen etorkizunari begiratu bat egira.
(gehiago…)