SARS-CoV-2ak ACE2 hartzailea erabiltzen du zeluletan sartzeko. Hori ondo ikasi dugu. Baita ere badirudi ezberdintasunak daudela emakumeek eta gizonek COVID-19ari duten sentikortasunean. Eta ACE2 hartzailea X kromosoman dagoenez, baten batek proposatu du emakumeek bi X kromosoma dutenez eta gizonek bakarra, ba genearen adierazpena handiagoa dela eta horregatik daudela ezberdintasunak. Garunak eztanda egin…
-
-
Itxialdirako genetika (59): Gaixotasunak eta sexua
Gero eta ikerketa gehiago daude non ikusten den sexuak eragina duela gene-oinarria duten gaixotasunetan. Ezberdintasun horiek gaixotasunak garatzeko arriskuan eragina dute eta, kasuan kasu, aztertu behar da sexuak zein mekanismoen bidez eragiten duen ezberdintasun hori. Orain dela gutxi argitaratutako lan batek emakumeak eta gizonak modu ezberdinean eragiten dien hiru gaixotasun aztertu…
-
Itxialdirako genetika (56): Genometako guda-hotza
Gure genometan guda-hotz bat dago. Alde batetik gene-osagai kooperatiboak daude; beste batetik gene-osagai bizkarroiak. Lehenengoek funtzio biologikoak burutzeko elkarlanean lan egiten dute; besteek bere burua kopiatzea besterik ez dute egiten. Bi indar hauen arteko tentsioek genomen eboluzioa bultzatu dute, batez ere bakoitzaren funtzioa kontrolatzen duten mekanismoak fintzen. Lan berri batek mekanismo horietako…
-
Itxialdirako genetika (55): Etxabereak eta gu
Mastodonen @mikelgs -ek txerriek saihets estrak dituztela adierazi zidan, gizakiok egin diegun hautespena dela eta. Horri tiraka etxabereekin dugun harremanak gene-mailan zein eragin duen aztertzea ariketa polita izan zitekela iruditu zait.
-
Itxialdirako genetika (53): Koronabirusen erretratua
Itxialdirako genetika sorta honetan zehar SARS-CoV-2ari buruz eta epidemiak eragin dituzten beste patogenoei buruz aritu naiz. Asteak pasa dira SARS-CoV-2a gure bizitzak hankaz gora jarri zituenetik. Momentu aproposa da koronabirusen erretratua egiteko eta SARS-CoV-2ari buruz oraindik ez dakiguna berrikusteko. Horretarako orain dela astebete Naturek koronabirusei buruz argitaratutako artikulua oinarri hartu dut eta…
-
Itxialdirako genetika (50): Gene-aholkulariak
Genetikak osasunean duen eragina argia da. Askotan blog honetan eta itxialdiko sorta honetan gaixotasunen gene-oinarriaz aritu naiz. Gero eta ohikoagoa izango da genetika osasun-sisteman txertatzea pazienteei ahalik eta arreta onena emateko. Ondorioz, gene-aholkularitzak gero eta garrantzia handiagoa izango du. Gene-aholkularitzaren bidez pertsonei informazioa eta laguntza ematen zaie gaixotasun heredagarrien alderdi…
-
Itxialdirako genetika (49): Sexu-kromosomak eta bizi-luzera
Gure gene-materialean zenbat bizi gaitezkeen idatzita egotea gai errepikakor bat da. Jada sorta honetan gai hori landu dugu, mutazio ultraarraroen eragina aipatuta. Gaurkoan, beste ikuspuntu batetik jorratuko dut gaia. Sexu bakoitzak zenbat bizi den ezberdintasun nabarmenak daude espezie askotan. Eta gakoa sexu-kromosometan egon daiteke.
-
Itxialdirako genetika (47): Gene-dibertsitatea
Irakurriko zenuten akademiako eta ikerkuntzako 350 profesional inguruk sinatu dugula COVID-19a osteko Euskal Herriko ekonomia ekologikoaren aldeko manifestua. Bai arazoen diagnosian, bai proposamen konkretuetan biodibertsitearen garrantzia azpimarratzen da. Goazen kontzeptu horren atzean izkutatuta geratu ohi den zerbait aztertzera.
-
Itxialdirako genetika (43): Hesteak minberak direnean
1997. urtean Gaixotasun Gastrointestinalen Nazioarteko Fundazioak apirila izendatu zuen Heste minberaren sindromearen (HMS) kontzientziazio hilabetea bezala. Horrela, hilabete honetan zehar hainbat informazio-ekintza egiten dira nahasmendu hau ezagutzera emateko; eta apirilaren 19an goiak jotzen du HMSari buruzko informazioa zabaltzeko hilabeteak. Baina, aurten, COVID-19a dela eta, bertan behera gelditu zen. Baina ez…
-
Itxialdirako genetika (42): Jirafen lepoa
Ez dakidanez zenbat iraungo duen itxialdirako sorta honek, noizbehinka, ideiak jasotzeko eta lantzeko materiala edukitzeko, txio desesperatu bat bidaltzen dizuet gaiak eskatzen, zuen galderak edo zalantzak jasotzeko. Amaia Urzelaik epigenetikak ea Lamarcki arrazoia ematen ote ez dion galdetu zidan. Sakonki arnas egin nuen 😜.