Etxean sartuta gaudenez eta kanpotik datozen berriak momentuz pozgarriak ez badira ere, bizipoza mantendu behar dugu. Ongizate sentsazioa eta euforia endorfinek eman ahal dizkigute, plazerra sortzen dizkiguten jarduera batzuetan (esaterako, txokolatea jaterakoan edo orgasmoan) askatzen baitira gure nerbio sistemara.
-
-
Itxialdirako genetika (12): RNA
SARS-CoV-2 birusa RNA birusa dela entzuteaz/irakurtzeaz aspertuko zinen. Itxialdirako genetika sorta honetan ere aipatu izan dugu hori! Agian institutu garaietan azken aldiz aurkitu zinen molekula honekin, hortaz, goazen berau aztertzera, baina saltseo pixka batekin.
-
Itxialdirako genetika (11): Etxeko gene-lanak
Gure etxeetan gaudenez, etxeko lanak zein garrantzitsuak eta eskertxarrekoak diren ohartzeko aukera izan dugu. Etxe bat funtzionatzen mantentzeko beharrezko lan guzti horiek gure egunerokoan oharkabean edo gogait pasatzen zaizkigu. Itxialdiak balio dezala duten garrantzia eta lehentasuna onartzeko. Gure zeluletan antzeko zerbait gertatzen da, zelulen funtzionamendua mantentzeko gene asko daude, etxeko…
-
Itxialdirako genetika (10): 150 gene-testu
Irakurtzen ari zaren testu hau genetikari buruz idazten dudan 150. dibulgazio-testua da. Kontatu ditudan istorioen collage bat egin nezakeen, hori ere egingo dut ere, baina beste gauza bat azaltzeko: hau egiten jarraitzeko nire konpromezua berresteko.
-
Itxialdirako genetika (9): SARS-CoV-2aren geneak
SARS-CoV-2a birusaren ondorioez informazio eta amen omen asko entzun ditugu egunotan. Gaurko pilulan bere hamaika geneei erreparatuko diegu birusari buruz dakiguna aztertzeko.
-
Itxialdirako genetika (8): ACE2 hartzailea
COVID-19 gaixotasunaren inguruan SARS-CoV-2a da lerroburu guztiak eramaten dituen parte-hartzailea. Baina bada beste parte-hartzaile garrantzitsu bat pixka bat oharkabean pasatzen ari dena: SARS-CoV-2a zeluletan sartzeko erabiltzen duen ACE2 hartzailea. Ikas dezagun pixka bat berari buruz!
-
Itxialdirako genetika (6): Gene-marketina
Orain dela bi aste, norberak egiteko gene-test baten iragarkia agertu zitzaidan Twitterren. Kasu horretan nutrizio gene-test bat zen nire gene-profila ezagutzeko eta horrela jaso dieta eta bizi-estilo gomendio pertsonalizatuak pisua galtzeko, mantentzeko eta horrela ekidin gainpisua eta obesitatearekin lotutako gaixotasunak. Imajina dezakezue nire erreakzioa.
-
Itxialdirako genetika (5): Termozikladorea
Entzungo zenuten SARS-CoV-2 birusaren testa egiteko PCR deitutako zeozer egiten dela. PCR delako hori genetikan gehien erabiltzen den teknika da, gaur egun egiten diren gene-esperimentu gehienen oinarrian dagoena.
-
Itxialdirako genetika (4): SARS-CoV-2aren jatorria
Ikusiko zenuten azken orduetan SARS-CoV-2aren jatorriari buruzko lan bat argitaratu berri dela. Txio askotan ikusiko zenuten lan hori erabili dela koronabirus horren jatorri artifiziala eta konspiranoikoa gutxiesteko. Baina ez gelditu soilik “aditu talde batek artifiziala ez dela esaten duenez, ba sinistu eta kitto”, aukera hau erabili dezakegu zergatik ez den artifiziala ulertzeko.…
-
Itxialdirako genetika (3): antigorputzak
Txertorik ez dagoenez, gure immunitate-sistemak ez ditu antigorputzak garatu SARS-CoV-2 birusari aurre egiteko. Hortaz, antigorputz horiek norbera infektatua den ahala garatzen dira. Hortaz, gaurko pilulan antigorputzak kodetzen dituzten geneez arituko gara.