Ekainaren 17an dibulgazio-denboraldiari amaiera eman ohi diot, iraileko ekinokziora arte atseden hartzen baitut. Aurtengoa arraro samarra atera zait eta, beti bezala, nahiko nukeena baino gutxiago idatzi dut blogean, zorionez, beste plaza eta saltsa batzuetan egon bainaiz. Dibulgazio-denboraldi honetan gauza totxoei buruz modu totxoan idaztearekin esperimentatzea erabaki nuen, Xabier Landabidearen erronka jarraituta. Hortaz, ideia ona dela otu zait denboraldia zerbait totxoarekin bukatzea. Totxoa eta beharrezkoa, zeren determinismo genetikoari buruz solasaldi eta eztabaida oso serioa behar dugu.
Hainbat konpainiek gailuetan dugun jarduera zelatatzen dute publizitatea ahalik eta “pertsonalizatuena” izateko. Hots, nolakoak garen zehatz mehatz jakin nahi dute kontsumituko dugun zerbaiten publizitatea jartzeko, horrela mozkinak ahalik eta handienak izatea bermatzen baitute. Algoritmoek eta enparauek “genetika” hitza asko erabiltzen dudala ondorioztatu dutenez (zergatik izango ote da? 🤔), Twitterren gene-publizitatea agertzen zait, batzuetan besteetan baino gehiago. Azter dezagun zer saldu nahi didaten.
Beno, aspalditik dudan (lau hilabete t’erdi baino gehiago!) zor bat kitatzera noa. Zientzia-artikulu baten lehen egilea naizenetan egindako lana azaltzen dut, baina gauza bategatik edo besteagatik lan hau azaltzea atzeratzen joan naiz. Izan ere, beranduago argitaratu zen hesteetako hanturazko gaixotasunari buruzko zientzia-artikulua lehenago azaldu nuen. Hau marka. Eskerrak kolon eta ondesteko minbiziari buruz egindako lan hau oso polita dela iruditzen zaidala!
Dakizuen bezala, lehen egilea naizen zientzia-artikulu bat argitaratzen denean egin duguna azaltzeko ohitura daukat. Egia da ere, oraindik halako azalpen-artikulu bat zor dizuedala, laster zor hori kitatzea espero dut. Edonola ere, gaurkoan argitaratu berri den artikulu bat azaltzen saiatuko naiz. Batez ere bertako populazioa aztertu dugulako eta horrek beti interesa pizten duelako. Bertako populazioa esaten dudanean Donostia edo Gurutzetako ospitalean artatuak izan diren pertsonei ari naiz. Twitterren haritxo bat egin badut ere, hemen patxada handiagoz arituko naiz zeren blogak beti izango dira gure gotorlekuak eta hemen iruzkin pertsonalagoak egin ditzazket. Gauzarik normalena izan beharko luke zerbitzatzen duzun gizarteari azaltzea gizarte horretan egin duzun ikerketa bat.
Txioerriak hitz egin zuen eta mikrobiotari buruzko haria egitea ideia ona zela erabaki zuen. Hortaz, hemen gaudenez, goazen harira 🧵! (Blogean ere dena batera jarri dut, errazago irakurtzeko)
Datorren astean mikrobiotari buruzko eskolatxo bat emango dut. Diapoak prestatzen punturik garrantzitsuenekin denok ulertzeko moduko hari bat egin nezakela bururatu zait. Zer dio txioerriak?
Zientzietan badugu ohitura oso higuingarri bat: dena neurtu behar dugu. Parametroak, neurriak eta beharrezkoa dena asmatzen dugu errealitatearen zati bat kuantifikatu ahal izateko eta horrela ondorioetara heldu. Edo ez. Zeren gauza bat da asmoa eta beste bat egitea lortzen duguna.
Dibulgazioan hasi nintzenean (non sartzen ari nintzen ez jakiteaz gain) hautu bat egin nuen: lehen egile bezala argitaratzen nituen zientzia-artikuluak azaltzea. Tira, zuk egin duzun lana ez baduzu zuk azaltzen, ez dakit nork azalduko duen. Eta hainbeste lan hartu eta sufritu ostean, ez zabaltzea egindako hori, ba pixka bat tristetxo gelditzen da dena. Niretzat nahiko agerikoa eta logikoa da hau egitea. Hortaz, hemen nago argitaratutako azken lanari buruz idazteko.
Gaur arrastian udazkena hasiko da. Iraileko ekinokzioarekin batera Edonolan dibulgazio-denboraldia hasteko ohitura dut (bakoitza bere frikiak bizi du eta hemen zientziazaleak gara), eta horretara etorri naiz. Honako hau 9. denboraldiaren hasiera da. Nork esango zidan niri orain dela zortzi urte, zergatik dibulgatzen ez nuela azaltzerakoan, modu honetara buelta emango nionik…
Niri ezdakitzerren egunena eskutatik joan zaigula iruditzen zait. Egia da badaudela halako aitormena merezi duten gertaerak, borrokak eta eskubideak, baina hiperinflazio honekin indarra gal dezakete. Gaur DNAren eguna ospatzen da, beharrezkoa al da?