Gene-lengoaia azaltzerakoan, eta aurretik beste hainbatetan, aipatu izan dut DNAn nolabait idatzita egon behar duela bere burua erregulatzeko moduak, hau da, bere aktibitatea noiz eta nolakoa izan behar duen zehaztuta egon behar duela. Ikerketa berri bat hori egiteko gai izan da.
-
-
Itxialdirako genetika (83): Gene-arriskua erabiltzen
Gaur hiru hilabete betetzen dira bukatzear den abentura hau hasi zenetik. Azken lau pilulak ditugu aurretik eta, hortaz, azken harrikadak botatzeko erabiliko ditut.
-
Itxialdirako genetika (81): Gene-lengoaia (eta V) – Etorkizuna
Gene-lengoaiari buruzko azpisorta honetan jorratu ditut hizkiak zeintzuk diren, hizki horiekin sortzen diren patroiak eta egiturak, nola interpretatzen diren eta eboluzioaren testuinguruan gertatzen dela dena. Bukatzeko lengoaia hori ulertzeko falta zaiguna irudikatzen saiatuko naiz.
-
Itxialdirako genetika (80): Gene-lengoaia (IV) – Eboluzioa
Aste honetan gene-lengoaia jorratzen nabil: zeintzuk diren bere hizkiak; hizki horiekin sortzen diren patroi eta egiturak; eta nola interpretatzen den. Aurreko guzti hori testuinguru jakin batean gertatzen da eta testuinguru horri aurre egiteko. Testuinguru hori eboluzioa da.
-
Itxialdirako genetika (78): Gene-lengoaia (II) – Patroiak ta egiturak
Pilula hauek bukatzen ari direnez, oinarrira itzultzea erabaki dut eta asteetan zehar kontatu dudan oinarrian dagoen mugida kontatzen ari naiz. Atzo gene-lengoaian lau hizki daudela kontatu nizuen eta gaur hizki horiekin sortzen diren patroiez eta egiturez.
-
Itxialdirako genetika (77): Gene-lengoaia (I) – Hizkiak
Itxialdirako sorta honen azken txanpan sartu gara. Eta pilula hauei bukaera ematen hasteko, ziklo honi bukaera emateko, oinarrira itzuliko naiz. DNAz idazteko, genetikak ikertzen duen lengoaiaz idazteko. Zeren, azken finean hori egiten dugu, ezezaguna zaigun lengoaia bat deskodetu, zer esaten duen jakiteko eta, horrela, bizia ulertu.
-
Itxialdirako genetika (74): Egitasmo handien datuak erabiltzen
Pasaden astean Elhuyar Aldizkarian Aitziber Agirre Ruiz de Arkautek azaldu zigun GnomAD proiektuaren nondik norakoak. Halako proiektuetan zenbakiak handiak dira, hainbat emaitza generiko ematen dituzte eta, gehienetan, beste ikerketa batzuk erraztuko dituela esaten da. Gauza bera kontatu nizuen minbizien gene-katalogoa aurkeztu zenean. Beti gehitzen dugu “beste ikerketa batzuk lagunduko dute” hori. Bada, ikus dezagun adibide…
-
Itxialdirako genetika (72): Gene-informazioa lagatzea
Itxialdian zehar (lehenago ere) gene-datuei buruz hainbatetan hitz egin dut. Kontua garrantzitsua izateaz gain, gizarte moduan ikerkuntzan dugun konfiantza indartu edo kolokan jarri dezakelako. Azken finean pertsona batek, laguntzeko borondatearekin, denon onurako, bere (gene-)informazioa ematen digu ikerketak gauzatu ahal izateko. Baina behin informazio horiek utzita, jendeak gogoratzen al du zer…
-
Itxialdirako genetika (65): Gene-informazioaren balioa
Nire lana egiteko gene-informazioa behar dut. Eta horretarako jendeak bere gene-informazioa eman nahi izatea. Beti modu altruistan egiten dute, gaixotasun bat edo beste ikertzeko erabiltzen baititugu. Edo gene-informazio hori biobanku batetik lortzen dugu, non norbanakoek arrazoi bategatik edo besteagatik bertan utzi dituzten. Esate baterako, nik hori egin dut ere, logikoa…
-
Itxialdirako genetika (62): Estigmak diren geneak
Ezaugarri eta gaixotasun askok gene-oinarria dute. Idatzi ditudan berrehun testuetan zehar horietako batzuk azaldu ditut, azken finean, genetikaren bidez hori delako ulertu nahi duguna: lau aukeren konbinazio ezberdinek nola sortzen duten bizian ikusten ditugun funtzio biologiko guztiak. Eta horrek dituen elkarrekintza eta inplikazioak. Baina ikertzen den ezaugarriaren arabera tentuz ibili…